Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Isasiko fraideekin eskolan

Eskolan bi urtean egon zen fraideekin. Frantses pixka bat ikasi zuen. 13 urterekin lanean hasi zen. Gero frantsesa ikasten jarraitzea erabaki zuen.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eibartarra, benetako eibartarra.
- Bai, eibartarra.
- Ikasi ere, hementxe ikasi zenuen, ezta?
- Bai, hamen izan dira neure oiñarrixak, Eibarren.
- Badakit frantses ikasi zenuela. Nolatan izan zen hori?
- Ba, txikittan frailliekiñ apur bat, hasiera bat emon genduan, eta urte bi besterik ez nittuanetik egin fraillietan, gero lanian hasi nintzan hamahiru urterako, eta akabo! Holaxe. Baiña gero sartu jatan, ba, “Joño!, frantsesa...” eta, etxian benga, bata, bestia, eta gero profesora bat edo beste euki neban hamen, Eibarren. Eta azkenengo etxetik hurrian, eta harekin moldatu nintzan eta, tira! Behintzat ez dot ardurarik eukitzen Frantzian zihar han bakarrik ibiltzeko.

Dokumentuaren akzioak