Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mendizaletasuna ume-umetatik

Umetako ibilerak; kirolzalea. Mendizaletasuna ume-umetatik sentitu izan du; toki berriak ezagutzeko grina. Esploratzaile mentalitatea zuen.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Mendizalia nintzen beti.
– Horra goaz. Zu gerra aurrean, mutiko zinela, oso kirolzale ere bazinen.
– Bai, mutikotan, ba, bueno, dana gustatzen zitzaidan. Pelotan txarra nintzen. Beharbada gero konturatu nintzen, ez nualako ikasi, lehelengo eskuak berotu bihar zirala. Ze ni zirti-zartaka hasten nintzen eta eskua haunditu. Eta horregaitik pelotan ez nuan asko egin: utzi egiten nion. Baiña gure zerak bi deporte zeuden: pelota eta fooballa.
– Baina zuk hirugarrena zenuen ordurako: mendia.
– Bai. Baiña fooballian be bastante. Momentu baten, infantil esaten dan horrek kanpeonatuak eta horretan… Ekipo baten nenguan, baiña gertatzen zena zan ekipo horretan faltatu egiten nuan asko: egualdi ona zala ta ni mendira juaten nintzen. Bilatzen nuan beti lagunen bat edo bateron bat eta mendira. Gustatzen zitzaidan halako parajiak ezagutu. Ze Eibarko zuluan zer egin bihar duzu? Nahi nuan panorama zabalago bat ikusi eta mendi gailurren batera igo eta han ikusi beste aldia eta gero parajiak ezagutu. Holako esploradore mentalidade bat neukan, parajiak ezagutzekua. Eta hortikan, ba, gero gelditu nintzan mendiarekin. Ta mendian praktikatu ditut egin diran deporte guztiak. Deporte bezala eta parajiak ezagutzera.

Dokumentuaren akzioak