Garai bateko nobioak; familia giroa
Zinea 18:30 etan hasten zen Kiputxanian. Nobiotan, etxera juateko ordua zaindu egin behar zen eta gurasoek asko kontrolatzen zuten. Gaur egun ez dago antzinako familia girorik. Orduan afaldu eta bazkaldu batera egiten zuten guztiek.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Jolastu be igual zuek, umiak izanda, mendixan, ezta?
- Ene! Gure jolasteko lekua badakizu zer […]? Orduan giñan Arana… zerakiñ ezkonduta daona, Legazpiñekin ezkonduta daona… […] … Bueno, kustiñua da, gure jolas tokia zan Salbador! Goizian urten Salbadorrera, arbola gaiñian txabolia ein. Bai, ba! Bakotxak bere txabolak eukitzen genduzen. Goizian juaten giñan ta orduan ez zeuan piñadirik, zian pagadixak edo gaztañadixak , mendixa […] Bueno, juaten giñan hara. Erlojurik ez genkaun ta ez genduan ikasi euzkixakin be ibiltzerik!
Dokumentuaren akzioak