Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaltzaletasuna gerraostean: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa; Ikastolen mugimendua

Euskaltzaletasuna gerraostean. Gerra osteko Gipuzkoako Lehenengo Bertsolari Txapelketa ere egin zen. Ikastolen mugimenduaren hasiera. Euskaltzaletasuna Eibarren.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Eta hortik pausu haundi bat eman genion. Gaiñera gero lotu genion programari baita ere lehendabiziko Gipuzkoako bertsolari txapelketa gerra onduan.
– Hori aipatu nahi nizun, ze 1959an izan zen hori. Bizkaian ari zen Alfonso Irigoien…
– Alfonso Irigoienek egin zuan urtebete lehenago Bizkaian.
– Eta ondoren...
– Eta guk egin genduan Eibarren. Eta hori antolatu eta horrek izan zuan inpakto bat, Eibarrek batera-batera "pap" golpia hartu zuan, halako shock bat: derrepente euskaltzale pilla bat agertu ziren, ordura arte nahikua ezkutauta zebiltzanak, ba, agertu ziren beren sentimentuak. Harrezkero bide bat egin da. Egoera onian ez zeguan eta ez gaude, baiña, bueno, harek ekarri zuan bide irikitze bat.

Dokumentuaren akzioak