Juan San Martinen jatorria
Elkarrizketatzaileak egiten duen aurkezpena. Juan San Martinen jatorria. Eibarren, 1922ko ekainaren 22an jaiotakoa, armagin familia batean. Primo de Rivera-ren diktadura.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Baldin jakintza balitz arbola, gaurko gure gizonak goitik beheraino eta behetik goraino aztertuko luke, erroak ahaztu gabe, adarrez adar, bakar bat ahaztu gabe, gainera. Banan-banan ikertuko lituzke guztiak eta arbola osoa. Adar bakoitza kuidaduz, lehengo lekuan utziz, aldrebeskeriarik egiteke. Hara, Juan San Martin, kulturak izan ditzakeen arlo guztietan sarturik. Eta guk ere hazi den bezalaxe hartuko dugu arbola: zein garaia eta zein zabala den ikusiz, oparotasunaren ateetara hurbilduz. Juan San Martin, zenbat pauso eman duzu zuk zure bizitzan?
– Bo! Ez da erreza. Ez da erreza neurtzen, ze, jakiña, era askotakua, gaiñera, eta toki askotan.
– Eta zenbat orrialde idatzi duzu gaur arte? Eta, azkenik, oraindik idatzi gabe dauzkazunak?
– Hori, nik egin dodana, biharbada pixuz edo neurrixan emon ez dakit: kilometruak eta kilometruak idatziko nituan nere izenez eta nere izenik gabe. Ordezkua[kin] be bai, baiña gehiena nere izenez.
– Juan San Martin Ortiz de Zarate Eibarren jaioa da 1922ko ekainaren 23an, San Juan bezperan.
– Bai.
– Eta horregatik…
– Horregatik naiz Juan.
– Juan. Garai hartan, gainera, ohitura horixe zen: jaio eta hurrengo egunekoa, edo bataio eguneko Santuaren izena jartzea. Eta kalendarioa begiratu eta hor badago istorio polita, Nerea izenarekin, gainera, baina hori geroago izan zen, Arestiren Nerearekin.
– A bai! Nerea eta Gurea. [...] bi alabak.
– Baina han Nerea onartzen ez ziotela eta kalendariora joan eta Nereo bilatu zuen, bai, martiri bat, Erromako Martiri bat. Armagin familia batean jaioa: hori ere inportantea da. Beraz, Eibarko tradizio zaharrekoa.
– Ba bai, neurri baten bai. Edo gutxienez lehengo tradiziño zaharretik gerora lotura bat. Nik oroitzapen asko dut, nahiz ta justu orduantxe beteta nituan hamalau urte, gerra atera zanian. Baiña bizi-bizirik ditut gerra aurreko oroitzapenak.
– Jaio eta ezin esan liteke suerte haundiegirik izan duzunik zure bizitzan politikarekin: jaio eta hurrengo egunean, Primo de Riveraren diktadura.
– Bai, horrekin ez naiz oroitzen. Errepublika, bai.
– Geroago ezagutuko zenituen Francoren diktadurakoak.
Dokumentuaren akzioak