Juan San Martin eta Jose Migel Barandiaran
Juan San Martin eta Jose Migel Barandiaran. Hartu-eman handia izan zuten; sarritan laguntzera joaten zitzaion. Barandiaranekin ibili zen Santimamiñeko kobazuloa aztertzen, eta beste toki batzuetan indusketa lanak egiten. Jose Migel Barandiaran zelakoa zen kontatzen du.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Bueno. Oraindik mendia ezin utziko dugu. Eta oraingo honetan goazen leize batera, kobazulo batera: Santimamiñe.
– A, bai. Bueno, Santimamiñen, ba, pinturetatik aurrera oso gutxi ezagutzen zen. Oin han turismuarentzat preparatuta dago. Jentia juaten da halako parrilla batzuen gaiñetik, eskillarekin… Eta hori barrurutz nolan esploratu gabe zeguan, ba, gu hasi giñen esploratzen. Eta sartzen giñen. Paretak zelan estuak diran, ba, hankak eta eskuak… presiñua egin aldameneko paretetan eta holan juaten giñen. Eta gero goitik behera egin bihar zanian, sokekin barruraiño. Oin ezagutzen dan zer guztia, ez eskillara ta ez parrillik ez zeguan garaian, guk egiñak dira esploraziño hoiek.
– Eta han izan izan zenuen aukera –lehendik ezagutzen zenuen, baiña, aukera– Jose Migel Barandiaranekin berarekin lan egiteko.
– Jose Migelekin nik izan nuan harremana lehelengo gutunezkua, bera exiliuan zeguala. Etorri eta belaxe bisitatu nuan. Eta gero berakin harreman haundia beti izan dut. Eta bere inkestekin eginda neukan ordurako, ba, zer batzuk, etnografiako estudixo batzuk, hain zuzen, Saraiako artzaiñena, artzaien bizitza eta lana nola egiten zuten, transhumantzia nolan. Hori izan zan nere lehelengo lana ‘Anuario de Eusko Folklore´n. Eta Barandiaranek, ba, interes haundia zeukan eta, bueno, sarri bere etxera. Bere etxian, gaiñera... Bera desiatzen egoten zan, ze orduan jende gutxi zan Jose Migelegana hurbiltzen zena. Eta danok be lau katu giñen eta ni nintzan bat. Eta bera pozik, ba, bueno, batetik harremana eta beti izaten zan… gu… galderak zer partetan edo zer egin genezakeen edo, eta zertan kolaboratu. Eta hortan. Eta ni berakin ibili naiz, ba, bueno, Santimamiñen eta ibili naiz eskabaziñuak egiten ere Atxetako harpean, han, Foruan. Han berakin, ba, laguntzen berari, ze bestela bakarrik ibiltzen zan. Ematen [zion] subenziñotxo bat Diputaziñuak, baiña hor uzten zuan. Eta nik, ba, igual, batzuetan nere oporretako parte bat udaran egiten nuan berari laguntzen, eskabaziñuetan. Beraren onduan gauza asko ikasten zen. Neretako Don Jose Migel zan liburu iriki bat. Eta humanista bezala ezin dut ulertu ere: nik esaten nion, nere existenzialismuak ikututa, holan relijiño kontuko ze kezkatzuk nituan. Eta berak esaten zidan: “Ez arduratu. Kezka holan badakazu, hori interesantea da. Dudak neuk be baditut. Nik fedia daukat, baiña nere dudekin –berak–. Eta zu zeu ez zaite preokupatu horrekin”. Nik berari esaten nion ze bide hartu nezakeen eta: “Ez, ez, inportantia da zu kezka horrekin bizitzia eta zaran modokua izatia”. Eta eman zidan halako moral bat eta zer bat, konfiantza bat. Eta, egia esanda, beti-beti estimatu dut hori, bere kontseilu hoiek. Eta, bueno, hain zuzen, bere ‘Obras Completas’ egin zionian `Gran Enciclopedia´k, berak esanda, ba, neri bialtzeko ale bat; eta nik orduan, behin, hartu nuan ale bat korreotik eta ireki [nuen] eta han, atarian, lehelengo argazkia nik berari Santimamiñeko pinturak ikusten egiña. Eta berak hori [zala] argazkirik maitiena. Eta hori kasualis bat izan zen: nik ‘Yakin’en, atari baten, publikatu nuan. Ta han, nunbait, Elvira Zipitriak ikusi eta deitu egin zidan: “Zu, hori anpliatu eta zegaitik ez didazu ematen? Don Jose Migeli erregalo bat egitea nahi dut”. “A, ez. Hori bada, Zipitria, eskertzen zaitut. Holan bada, Elvira, nik erregalatuko diot”. Eta anpliatu, ba, ez hain anpliaziño ona, baiña egin nion; markua be bai. Eta barruan dedikatoria bat dauka, ez da ikusten. Euskeraz dedikatoria bat dago. Eta egin nion marko eta guzti. Eta egun baten juan nintzan berari hori ematera. Eta gero hori nahi izan zuan berak ‘Obras Completas’en lehelengo-lehelengo argazkia hori jartzia atarian bertan.
Dokumentuaren akzioak