Artistaren izatea
Lan mundua artista batentzat. Aprendiz batek oso gutxi kobratzen zuen; batzuetan, ezer ere ez. 18 urtera arte, batean eta bestean ikasten.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Zenbat denbora behar izaten zen grabadore izateko?
- A, denporia?
- Ikasteko, ikasteko diot, e?
- Bueno, ikasteko, ba... ez dakit nik! Bueno, damaskinadore izateko... bueno! Nik ez dakit denporia! Nik, e... neu ez naiz izan!
- Baina diot, zeurea, esaterako?
- A, neuria? Gehitxuago bihar zan! Dibujua eta gero han ekiñaldixak, ba... gutxienez bai urte bi, hiru be igual! Depende, batzuk bost be igual!
- Eta orain galdera: zenbat irabazten zuen aprendiz batek orduan?
- Aprendiz batek batez igual, batez igual! Eta izan leike, ba, lau-bost-sei errial, holakoren bat! Bai!
- Eta zure lehendabiziko soldata?
- Nere lehendabiziko soldatia? Nik ez dakit soldatarik iñoiz euki dodan! Ke ba! Etxian jan ta hortxe ibili! Hamazortzi urtera arte, ba, ikasi bata eta ikasi bestia!
Dokumentuaren akzioak