Ile-apaintzaile eta orrazkerak
Emakumeen janzkera eta makillajea nolakoak ziren kontatzen du. Gizonezkoen ile-apaindegiak baino ez zeudenez, etxean moldatu behar izaten zuten emakumeek. Beranduago agertu ziren emakumeentzako ile-apaintzaileak eta haiekin modako orrazkerak. Adibidez: “Marcel” (ilean izurrak egitea). Orrazkera mantentzeko, koipe moduko bat botatzen zen. Aldaketa handia egon da garbitasun aldetik: burua oso gutxitan garbitzen zen baina zorriak kentzeko orrazi estua pasa, egunero.
Dokumentuaren akzioak