Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Juan San Martin idazle

Juan San Martin idazle. “Zirikadak” eta “Eztenkadak”, eibarreraz idatzitakoak.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Bueno, hor martxan. Eta martxa bizian. Hirurogeta... Goaz, kolpetik, liburu bat oso inportantea: ‘Zirikadak’. Eibartarrentzat oso inportantea. Eta bere laguna: ‘Eztenkadak’. Baina inportanteena ‘Zirikadak’. Jo dezagun biak...
– Bai, lehelengo shock bat izan zen hori ere. Ze hori… Nik Eibarren Mogelena egin nuanian, bilduta nituan ipuin asko, ta anekdotak, bertakuak eta Plazentzia, Elgoibar ingurukuak, ezta? Eta ikusten nuan nere euskera… Bueno, orduango euskera batuan egin nuan Mogelena. Eta ha askorentzat ez zala berena eta halako zer bat. Eta hori zertzeko, bestia neukan preparatuta eta urtebetegarrenera publikatu nuan Eibarko euskeran, bertako jentiak ezagutu dezan bertakoa. Eta bertakotik, ba, aurrerago joteko. Intenziñua hori zen. Eta nik gauza bat daukat, ta hori batere ez dut dudarik: millakak pertsonak lehelen zutenak edo, lehelengo aldiz. Ze hori… Askok grazia egin eta gero, gaiñera, personaje batzuk –igual ez nittuan esan bihar–, batzuk esaten zidaten: “Zegaitik esaten dozu halako personajena? Eta bestiana? Eta hori. Minduko balira?”. Eta: “Batzuk bai, baiña beste batzuk, ez”. Hori arrisguori banekan, baiña gauza asko ahoz aho erabiltzen ziranak ziren. Eta hori egin nuan eta horrek, irakurri zuanak, bestiari esaten [zion]: “Zelako zera!” ta zera. Eta ahoz aho zabaldu zen hori eta belaxe agortu zen ediziñoa. Baiña golpea da: ediziño hori dena ez zan agortu, ba, bueno, salketa haundia egin zen, baiña dana ez zan agortu. Baiña horren izenagatik –handik lau urtera edo atera nuan ‘Eztenkadak’–, ‘Eztenkadak’ belaxe agortu zen. ‘Zirikadak’ baiño lehenago, oindiok ‘Zirikadak’ saltzeko zeudela. Bi liburu hoiek izan zuten Eibarren ikaragarrizko inpaktua. Jentiak, ba, oindiok irakurtzen ditu!

Dokumentuaren akzioak