Okindegian lanean; malakatia edo errota-harria
Santanderrera joan zen ikastera eta bertako futbol taldean hartu zuten. 20 urterekin Eibarrera itzuli eta okindegian hasi zen lanean. Bizi guztia okindegian lan egin du. Justoren denboran ogia ez zen jadanik eskuz egiten; berak opilak egiteko makinak ezagutu zituen. Baina anaiek berriz, errota "malakatiakin" ezagutu zuten; hau da, abereen indarraz mugitutako errotarriekin. Garai bateko ogiak hobeagoak ziren.
Dokumentuaren akzioak