Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Soldadutzan euskaltzaletasuna piztu

Soldadutza Madrilen egin zuen. Erdaraz ez zekienari irainak; euskaraz egiten zuena salatu egiten zuten. Madriletik Burgosera eraman zuten. Han liburutegi ederra zuten eta euskaltzaletasuna piztu zitzaion bertan.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Bueno, orduan, soldaduskara. Soldaduskara... Han lehen kontatu diguzu esperientzia. Kontatu duzu esperientzia hori, hain zuzen, euskaldunak nola tratatzen zituzten.
– Bai. Letratik neri tokatu zitzaidan "reserva general" batera juatia Madridera. Eta orduan nenguan ni nere ofizioz tornero bezala deklarauta. Baiña, itxuria, lantegietarako baiño jende gehiago zeguan jentia hortarako eta Madriden egon giñan lehelengo eta gero handik gero destino bat, hainbeste: hiru hillebete egin genduzen. Eta ni, orduan, konturatzen nintzen karakterra konprom... diferentiak giñala konportamentuz. Nik ez nuan ezagutu orduan, ba, bueno, halako... esan diran gauzak konportamentukuak. Baiña han ikusten nuan ezebezegaitik salatzen ziñutela erraz: euskeraz egiten bazenun, zigorra. Gaiñera, denunziatu egiten zuten beste soldadu batek euskeraz egitiagaitik. Eta hori guretzat sinistu eziña zen eta hórrek gauzok pasatzen ziren. Eta gero erderaz ez zekiena ataratzen zuten burla egiteko. Guk lagundu bihar izaten genion eta animau be bai. Nik nere besoetan euki ditut estututa, negarrez, ikaragarrizko mutikuak, basarrikuak, erderaz jakin gabe beraiengaitik egiten dituenagaitik bildurtuta eta lotsatuta, tontuak balira bezala. Eta tontuenik ez zuten ezer. Eta hor sufridu egiten nuan. Eta horrek konzienzia bat sortzen zidan. Gero handik Burgosera destinau giñuezen. Eta Burgosen biblioteka zeukan bastante interesantia kuartelian. Eta ni bibliotekara maiz juaten nintzen eta irakurtzen gauzak. Indizetik hartzen zenduan ze liburu nahi zenduan. Eta irakurtzen zendun. Gero, bibliotekario, gaiñera, bibliotekario Elorriokuak zeuden bi eta hoiekin ondo eramaten nintzen. Eta hoiek ez bakarrik ez zidaten uzten... han irakurri bihar zen eta han entregatu, eta eramateko uzten zidaten! Klaro, ba, bitartietan, neuk konpaiñian irakurtzeko. Eta irakurtze horretatik behin, egun baten, liburu bat erori zen… gehiago: ‘Amaya y los vascos en el siglo VIII’ han irakurri nuan. Pentsaizu nun zeguan, Burgosko kuarteleko bibliotekan. Gerra aurrekoak, gerra aurreko [pelikulak] zeuden! Baiña beste bat irakurri nuan han: ‘Los cantones suizos’ . Eta hasten zan, ba, konstituziñua zer zan esplikatzen eta han deskubridu nuan lau hizkuntzak ofizialak zirala. Retikua, txikiña, ere bai. Eta orduan esan neban: “Eta gu... ni... zertan hasi gara orduan? nik neuk euskerakin abandonatzen ari naiz. Eta ikusi ditut ze... ze trajedia dan euskaldun askorentzat erderaz ez jakitia, zertzuk pasatzen diran. Ba, ez. Nik bi hizkuntzak jakin bihar ditut, baiña euskeria be ikasi egin bihar dut”. Eta lagun bati idatzi nion handik ia gramatika bat billauko zidan euskera ikasteko zerbait. Euskeraz egiten nuan, baiña gramatika aldetik zerbait ikasteko. Zabala-Aranaren gramatika bialdu zidan –oraindik gordeta daukat–. Eta hari eman nion errepasua. Baiña hain purista eta zera eta esan nuan: “Ez da posible”. Eta gero ere euskaltzale egin nintzan, baiña popular; eta gero ere ezin iruntsi euskerazko testo asko, oso nekezak zirelako.

Dokumentuaren akzioak