Garai bateko mendi irteerak
Mendira joateko zailtasun handiak garai hartan (autorik ez; material oso gutxi...).
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Baina horra baino lehenago: lehen aipatu duzu eta nere ustez hori inportantea da. Zenbaterainoko zailtasunak zenituzten parajeetara iristeko? Kotxerik apenas ez zen…
– Buenooo!
– Oporrak aurreratu behar, atzeratu behar…
– Zuk etaraizuz kontuak: Picos de Europara juan trenez Unqueraraiñok eta Unqueratik autobusez Potesera eta Potestik zelan edo halan Espinamara eta gero, behetik gora mendixan.
– Orduak eta orduak ziren! Trenak orduan ez ziren…
– Bai, bai. Pirineora juateko guk bihar genduzen egun bat eta erdi, edo egun bi, konbinaziñua nola hartzen gendun… Eta segun nora, Pirineora ze partetara gindoiazen. Biajian, e! Eta berdin Picos de Europara: egun oso bat behar zenun gutxienez, baiña gehienetan ezin zenun. Eta Santanderren edo lo egin edo Bilbon eta egun eta erdian Picos de Europara. Baiña konbinaziño zerak eginda. Kondiziño bastante txarretan. Eta gero mendian, ba, ondo.
– Mendian hobeto.
– Eta karga haundiak erabiliaz, baiña bueno.
– Eta gero beste gauza bat. Hori ere: materiala. Guk gaur ikusten dugu, denak ere halaxe dira. Orain Everest kasik etxean daukagu: Iñurrategi anaiek eta Martin Zabaletak hurbildu digute eta beste hainbatek ia. Baina, tira, kasik mendirik altuenak etxean ditugu eta tresneria ikusten diezu eta ikusten dituzu zelako jantziak darabiltzaten.
– Orduan ez zan, esate baterako, bat: ez zan nylonik. Bestetik: ez zan akoltxaurik. Ezta lo egitteko zakurik be.
– Beraz, atera kontuak.
– Esate baterako, ni lo egitteko zakuakin juan nintzan 1950ian Picos de Europara. Baiña lau urte lehenago egon nintzan ni Picos de Europan lo egitteko zaku gabe. Bi lagun juan giñan mantarekin. Manta banakin. Eta Bilbon lagun batek utzi zion laguna zanari –mendizalia; zakua zeukan, ez dakit nundik ekarrita, estranjerotik– zakua utzi zion. Eskerrak hari zakua utzi ziona, ni bi mantakin hotzak...
– Akabatu beharrean.
– ... akabatuta. Elur artian –ekaina zen–, elur artian. Eta gauean esnatu hotzak edo presiño bat... “Zer da hau?”, eta elurra egin gauean eta presiñua egiten gorputzari "tienda campaña"n. Irten kanpora, eskuekin kendu elurra, salto batzuk emon gorputza pixkat berotzeko eta berrido barrura. Era hortara.
– Beraz hori ere... Oinetakoak. Hori ere beste kontu bat zen.
– Oiñetakoak, ba, eskalatzeko abarkak eramaten gendun gehienetan. Orduan gero urten zuten honek zapatilla altuok, Chiruca esaten zaienak, esaten genienak. Baiña eskalatzeko abarka erabiltzen genuen gomazkoa zelako. Ze botak ez ziran. Gero sortu zan. Blama laste etorri zen, blama edo goma prensaua. Eta guk erabiltzen genduzen trikunedun tatxuelak eta ertzetan, bueltan, gantxu bezelako trikuniak esaten genduana. Txapa batzuk, galtzairuzkuak. Ta horrekin ibiltzen giñan. Harrian ibiltzeko txarrak ziran. Eta elurrerako oso onak.
– Eta gero, gainera, bestelako materialak: iltzeak…
– Bai, bai. Iltzeak, geuk egindakoak. Danak burdiñazkoak. Eta mailluka ere... Bueno, mailluka beti behar da, galtzairuzkoa. Eta sokak kañamozkoak; pixua, ikaragarria. Gaiñera, bustitzen baziran sokak... puf! doblatu egiten zen.
– Peligrosoa.
– Ez, pixua doblatu.
– Klaro, bai, sokarena.
– Eta peligrosoa rekuperatzeko ere bai, ze gelditzen zen gogortuta soka eta gogortuta gelditzen zenian, ba, ez zan korritzen bihar bezala. Eta, bueno, bai, bai, horrela ziran garai haretako zerak. Gero, boof! Hasi giñanian… Neretako bat, lo egitteko zakua, orduan zeguan sasoi harekin, lo egitteko zakuakin neri ez zidan gero inporta edozein tokitan… Gero, zenbat egin dudan Pirineuan gau pasa, lua, zakuakin bakarrik. Ze gero nik beste lagun bat izan nuan oso ona. Lehelengo euskaldunak Everestera juan ziranian, hango ekipoko zaharrena zen nere diszipulo bat: Pako Lusarreta. Pako Lusarretakin eskalada asko egin genduan, batez ere Pirineuan eta Picos de Europan ere bai. Eta Durango aldian. Eta orduan, ba, ha eta ni juaten giñen lo egitteko zaku bana eta, bueno, bera nylonezko sokiarekin eta ekipo hobiarekin. Gauak pasau ditugu, bueno! Goixian esnatu eta bera izotza kentzen zakuari gaiñetik eta sartu berriro morralian eta aurrera! Eta batera eta bestera ibili ikaragarriak egin ditugu. Hori bai, beti morralak, ba, 30 kilokoak.
Dokumentuaren akzioak