Politikaren inguruan hainbat gogoeta
Politika. Independientea izatea zaila da. Kultura aldetik hutsune handia. Bere gogoetak. Hurrengo ikerketak zeintzuk izango diren, etab. Elkarrizketa amaitu baino lehen anekdota bat kontatzen du hileta-elizkizunen maila desberdinak direla eta ez direla.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Bai, galdetu nahi nizun ez ote den oso garesti ateratzen herri honetan independiente izatea. Norberaren independentzia partiduetatik eta gorde nahi izatea.
- Bueno, hori nik ikusten dot beste era baten, zela esango detsut, e... Mediokridade asko dago puesto inportantietan eta intelektualidade bat dago gure herrixan ez dagona iñungo puestotan. Horrekin dana esaten da! Zergaittik? Ba, ez daukelako partido bateko afiliaurik. Afiliau barik dagozelako! Eta hori ez da ona! Gizonak bere balixuaren arabera jarri bihar dira jarri bihar diran lekuan. Eta hori falta da. Gero, beste bat nik ikusi dotena, ba, bueno! Politikuekiñ hitz egin dotenian, eta sarri [egiñ izan dot]. Bazkari bat edo zera; ba, bueno, hobeto edo gaizkixago konpontzen ziran, bueno, emoten zittuen zerak, baiña gero, kultura aldetik mentalidade hutsa, hutsik. Ziharo hutsak, e! Ezer be ez! Foballa eta... Eta nik foballa mutikotan egitten neban baiña oiñ, ba ez dot jarraitzen eta ez dakitt horren barri. Eta hor badago hutsuna ikaragarrixa, eta hori ikusi egitten da. Horren arabera gero ba... badago, baitta be, planifikaziño batzuk ondo markau biharraren faltia. Nik egin doten azterketa hori ikusten dot hamengo elixiaren azterketia egitterakuan historikua eta ba, hemen artxibuan eta... bueno, bertan lagundu deste, baiña zenbat hustune eta zenbat —bueno, ni hau lanau egitten— dokumento emon detseran hórreri ez zeukenak. Pozik dagoz [...]. Oindio emongo detserazenak, e! Gauza asko azkenera arte reserbatzen dittut, bibliografian agertuko dira. Baiña ez zekixenak eta publikauta dagozenak! Ba, hamengo gauzeri buruz baiña beste leku baten. Eta emon detset materixal asko. Eta aberasgarri da, baiña ez dagolako planifikaziño bat edo laguntza egoki bat, ba bueno: “Herri honetan, zer?” Ba, esate baterako, ba, nik faltan ikusi dittutenen artian, ba, bueno, esate baterako, ez dakitt, han dago “archivo de protocolos”. Ez dau antolatu iñork. Protokolo artxibuan, Oñatin, ba, ez bertan zer bat eginda: “Egizuez hónek”, ez. Herri bakotxari esan: “Bueno zuen zerak hamen dagoz. Pertsona bat bekauta —zuek, herrixak— ekarri eta fitxaje bat egin deixala zer dan kontenidua espediente bakotxanian; zer dagon han. Dekubrimentu ikaragarrixak egongo lirake!
- Bai, bai, bai. Dudarik barik.
- Ba ez dago egiña! Eta hórrek dira esperientzia txarrak ditturanak, edo ikusi ditturanak gaurko politikiakin. Berdin-berdin, ba bueno, ni Bellas Artes-eko arduradun izan nintzan Gipuzkuan eta pobreza bat ikaragarrixa! Eta hor lan bat egitteko dago. Hain zuzen, nik honen elixiaren estudixua egitten badot, arkitekturako estudixua eta... hor "Consejo General Vasco" zan sasoian egin neban plan bat. Hemen badago “Eskola arquitectos” bat. “Eskola de arquitectos”-ak "labor de campo" egin bihar dau, asko ikasten da eta. Eta historia. Eta "labor de campo" egitteko, ba, hartu... katalogaziño on bat egitteko probinzian bihar da elixarik hautatuenak, torretxiak, jauregixak, zenbaitt etxe tipiko dagozenak sasoi konkretuetakuak... Hórren estudixo bat egin, planuekin bihar bezela eta "labor de campo"! Azken baten ikasketako lana! Egin neban espediente bat, hori biharrezko zala. Ba ez da egitten. Nik egingo dot, eta ez dakitt! Ez dot erabilliko ejenplotzat baiña! Jente askori ez detsa ezer esango!
- Azken batean, ez dakit zure hitzetan ez ote den nabari edo ez duzun zuk hor huts bat nabari izan. Hau da, humanismoa. Hitz haundia da, baina gauza asko hartzen ditu.
- Bai, bueno, humanismuan garbi dago. Humanismua da gauza bat, ezta? Ideologixetan ez badago humanismo fondua ondo sakonduta, ondo planteauta, humanismo barruan gauzak ez badira planteatzen... humanismuakiñ izango giñake tolerantiaguak diferente pentsatzen dabenarekiñ, eta gehixago! Neri gustau izan jata beti tratatzia, ba, beste modu baten pentsatzen dabenarekin! Ze, ni bezela pentsatzen dabenarekin gitxi ikasten dot baiña diferente pentsatzen dabenarekin gauza asko ikasten dot, e! Gero noberak gogoetak egiñ eta hurbiltasun bat edo toleranzia bat lortzeko. Eta hori biharrezkua da! Eta hor badago, badago hutsuna, ba gizarte guztian. Nik uste, baitta be edukaziñuan, e? Edukaziñotik hasten da. Ze hamen aspaldi kendu eben eskoletatik, guk umetan gogoratzen [genduan] —haurrak giñala erakusten eskuen— "Urbanidad y civismo". Urbanidad erakusten eskuen edukaziñua, konportamentua, azeran zelan ibilli, kamiñua pasatzerakuan zer egin bihar gendun, fruta azalik ez botatzia lurrian eta zela egin bihar gendun, nagusixak zela tratau bihar... hori danori ez da gaur eskoletan erakusten. Gero: “Alteración del orden público dago hamen!”. Egongo ez da ba? Ez dago edukaziñorik eta!
- Bukatzeko gure berriketaldi hau: eta gaur lanean. Gaur oraindik, ararteko ofizioan sei urte lan eta lan, eta berriro zeure liburuetara, zeure ikerketetara.
- A, bai! Klaro, oiñ, esan detsut, elixiaren estudixo bat ba oiñ amaitzen dihardut, historia eta arkitekturaren estudixo bat.
- ‘Arartekoaren gazi-gezak’ martxan dago...
- Bai, bueno hori geruago egingo dot, ze hau behintzat egin bihar dot lehendabizi. Dibujuak bastante dittu, argazkixak be bai, eta emongo dau, ba ez dagon gauza bat gotiko asko ez dago Gipuzkuan hau bezelakua hiru pisuko gotiko bat da, eta oso interesgarrixa, eta horren ikerketia behintzat hor geldittuko da. Gero, buruan daukat, ba —ze eskariz hasi dira beste leku batzuetatik— eta egin neban nik lehen-lehenago, Durango hirixa sortu ebanaren biografia moduko lan bat, e... zera, Franzisko Ibarra. Eta materixal asko daukat jasota eta ordenatzera noia, e... euskaldunak Ameriketako... XVI.go mendian euskaldunak Ameriketako minerixan.
- Minerian?
- Minerixan. Hori oso ona da. Badakizu, "Amigos del País"-kuak egiñ eben oso interesantia, Mexikon, XVIII.ekua. Baiña bi mende lehenago askoz be inportantiagua izan zan eta ez da ezagutzen.
- Bai, bai, bai.
- Eta hor bastante materixal daukat bilduta, falta jataz datuak... Azkenengo Madriden egon nintzanian aprobetxau neban eta pasau neban "Biblioteca Nacional"ian atara nahirik egun bat gehixago geldittuta apropos horretarako. "Biblioteca Nacional"ian ibilli nintzan gauza batzuen billa. Gauzatxo batzuk billau nittuan, dana —nahi neban guztia— ez. Ze hor badago ba hori da hamen ez dagoana biblioteketan, iñun osorik behintzat. Tomuak pilla bat dira "Catálogo de pasajeros de Indias" XVI. hasieratik hasitta, eta hor asko eta asko —[...] larena ez baiña urrutixago be ez, e!— euskaldunak dira hara juan ziranak! Ze ofiziokin juan ziran, nora juan ziran, ze misiño eroien, hor jartzen dittu. Eta hori ez da zertzen, eta gero, referenzia emoten detsu artxibo... indiasko artxibua Sevillan nun dagon! Eta hor ez da egin lanik! Euskal Herriko bibliotekan iñun ez dago katalogo hori konpleto, tomuak falta dira! Hemen hiru tomo dagoz, Gipuzkuako diputaziñoko Koldo Mitxelenan, Euskaltzaindiak dittu beste hiru ala —ez dakit— lau tomo, lehelengo bixak nik erositta. Ba, han eukitzen dittut. Baiña gero, batzuk falta dira eta hórrek danok bihar dittuzu ikusteko eta aztertzeko nun zertzen diran. Eta hor be, dan-danak igual ez dira egongo ze hamabostian hasi ziran, hamabosgarren mendian juaten, egongo dira noiz hasi zan katalogo hori egitten... Dana dala, hortik atara bihar dittugu gauza batzuk eta oiñ eske, beste aldera datoz eske. Juan zan astian deittu esten Tolosako artxibotik Eibarrera deittu ebela, badala Juan de Tolosa bat Ibarratarrekiñ ibilli zana Mexikon minerixako kontuetan eta hori... ia horren berririk nahi dabela ba, zerbait badakixe. Tolosa hori apellidutik eurena ete dan berririk nahi dabela zera, Tolosakua dan ala ez, eta esan etsan: “Hori [jakitzeko] Juan San Martinengana jo biharko dozu”, eta hárek emon etsen eta neri deika. Jo, ni ezin naiz egon danian, eta topau dittut, topau dittut datuak horrenak baiña klaro, ni juan nintzan zuzen, ba, hori egittera baiña zabaldu ezkero beste batzuk dagoz, eta oso dato interesantiak dagoz hor, hizkuntziakin zerikusixa daukenak: zela euskaldunak elkartzen ziran han juaten ziranian... Eta hori nahi dot, hori lanori nahi dot burutu eta gero badittut beste lan batzuk, Ameriketakuak informaziño asko dittut, artikulo batzuk be bai idatzi eta publikau bakuak, eta biharbada liburutxo bat egingo dot dana batuta, ‘Euskaldunak Ameriketan’.
- Eta azkenik, poesia? Berriro poesiara: 'Otsalar'.
- Ezik lehenago, igual e... hillerrira juan biharko naiz, eruango nabe.
- Baina presarik gabe, e!
- Edo igual juan! Ze bada holako, Eibarko gertakizun bat kontatzen dana Eibarren: ba, batek —txarto agertu zan— hilzorixan, eta medikuak ya etsipena emon etsan. Eta semiak kanpuan bat eta deittu etsen alkarri eta: “Bueno, zu, aitta hill egingo dala eta zer egingo dogu?”. Eta: “Bueno, ba hiltzen bada gauzak ondo egin bihar dittugu ze azken baten, ba, ondo portau da eta... Dirua be, bueno, badaukagu zera baiña...”, eta diru gehixen ekana zikoitzena, zekenena. Eta esaten etsan: “Ba, primerako entiarrua egingo dogu”, —orduan izaten ziran klasietakuak— eta: “Primerakua? Tira-tira! Gure maillan, segundakua be nahikua dogu”. “Bueno, bueno, ze segundako! Tercerakua eginda, behiñ hill ezkero zer detsa? Tercerakua eta zera!”. Eta bestia hilzorixan bai, baiña entzun ohetik eta esan etsen: “Hi, mutillak! Ekarrizuez nere abarketak, neu juango nok kanposantura”.
- Edozein modutan, Juan, presarik gabe, e!
- A, ez, ez. Hori etorriko da, horrek ez dauka prixa hartu biharrik.
- Hara bitartean poesia batzuk irakurriko genituzke. Eta gero, beste zure poesia osoa Euskal Herriko Unibertsitateak, hori ere ia azaltzen den.
- Bueno ba! Ia egitten dogun!
Dokumentuaren akzioak