Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Juan San Martinen ikasteko grina

Gerra Zibila hasi zenean, berak 14 urte zituen. Errepublika garaian Institutua ipini zuten Eibarren; horrek izan zuen garrantzia jende askoren hezkuntzan. Gerra garaian, gau eskolan ikasi zuen. Gauez, tornulari batengana joaten zen mekanika ikastera. Umetatik irakurtzeko zaletasun handia. Ikasketa teknikoak egin zituen eta, konturatu gabe, letren mundura pasatu zen.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Lehen ikasketak Eibarren.
– Bai. Ikasketak, hori, gerrara arte. Gero gerran, ba, hamalau urtekin, kasik ez bukatu, baiña bueno, kasik bukatu egin nituan. Orduan preparatzen geunden… Ba, bueno, hasi ziran Eibarren, Republikia dala-eta, Institutua jarri zuten eta gure gogoa... edo gogoa sartu ziguten, interesantia zela Institutuan batxillerra ikasi eta gero, ba, karrera ikasteko moduren bat eta. Eta hori zan gure buruan meta. Baiña gerrak eten zituan gauzak eta, gero, gerra ondoren eta gerratik hasita, ahal dan bezala ibili izan gera. Nik egin ditudan ikasketak, ba, izan dira, gerra denporan bertan, gau eskolak. Eta ez gaueko eskolak bakarrik, hori, ba, gutxienez lantegirako bihar ziran gauzak ikastia, baizik hortik aparte, baita ere, ikasketak, ba, antxiña egiten ziran bezala: ba, mekanika ikasteko ere ni tornero bategana juaten nintzen ta harek ematen zidan lekziñua gauez. Eta holan izan da. Baiña haurtzarotik nik izan dot irakurtzeko zaletasun ikaragarria. Literatura beti irakurri dut: ipuiak dirala, eleberriak dirala… Eta hori izan da, ba, bueno, irakurtzeko ohituratik, gero nere kaxara asko irakurtzia izan dut. Baiña nik tekniketarako ikasketak egin nituen. Eta hor ibili nintzen lantegi buru, proiektista eta zenbait gauza egiten. Egun gabe, igarri gabe, ba, konturatu gabe, beste mundu batera pasau nintzan: letretara.
– Ta hori ere gogorra.

Dokumentuaren akzioak