Alpeetara joan zen lehen aldia
Alpeetara lehenengo aldiz trenez joan zen, bakarrik. Orduko ibilerak; anekdotak. Mont Blanc.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Baina Alpeetara ere joana zara.
– Bai.
– Gaur badirudi hori guztiori etxe aurrean daukagula.
– A, baiña jo orduan! Autua nekanian gero, ba, errezago. Alpesetara be hurbilago. Baiña lehelengo aldiz, ba, trenez, bakarrik.
– Bakarrik gainera.
– Ni bai. Bai, bai. Etorri… Pentsatu, ba, Eibarren oporrak. “Eta nik zer egin bihar dot oiñ?”. Ba! Hartu trena eta “banoa”. Pentsatu, ba, Elgoibarko talde batekin gelditu nintzen. Eurak gia egiteko esan zidaten Anetora. Eta, bueno. “Orduan, Valle de Aranera juango naiz eta gero Valle de Arandik mendiz pasatuko naiz Reclusako refugiora halako egunetarako eta lagunduko diet haieri Anetora igotzen”. Baiña bidian, Donostiara bidian, esaten nuan: “Baiña ni Valle de Aranera juaten banaiz, zenbat gehiago bihar dut? Beste horrenbestekin han nago ni zerian, Alpesetan".
– Chamonix aldian.
– "Alpesetara juango naiz”. Juan nintzen, ba, Alpesetara. Bidian zertu. Horretarako, gelditu nintzan Donostian, lagun bati eskatu nion planua, han ibillitakua zen eta plano bat utzi zidan. Gero hamen bisitatu nuen beste bat Irunen. Ta Irunen esan nion: “Zu, nik han... bakarrik noa eta eguraldia txarra edo egiten badu? Ze neri ez zait inporta bakarrik Mont Blanc-era igotzia; ze nundik jentia doian, handik juango naiz”. Eta berak esan: “Hobe ez!”. Horrek gia baten rekomendaziñua eman zidan, gia batentzat. Eta hau zan Etxenike bat, Irungua. Eta eman zidan rekomendazioa. Baiña nik, ba, bueno, bakarrik igoko nuala eta horretara juan nintzen. Eta ez neukan nahikua diru. Baiña gero eguraldi txarrak. Egon bihar izan nintzan refujiuan urten ezinda, ez dakit, hiru edo lau egunian edo. Eta egunak aurrera. Eta argitu zuanian zerbait, “banoa”. Eta tope egin nuan Legazpiko batekin.
– Hara!
– Aristi apellidoko bat. Begian defekto bat zeukan. Nik ezagutzen nuan menditik. Hura eta beste bat zerekoa, Urretxukua, Urretxuko bat, haren laguna, kalian Chamonixen. Eta egualdia halako txarra zalako, ba, orduan, ba, honek esan zidaten: "Zer?". Ta “Ba nik asmua dut horra juatekua”. Eta: “Jo guk ere bai, baiña esaten dute gia gabe…”. “A! Ba nik hitz egin dut eta erabagi dut zera. Eta gehiago: prueban ipini naute –esan nien–. Nator oin Croixetong-ko orratzetatik, Agujas de Croixetong esaten dana, Abil de Croixeton. Hoiek egin ditut hor: hiru halako haitz zorrotz dira, hiru eta gero gehiago, baiña bestiak suabiak, baiña hiru oso seriuak. Punta batetik bestera sokaz pasatuta egin bihar dira eta egin bihar dira rappelak eta eskaladak eta zerak. Eta, nik uste, apropos eruan nau, ze nik ekarri dut gomendio bat eta ikusirik eguraldi txarrak, gia bat kontratatzia pentsau dut. Eta esan didate, ba, bueno, hamen geldirik egoterik ez [dut] nahi eta zeozer egin eta Grepora, gia zertzeko, eta Greponera. Berak esan zidan probatu moduan, ba, nahiko leukiala eta "guazen Greponera". Eta: "Ezta pentsatu ere. Nahi baduzu horra". Eta: "Bueno, bueno". Eta egin diat horrekin eta harek esan ziok bestiari: ‘"Zu, konfiantza guztia euki honekin. Oso ondo eskalatzen du". "Bai?". "Bai, bai, eta gaiñera dabil mendian oso ondo. Eta horretan gelditu naiz. Eta batekin bihar Mont Blanc-era irtetzen gaituk. Halako refugio baten lo egin ta…’”. “Jo, ba, guri ez digute nahi, ez digute nahi, ba... Juan gaituk eta ez ditek nahi”. “Bueno, ba nahi badok, hor egongo dek nerekin dagona eta esango diot ia zuek be. Eta hirurok juango gaituk”. Eta esan nien: “Honek ondo dabiz eta lagunak dira eta alkarrekin eta”. Bueno, azkenian konbenzidu nuan, baiña... [...] Konbenzidu nian, baina hoiek esan zidaten beste laguntzaile bat eruatekotan, "porteador" esaten zaiona. Atzian juango zana. Bueno. Atara genituen kontuak eta holan egin genian. Hirurok juan giñuan, haiek bikin, ba, Mont Blanc-era. Gero bigarrenez nere emaztiakin bakarrik igo nauk. Bai.
Dokumentuaren akzioak