Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Juan San Martin umetatik mendizale

Eibartarrak oso mendizaleak; ume-umetatik mendira joateko ohitura. Mendiak zer eskaini dion.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Bueno, lehen ere aipatu dugu, bidenabar, eta sarri etorri da zeure gaztaroa aipatzean mendia. Mendira jo beharko dugu, Juan!
– Bueno, ni beti prest, oraindik ere.
– Noiz edo noiz! Mendia esaten denean, eta Juan San Martin eta mendia elkarrekin aipatzen direnean, gauza asko aipatzen direla uste dut. Alde batetik, mendia bera. Mendira joan, lehenengo gauza, hori da zurea, mendira joan, ume-umetatik. Lehen aipatu dugu. Baina gero zuretzako da ikusi, dastatu: gozamena. Nekea bai, baina horri ez diozu garrantzirik ematen.
– Hara, nik poeta bati irakurri nian –ez jakiat zein poeta ere– eta esaten zian–ni mendizalia– eta esaten zian: “Mendira juaten naiz bidean lorak darelako”.
– Alpeetakoa izango zen.
– Bai. Eta neretzat hori izan da… "lorak" izan dira: herriak ezagutu; arte zalia izan naiz eta herrietako monumentuak… Ze herrietako monumentuak direla, parajiak direla, bizitza formak… Eta, egia esan, ba, horrek bultzatu nindun. Ta ni, ba, bueno...! Gipuzkuako edozein, pixkat, monumento bezala inportantia dana –elizak eta– ikusi izan ditut, ba, aprobetxatuaz. Juan eskursiñora, esate baterako, ba, bueno, ezagutzen dek Oñati. Eta Aizgorri aldera juaten giñanian, batez ere Urrexolako haitzak eta horrek… Hor beti aprobetxatzen nian, lehenago edo geruago, juan eta konbinatzeko, ba, batian Unibersidadia ikusi, hurrengo parrokia San Migelgoa eta Ahaldun Nagusia. Baiña detailliak han be: partezka. Hurrenguan be sartu eta klaustrua, San Migelgo elizarena, ez dituk asko Gipuzkuan eta, klaustro gotikuak azken erakuak. Eta horrek. Baiña beti eruaten nian, juan aurretik, irakurrita zer dagon.
– Bidaia prestatua.
– Bai ba. Zer dagon eta ikusi eta begiekin ikusi. Eta, bueno, ezagutu gauzak eta horrela. Gaztetxotan erosi nian –ba pentsaik, neretako orduan ikaragarrizko esfuerzua huan– ‘Geografía del País Vasco-Navarro’, sei tomoak. Eta han, nora nindoian, irakurtzen nian dana, han herrian zertzuk zeuden. Eta ez bakarrik ez nian bisitatzen elizak, baita ere torretxeak, jauregiak ikusi kanpotik… Barrura sartu ezin bazan kanpotik ikusi. Eta hori… horretarako, ikaragarrizko zera izan diat beti, juan naizen toki guztietara.

Dokumentuaren akzioak