Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaztetako kezka pertsonalak

Gerraosteko giroa; gauzak egiteko gogoa. Gaztetan oso kritikoa zen, kezka asko zituen. Alfa. Soldadutzan benetako euskaltzale bihurtu zen.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Gero, gerra ostekua, ba, zer esango dizut? Gerra ostean nik ezagutu dudan partea da zerbait egin nahi duenak kezkatuta. Obserbatzetik edo nik nere kezkak nituan; nere kezkak nituan bezala, ba, nun kokatu. Eta, bueno, Unamuno irakurtzen nuan eta beste asko. Eta horrek kezka bat sortzen du. Eta ni ibili nintzen sozialista ideadun jente gaztiarekin, soldadu juan aurretik: hamazortzi bat urte, hemeretzi… Eta motelduta baiño gehiago ikusten nituan, ba... ez dakit, Alfa ondo zihoan martxan. Eta Alfa izan zen hoiek sortutako kooperatiba bat –bueno, hoiek eta gure gurasuak–. eta pixkat usteldu egin zirala. Eta nik ez nuan… Ni akziñoko gizona nintzan horretan: nahi nuan zerbait egin. Ez... konstruktibua, baiña zerbait egin. Eta ezin nintzen… Eta gero soldadutzan hartu nuan egizko euskalzaletasuna.

Dokumentuaren akzioak