Paulino Larrañaga artista eibartarra
Paulino Larrañaga artistaren biografia. Pello Zabaletak egindako aurkezpena. Paulino Larrañaga, dibujo eta pinturan jardundakoa eta momentuan batez ere eskultura lantzen duen artista (egurrezko eskulturak).
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eskuak lanerako gehienok, arterako gutxi batzuk. Eskuetako nekeak, nahikoa errez pasatzen diren nekeak; adimenekoak, burukoak, arimako nekeak, bizitza guztian lagun egiten digutenak; artistaren nekea, bere kezkak. Paulino Larrañaga: artista. Zer dira eskuak artista batentzat?
- Eskuak dira gorputzian hankak bezela, ibilli egin bihar dirala eta eskuak erabilli egin bihar dirala. Hortik urtetzen dau esan nahi dot arte ederrak. Ni pasau naiz: dibujuak, pinturak, eta oiñ eskulturia. Eskulturia egurrian edo zurian zela esaten dan . Zurezko eskulturak egitten ditturaz; gero ikusiko dittuzu zerak.
- Beraz, eskuak lanabes dira, baina ez ote dira gehiago idearen bide? Idea eskuetara doa...
- A bai! Ideak mobitzen dittuez eskuak. Bai, hori da, gorputzak hankak bihar dittuzen bezela mobimientuetarako, eskuak dira gure ideak modelatzeko.
- Zilegi bekit bromatxo bat: zer lirateke italianoak eskurik gabe?
- Bo! Hori da.
Dokumentuaren akzioak