Paulino Larrañaga eta artea
Paulino Larrañaga eta artea. 79 urterekin lanean jarraitzen du. Gizakia ez dago geldirik egoteko egina. Lana bedeinkazio bat da berarentzat.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- 79 urte, apirilaren 13an 80, eta oraindik lanean?
- Bai, bai. Hori itxi/laga ezkero, ez dakit nik!
- Hain beharrezkoa al da ba lana?
- Ez dakitt hogei urte edo hogei ordu biziko giñakezenik itxi/laga ezkero.
- Baina horrek, Paulino, ez dakit esan nahi ote duen gizona lanerako egina dagoela.
- Bai, gizona ez da geldi egoteko egiña. Gizonak bere inkietudiak beti dauzka; gizona normala danak! Eta batzuk golferixiari emoten jakuez eta hor konpon! Lanik ez, eta ahal daben bezela bizi lanik egin barik, eta hori ez da gizon izatia! Ez da!
- Baina gaur zer da lana? Horrela galdetzeko, zer da? Biblian datorren madarikazio hura, edo, azken batean, bedeinkazio bat da?
- Ni, nere ustez, nik sinismena be badaukat Jaungoikuari eskerrak, eta neretzat bedinkaziño bat da. Bedinkaziño bat! Ni gustora nabil neure zerekin, neure lanekin, beste batzueri erakutsi, eta horrek pozgarri haundi bat emoten desta niri. Horixe da.
Dokumentuaren akzioak