Espeleologiaren inguruko hainbat azalpen
Espeleologiako hainbat kontu. Lehenengo esplorazioa.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Gesaltzan hasi bazinen, oker ez baldin banago, nahiko estualdi ere pasatu zenuten han, kolpetik ura agertu zela.
– Bai, behin, ba, galdetu han Gesaltzako basarrikueri: “Zu, euria eta euria egin du atzo eta gaur be euria egiten ari da eta ez da egongo arrisgurik hor –han presa bat dago gorago ta– gaiñezka egiteko edo?”. Eta: “Ez! Bueno, ezta pentsau ere!”. Sartu giñan eta barruan gaudela urak hartu! Eta gero korrontia gora urtetzen, gerriraiñoko uretan, bueno! Gaiñera jakin gabe nun zuloren baten sartuko ote giñen. Harri artian eta pausu txarra eta… jo! Larri. Basarrikuak eta han bokaraiñok edo ahoraiñok hurreratu ta bai, diarka eta. Guk ez gendun entzuten, han uran korrontearen zaratekin, saltuak eta uranak eta. Jo, haren estuasuna! Gu baiño larritasun gehiagokin. Lau lagun giñan.
– Bueno, hasteko ez dago gaizki. Lehenengoa izateko!
Dokumentuaren akzioak