Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Juan San Martin eta etnografia

Juan San Martin eta etnografia lanak. 1966an Luis Pedro Peña Santiagok eta berak `Estudio etnográfico del valle de Urraul Alto´ argitaratu zuten. Peña Santiago nola ezagutu zuen, ikerketa etnografiko hori egitea nola bururatu zitzaien eta nola eraman zuten aurrera. Bertako euskararen inguruko ikerketa.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Bueno, guzti honetan, zuk azkenean, azkenean diot etnografia eta arkeologia eta guzti horien artean, 1966an, Luis Pedro Peña Santiagorekin batera argitaratzen duzu ‘Estudio etnográfico de Urraul Alto’.
– Ja, ja! Hori be beste zer bat da! Hortaz, bera hil danian eskatu ziguten, ba hor ez dakit norek antolatuta, baiña Donostiako Aurrezki Kutxan hitzaldi batzuk eta eman nuan. Eta gero nik idatzita eranan nuan eta gero arreglau egin dot gehitxuago eta luzatu. Eta, hain zuzen, lan bat bialdu dut Luis Uranzun argitaratzeko, anuario bat egiten dute zerian, Irunen, hamen inguruko gaiena. Eta horra bialdu dut, ze hor jaiua zen eta, Irunen jaioa. Ba, hori izan zen oso kuriosua, ze horren esplikaziñua eman nuan, ze hori eskatu zidaten: nolan okurridu zitzaigun eta zelan egin genduan. Bueno, ba, hori behin… Luis Pedro ni baiño bastante gaztiagua. Aita be ni baiño zaharragua, baiña ni bitartekua nintzen. Aita laguna nuan, baiña semia aitan bidez eta gero etnografiara dedikatu zan hau. Barandiaran etorri zanian hau hasi zan sekretario bezala laguntzen. Lehelengo Karmele Goñi eta gero hau. Eta horrek laguntzen zuan. Eta zeguan, ba, bueno, iñoiz Donostiara juaten nintzanian, beti horrekin hartzen nuan okasiñua hitzaldi bat egiteko, alkarrekin hitz egiteko, ba, zeozer. Eta honek: “Zeozer egin bihar dugu berezia. Zeozer egin bihar dugu berezia”. Eta: “Bueno, ba, zer?”. “Estudio orokor bat etnografiakua, baiña toki ezezagun batekua”. Eta, orduan, ba, egin gendun pixkat plana eta gero lekua, ze hautatu. Eta hartu gendun Euskal Herriko mapa. Ibili giñen mugaz handikua be pentsatzen, hemengua be bai, baiña gutxien ezagutzen zan toki bat. Eta guretzat etara gendun kontuetatik hori zen: Urraul Alto. “Ba horraxe juango gara”. Eta plana egin genduan, ba, Luis Pedro Peña, Fermin Leizaola eta ni. Banatu be bai lana –bueno, batzuk, gauza batzuk–: esate baterako, nik nere zaletasunagaitik-eta arte kontua nere esku. Arte elixakuak eta horrek. Gero, bestetik, artiaren klasifikaziñua. Eta, bestetik, euskera konturik ezer balego, ba, hori, bokabularioa jaso eta plan bat eraman. Eta bestiak: batak artzaintza eta artzaintzan ingurukua –ganaderia eta zera–; bestiak gehiago tradiziñoko zerak, erromeria giroko zerak. Holan juan giñan. Bueno, juateko giñan. Preparau gendun plana eta gertatu zen Fermin Leizaola soldautzara juan biharra. Eta orduan Luis Pedro eta biok. Baiña sartu giñen, ostaturen bat egongo zala eta beste gabe. Urten gendun etxetik biok zortzi egun pasatzera hara, jakin gabe zer aurkituko genuan.
– Non zegoen bakarrik jakinda.
– Bai. Eta gertatzen zan, ba, bueno, erdira arte karretera bat zeguan. Kotxez juan giñen. Eta ostatu bat ez balle guztian. Orduan… Ta hori gero halako toki baten oso arrarotzat hartuko giñuezela eta –1965ian zen–, egin gendun alkatiagana juan giñan, lehendabizi alkatiagana. Eta alkatiari esan: “Bueno, halako ikerketa bat egitera gatoz eta, en fin, hemen ibiliko gara. Eta besterik ez dugu nahi, jakiñian zu jarri ez gabiltzela gauza raro bat egiten. Aranzadikuak gera: halako zera, etnografiako estudio bat”. “A, bueno, ondo da”. “Bueno ta guk nahi dugu ostatu bat”. Eta zera ta “Hamen ez dago, ostaturik, ezta pentsatu ere”. “Bueno, ba, familiaren bat edo”. “O, kostako da hori!”. Eta bueno. Gero bigarrena zen parrokoa. Ze elizako gauzetan be egon bihar giñen eta, gaiñera, bere laguntza biharko gendun elizetan sartzeko eta zera. Parrokuagana. Parrokoa gertatzen da nere apellidokua, napar bat: Felix San Martin. Eta juan giñan parrokoagana eta horrrek, ba, formazioz eta, ikusten zan bestia baiño gehiago. Eta horrek… Esplikatu genion zertara giñoiazen eta ostatua bihar genduala. “Ba ez dago hamen”. Orduan, ba, “bueno, enkuestak-eta preparatuta ditugu eta gu hamen gelditzekotan. Jo, hau jakiñian, kanpin bat ekarriko genduan! Baiña ez dugu ekarri eta zera. Hara, beharbada etxeren baten ez gaitue hartuko?”. “Bueno, neu nagon zerian hitz egingo dot, ia zelan”. Eta bera zeguan, bera egoten zan etxian hartu giñuzten. Eta, bueno, ba, lehelengo eurentzat be nobedadia. Eta, bueno, hasten giñan –goixeko zortzi eta erdietarako ya gosalduta– zortzi eta erdietan ya lanian geunden. Eta gero juaten giñen, ba, esaten genion: “Guk ordainduko dugu eta bokadillo bat edo zeozer”. Eta horrekin pasatzen genduan eguna. Eta afaltzera. Afal onduan, hamaika eta erdiak arte ez gendun bukatzen, azkenengo apuntiak eta zerak hartzen. Jo, ikusi ginduzen holan bigarren egunerako, bueno, emozionatu zan eta parrokua be gurekin etortzen zan! Ahal zuanian behintzat gurekin etortzen zan. Emozionatuta.
– Laguntzaile txarra ez zen!
–Bai, bai. Emozionatuta, ba, zera. Ba, bueno, ba, holan egin gendun. Gogoratzen naiz hogetaka ez dakit zenbat herrixka ziren eta ixa erdiak zeuden hustuta, ruinan. Erorita eta zera. Baiña haiek ere bisitatu. Ya plano bat egin eta nun kokatzen diran jarri eta nahi gendun. Eta gero bertako arkitektura, modua etxe tipikuena eta zenbait eliza eta ze irudi eta zer zeuden, estiluak. Eta bueno, igarri gabe, beti halako tokietan sartzen zarenian, deskubritzen dituzu zenbait gauza. Esate barerako, hillarri biribillak aurkitu genituen, baiña Erdi Arokuak batzuk. Eta estilotik ikusten gendun, ba, gotikoak eta orduan batzuk Erdi Arokoak. Baiña aurkitu genitun, baita ere, bi... bat patio baten eta bestea kalostre batean aurkitu genituen horreoak ere, garaiak. Bi garai ezagutzen ez ziranak: bata erromanikotzat –nik ez dut sinisten erromanikua denik–, baiña dagona da erromaniko kalostre baten onduan. Kalostrea doblia da, bat erromanikua da, baiña gero gehitura bat du eta nik gehitura hori geroztikua uste dot dala. Da hango zerbitzuko patiuen barnea. Eta hori, nunbait, izan da peregrinuen ostatu edo erabilitakua. Eta eliza erromanikua, bere kalostriekin, oso polita. Eta haren onduan. Hori, gaiñera, errestauratu egin du Diputaziñuak, Naparruakuak. Eta ez ziran ezagutzen. Bueno, horrek bezela… Gero, ba, hori, Pirineoko tximinia tipikuak daude. Horrek be zenbait eredugarri dibujatu eta fotografia pilla bat atara gendun, danak ezin gendun publikatu eta, bueno, egin gendun lan hori, ba, ikaragarria. Gero, gaiñera, bete… Falta zan partia, ba, juan giñen betetzera. Eta nik euskera kontuan, ba, bokabulario bat egitetik aparte, han erabiltzen ziran euskerazko hitzak, oraindik ere erderan erabiltzen dituztenak, hori egitetik aparte, hartu nuan pista, ba... Esaten nien, galdetzen nien: “Hamen badaukazu aztarnarik hamen euskeraz iñork?”. Eta “Ba, ez!”. Eta apezak be esaten zidan: “Aquí, aquí, no. Aquí si se habla… igual mucha antigüedad, pero no. Aquí –esaten zidan– no voy a decir nunca; igual, nunca”. Esaten nion: “Nunca, ez. Porque los nombres dan el testimonio. Son nombres euskéricos, todos los nombres de estos pueblos”. “Ah, ¿sí?”. Eta holan. Eta, klaro, berantzat...
– Dana berria zan...
– Eta izenak esaten digute, baiña, bestetik, jasotzen genduan bokabluak ere bai. Baiña noiz galdu zen edo noiz ziran azken euskaldunak? Eta lehelengo billatu nuana izan zen milla seirehun eta ez dakit zenbatgarrenian –Trentoko ondorengo zera izango zen–, bisita pastoral batian, jarrita zeguan bisita pastoralaren memoria, jarrita, eta ordena eman zuana, predikua, igndetako zera...
– Sermoia.
–Sermoietan euskeraz egin bihar zala herriak ulertzeko. Ze ezin dala egin hizkuntza bat ulertuko ez dutena. Eta predikuak euskeraz egitia. Aiba! Horri fotokopia atara nion –bueno, fotografia, orduan ez zan fotokopiarik–. Atara nion lente aproximazioarekin fotografa bat. Eta: “Ze kasualidade eta ze kasualidade!”. A! Ba hau... Beste gauza bat egingo dot: beste herri baten, beste aldeko muturrian aztertu eta ia... fetxa berian elizako liburuetan aurkitu nuan beste baten ere. Orduan, esan nahi du hemen ibili danak hori ordenatu du. Baiña gero, kasualidadez, gaiñera, beherengo herrian, gitxien uste genduan zerian, batek esan, ba: “¡Sí, mi padre, cuando venían los leñadores de la sierra de Areta, hablaba en vascuence con ellos!”. “¿Cómo?”. Eta nik… Lehelengo neu be txokauta: “Pero, ¿cuándo? ¿Su padre cuándo?”. Eta holan. Eta, bueno, mende honetan bizi, hil zan pertsona bat, baiña mende honen –ez dakit– 1920 inguruan edo. “Aiba!”. Apuntatu, hartu izenak, apellidua, noiz hil zen eta datuak. Baiña herrietan hasi nintzen hori egiten eta pilla bat herrietan "tapa, tapa". Apaiza ere harrituta gelditu zen. Eta esaten zuen : “Bah, sí, porque hablaba vascuence tal. Fulano con vengano hablaban ellos, los viejos”. Atara neban. Mende honetan, mende honen hasieran, zeguan guk Erronkari ezagutu dugun bezala: azken euskaldunak, 80 urte ingurukuak, euskeraz egiten zutenak. Beren artian edo menditik etortzen ziranekin, ifarralderagotik etortzen zirenekin. Eta, bueno, bat hori izan zen. Gero hortik ikusten nuan Bonapartek hori ez zuan ikutu. Eta Bonaparteri eranskin bat eginda daukat, zer tipologia, horkua zer dialekto zen. Lan bat, hain zuzen, Aingeru Iriagarairen omenaldiko liburuan, RIEVen, publikatu nuan nere bersiñua: noiz arte egin dan euskera eta ze euskera zen hori, alto-navarro, alto-navarro occidental. Eta hori zan euskalkietan, Bonaparte egon zenean, euskalkirik zabalena, hain zuzen, Lizarragarena, Elkanokoarena. Hori zan horren bariante bat. Hori hor barruan sartzen zen. Hori, area hori. Zegaitik? Zaraitzuraiñok hurbiltzen zalako. Eta harek ez du ematen horren berririk. Baiña euskeraz egiten zan testimonioak aurkitu genitun. Eta ez hori bakarrik: gero, personaje bat, bertan ballekoa, bertan jaio, haurtzaroan nunbait euskeraz zekiana, gero estudiuetan galdu, baiña kaputxino egin zen, eta exklaustraziñua dala-eta, Ameriketan edo, etorrita, eta karlisten gerratian, bigarrengo karlisten gerratian etorrita, hasi zan –zela da? Zela esaten da?– berrido restauraziñua egiten ordenarena. Eta hasi zen Lapurdin. Eta orduan berak, hango semia –Esteban de Adoain, Adoaingua, Marcuello zeukan apellidua baiña Adoain erabiltzen zuan erlijioso bezala–, orduan Lapurdin hasi zen eta etorri zan Ameriketatik ilusiño horrekin. Eta ordenari esan zion: “Euskal herrietan nik egingo dut, ze nik nere euskera hobetuko dut orain, ze ni oindiok gogoratzen naiz nik umetan egiten nuan euskera”. Eta hori hasi zen juan zan mendean predikua... Eta gero predikatzaille inportantia izan zen. Baditu zenbait biografia. Nik neuk hiru biografia ditut horrenak.
– Begira…
– Eta horren azterketa egin nuan hortik biografietatik eta horrek zer egin zuan eta zera. Eta baita ere –gero hor lanian ez nuan publikatu ze dana ezin nuan zertu eta–, baiña eranskin bezala egin ditut beste lan batzuk horkuak eta bat da horrek egindako bokabulario bat: ‘Vocabulario inédito del padre Esteban de Adoain’. Eginda daukat zerian, ‘Fontes Linguae Vasconum’ en egin nuan. Eta horrek egin zuan, erabili zuan Larramendiren hiztegia, baiña han falta ziranak edo berak ezagutzen zituanak eskuz gehitu zituan. Eta hori Iruñako kaputxinuetatik lortu nuan eta hori gero, bokabulario hori, publikatu nuan.
– Hori da lehendabiziko lana, ze beste lan bat ere badago, baina mendiarekin zerikusia duena. Eta…
– Bai, etnografia gaiak beti dute mendiarekin zerikusi haundia.

Dokumentuaren akzioak