Juan San Martin idazle
Juan San Martin idazle. `Euskal artea´ (1974), `Gogoz´ eta `Bidez´ liburuak. Azkeneko hauek artikulu desberdinen bildumak dira. Beste artikulu ugari idatzi izan ditu.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Zuk lehendik badaukazu liburu bat, ‘Euskal Artea’ deritzona, 1974ean kaleratua, halako hainbat gauza eta jasoz. Eta baita ere jaso dituzu ‘Hoja del Lunes’en argitaratzen zenituen artikulu haien bildumetan, ‘Gogoz’ eta ‘Bidez’, ‘Gure herriko gauzak’ eta ‘Landuz’.
– Bai, horrek ziran artikuluak kultura zabalketarako. Horregaitik dira batzuk artiari buruz, beste batzuk etnografiari, beste batzuk historiari… Diferenteak. Sail bakoitza hartuta eta, gaiñera, batzuetan oso kokatuak toki bati, neu aztertzen ibili naizen toki bati. Hurrengo, orokorki, eta hori izan da, ba, bueno, lanetariko bat. Artearena, orokorki egiña, nik uste, ba, ez du batere ondo urten eta pena dut. Hori. Egin bihar dut liburu bat. Ze liburu bat egina dut, hobeto esan. Baiña ez dago nerea dan bezala. ‘Arte Vasquem’ arteko zer guztia nerea da. Azkenian dago arte popularreko hiru orrialde eta jarri gaituzte autore bion artean dana eginda balego bazela. Baiña orrialde guztiak nereak dira, ehun folio makinaz idatzita. Eta gero hori, jakin gabe, hamen publikatu dute, ‘Ser Vasco’ itzulita, nerekin kontatu gabe, ez ezer ordaindu. Publikatu dute eta ez zait gustatzen. Esaten dute sarri polemista naizela, baiña ez naiz iskanbila zale. Eta hor gelditu da. Nik ez dut besterik egin: lana emon, dirua galdu eta ez didate ale bat ere eman. Eta, gaiñera, nere izena kendu dute. Eta horretan min hartuta nengoan horrekin. Eta nahi dut hori atara hortik, liburu bezela publikatu, gaiñera argazkiak be neriak dira. Eta liburu bezela publikatu, bere nortasuna izan dezan. Baiña arteko estudiorik haundiña hori da. Gaiñera, hor falta da bibliografia. Nik bibliografiakin bialdu nuan eta bibliografia sobrau egiten zan itxuria eta kendu egin dute.
Dokumentuaren akzioak