Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Esplorazio baten azalpen zehatza

Espeleologia kontuak. Izugarrizko abenturak bizi izan ditu. San Martingo Mahaia izena hartzen duen kobaren esplorazioaren nondik-norakoak.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Gero badaukazu bat San Martingo mahaia esaten zaion hortan. Zulo hori, Europako handiena edo.
– Orduan bai. Munduko…
– Munduko handiena izango zen hura.
– Goitik behera haundiena. Ez [estaziño]... goitik beherako haundiena.
– Goitik beherako "caída". Hor ere egun batzuk egin zenituen barruan, e!
– Bai. Gehien [egin nituena] zortzi egun, barruan. Sala Bernaraiñok eta han, gaiñera, gero deskubrimentu bat egin gendun. Eta begia jo, baiña ezin. Eta gero beste baten juan giñen bost-sei egunerako: lau egin genituen, Barrian, lau egun, eta egin bihar izan gendun Berna horretan. Han bukatzen zen, han filtratzen ziren urak. Baiña nik geologiako kursilluak-eta egiña eta geologiako zeretan ikusten nuan han kaskadan bukatzen zela; eta gero urak filtratu egiten zirela behian, Bernako sala hortan. Eta sala hori ikaragarria da: baditt luzeran 250 metro. Zabaleran 200 pasau eta alturan 160 edo. Ikaragarrizkua da. Bera bakarrik galtzekoa. Baiña nik… Foko batekin ibili giñen aztertzen, zegaitik produzitzen zen salto hura. Eta konturatzen nintzen pizarrak… pizarrak... franja bat zeguala estratuetan pizarrena. Eta, hain zuzen, pizarrak hausten zituanian erosiñuak, mekanikuak, han sortu zala hori. Eta handik sortu zala sala haundi hori. Baiña, pizarrak jarraiturik, une baten ikusten nuan ilun-une bat. “Han zulua dago”. “Bai zera”. Gaiñera, esaten zidaten frantsesak: “Zulua balego be, nola igo hara?”. “Eskalada”. “Bueno, bueno, bueno!”. Ixa erotzat hartzen ninduten. “Ha esploratu egin bihar da! Ni ez nago zera!”. Beste baten frantsesekin, ba, akuerduan jarri eta juan giñan Santa Engraziatik. Lehelengo tunela egitera bisitatu giñuzen, inauguraziñora. Tunela egin zutenian. Egin gendun –konmemoratzen hango gu gure esploraziñuak– afari bat eta lo bertan eta hurrengo egunian juan giñan ikustera Sala Bernaraiño. Eta han foko potente batzuk jarri zituzten ikusteko sala ondo, punta batetik bestera. Eta nik esan nion frantses bati: “Jarraitu ezazu hori estratuori. Horrek pizarrok, hiru franja beltz”. Rrrra! Eta: “Han, ha zulua da”. Eta orduan esaten zidaten: “Bai, posible”. “Ba lehen ura, erreka, hortik zihoan"
– Hor dago pasabidea.
– Hau hautsi duanian, pizarrak hautsi dituanian erosiñuak, e? harriak-eta zertzen, millak eta millak urtietan, ba, hau egin du. Eta hortik jarraitu egingo du. Eta horra igo bihar da”. Eta esaten zidaten: “Zelan? Paret hori nola igo?”. 90 metro ziran. Kalkulatzen gendun guk 80 bat edo. “80 metroko pareta igo eta gaiñera ura jausten da hor parte baten eta zera”. “Nik eskalatu egingo nuke”. Eta holan gelditu giñan. Eta hurrengo urtian juan giñen asmo horrekin frantses grupo bat eta gu. Gu hori pruebiori egitera, gure [...], baiña bestiak nahi zuten zeharkako zeren batetik jarraipenen bat bilatu beste zuloren batetik, eta horretan zebiltzen frantsesok. Eta gu jarri giñan hiru lagun eskalatzen. Eta lehelenguan bastante igo gendun eta hurrengo egunerako utzi gendun. Bigarren egunian, falta zan partia pin-pan klabijak sartu eta iritsi giñan hara eta, bueno, nere ilusiñua! Lehelengo begiratzen nuan halako terraza esaten zaiona, lurra eta harri biribilak, errekak utzitakoak. Eta hori zan muestra bat. Baiña zulorik ez. “Jo, hau da, orduan, nik ikusi [nuana]. Ez, hor aldamenetik egongo da”. Holan. Eta, Arkautek igo zuanian nere ondora, esan nion: “Dana dala –esan zidan– errezoia zeukazun. Hamen ikusten da, zure teoria egiazkua zan". "Baiña, joño, nik zulua nahi dut. Eta hamen nunbaitten ikusi bihar dogu”. Eta hantxe bertan larogetak metruetako paretaren gaiñian dagon paret lurrezkoa, dana lurrezkoa, hori nola igo? Esaten zidan: “Hau ez egizu igo”. Eta: “Bai. Hau, hartu maillukia eta hartu zera eta pazientziakin. Biguna da eta benga. Eskuetan”. Eta esan netsan: “Zuk ondo aseguratu”. Egin gendun seguridade on bat, baiña jausiko nintzan, bueno... nik kalkulatzen nuan hiru edo lau metro zirala. Baiña asko ziran. Gero, goian bazaude, lau metro zortzi metro egiten dira. Eta bi metro pasau inguruan aldatu egiten da, malda bezala. Eta han errezagua. Eta pentsaizu, dana lurrian. Lurrian zulo haundiak egin eta hantxe apoiatuta. Eta paretian. Eta erori, ez erori. Gaiña hartu nuanian, nun ikusten dot zulo bat, ni sartu ezindako moduko zulo bat. Baiña zulua. Behatu nuan hara argiarekin –linterna potentia [...] boltsilluan– iriki nuan eta “o, ikaragarrizko zulua!”.
– Estu-estua?
– Bai. Baiña hasi nintzen, txakurrak bezala, aztertzen. Egin nuan, haunditu nuan. Esan nion: “Etorri zaite”. Bestiak igo zuan. Jo, golpera juan giñen –ez dakit– berrehun metruan edo, eta ikusten haura dana eta ikusi gendun beste bi zulo zeudela han gero goitik behera. Eta ha zala jarraipena. Eta gero, handik, ba, handik… Lehen haundiña izandakua haunditu egin gendun.
– Bai, bai.
– Handik beste ehun eta piku metro behera, bertikalian lortu da. Gu jetsi giñen larogeta piku metro, baiña ur barruan, e! Ikaragarrizko abenturak han be. Kaskada barruan.
– Hor badago zuen eskaladatan Aitz Beltz, beste bat.
– A, bai.
– Hirurehun metro edo zenbat dira hor?
– Bai, ixa hirurehun dira danera. Hori ba… Hortarako, politena zen, ba, nola jaso gendun… Frantsesak-eta lortzen zuten mediuak han, ba, bueno, propaganda egiten zuten ‘Paris Match´-en eta halakuetan eta lortzen zituzten laguntasunak. Baiña hamen ez zan posible. Eta guk gure artian egin gendun, Aranzadikuen laguntasunaz eta, egin gendun torno bat pedalekin, bizikleten pedalekin: ipiñi hiru pedal, katiekin alkarri konbinaturik, hiruren indarra hiru personak egiteko eta hori jasotzeko. Ze beherutz manibela batekin, baiña gorutz, ba… Beherutz freno bat zeguan. Eta freno hori "diente de sierra" bat, klik-klik-klik egitten duana; uzten baduzu, trabatzeko bezala: ematen diozu engantxe bati eta trabatu egiten zuen, gelditzeko. Eta guk orduan, ba, hori, hori tornuori preparau, pruebak egin. Kablia kostatu zitzaigun bilatzia, Eibarren lortu gendun zera eta alkilatu egin gendun, gaiñera.
– Kablea?
– Kablia, alkilatu. Bai. Galtzairuzko kablia. Alkilatu, ze gero guk gero ez gendun bihar. Holan egin gendun hori esploraziñuori. Eta han, ba –ez dakit–, barruan gau bat uste dot bakarrik egin genduala. Ze, klaro, goitik behera jeitsi, esploratu, planua atara, datuak bihar ziranak hartu eta gora. Ez, gau bi egin gendun!

Dokumentuaren akzioak