Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gerraosteko ibilerak: erresistentzia politikotik euskararen aldeko borrokara

Gerraostean Euzko Gaztediko gazteekin, batera eta bestera joaten hasi zen. Abertzaleek lan handia egiten ziharduten erresistentzian. EKIN sortu zenean, politika kontuak alde batera laga zituen. Handik aurrera euskararen alde lan egitea erabaki zuen.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Gerra onduan etorri nintzanian, ba, bueno, pasau zitzaidan, ba, neuk igarri gabe, sartu nintzen batian eta bestian. Baiña ikusten neban dinamika gehiago zutela abertzaleak, resistentziarako. Eta Euzko Gaztedikuak, ba, ikurriñak ipiñi jai bat heltzen zenian, eta komunistak be bai. Baiña komunismua, esan dizut, lehengo diktadura zeragaitik ezin nuan… Eta egin nuan, ba, abertzaliekin. Euzko Gaztediko jentearekin hasi nintzen, ikurriña ipiñi eta beti nenguan dispuesto edozein, ahal dan tokitara…
– Tontorretako…
– Tontorretan edo etxeetan. Edifiziuetan. Eta holan hasi giñen. Eta egin gendun zerbait. Baiña gero gauzak: egia esan, nik politikarako ez dut zera. Eta Gaztedian ETArekin... ETA aurretik, ez dakit zelan zen, Egin edo… Hori sortzerakuan, han etortzen zan propaganda ez nuan maite. Ikusten nuan eta nik beti esaten nian… Batetik biolenziarako bidia ikusten nuan eta esaten nian: “Hau bandolerismora juateko modua dek, batetik. Eta bestetik, aurrera egin nahi bada, humanismo gabe ezin dek. Eta humanismua izan bihar dek beti oiñarri edozein zeretan, ideatan eta zera”. Eta nik hor beste dibergentzia bat neukan eta alde nuan. Eta orduan hartu nuan zera: “Hamendik aurrera nik euskerarekin egingo dut lana eta kitt! Hori positibua da. Ze beti barruko burrukatxuak asko zeuden. Eta ez nituan horrek… ez nuan ikusten lotura egokirik. Eta esan neban: “Pikutara danak! Hamendik aurrera hizkuntzagaitik egingo diat lana eta kito!”, holan hasi nintzen.

Dokumentuaren akzioak