Gerra aurreko jai giroa Eibarren; San Juanetan "tiobibuak" 
  
                                                             
    Jaiak Eibarren. Ostegunetan musika egoten zen plazan; mutilak marradun frakekin (“mil rayas”) joaten ziren, abarketa zuriak eta krabelin gorria. Gaueko 22:00etan neska guztiak korrika joaten ziren etxera eta neska-laguntzea ere izaten zen. Herriko jaiek asko galdu dutela dio.  Arraindegi kalean San Migel eguna ospatzen zen. San Juan bezperan Untzagara izozkia ("mantekaua") jatera. Zaldiko-maldikoak ("tiobibuak") egoten ziren. Txikitan uda pasatzera Santanderrera joaten zenean ere, horrelakoetan ibiltzen zen. 
  
                                                             
                                                             Dokumentuaren akzioak