Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Peora (atari) bakoitzean lantegi bat

Lagun batek (Bonifacio Martínez) eta berak, tailerra ipini zuten, baina berehala gerra etorri zen. Eibarren peora (atari) bakoitzean tailer bat. "Mailua eta dinbi-danbia". Orain lantegi asko hutsik daude.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Azkenean tailerrean jarri zinen.
- Bai.
- Zeurea zen tailerra jada.
- Bai. Lagun batekin, bai. Majua zan, Bonifacio Martínez. Bai, bere aitta zan beste artista bat damaskinauan. Eta bixok ekin genduan, baiña, ez dakitt, urtebete pasau eta tas!, gerria etorri zan eta bixok...
- Gerra. Ze, hor entzuna daukat nik, ez dakit egia den, ez den, ez dakit. Baina atari bakoitza —hemen pegoria esaten diozue—, Eibarko pegora bakoitza fabrika bat zela, lantegi txiki bat zela.
- Bai, hori Plazenzian-eta be bai! Hori... e... txoko baten, edozein tokittan ikusten zan taladro bat edo beste eta, en fin!
- Mailua, jungura...
- Maillua eta dinbi-danbia, hori bai. Akabo! Zela edo hala, jentiak lana egitten zeban. Bai, hori bai.
- Eta gaur, horrela lantegiak hutsik ikustea?
- Bai, horixe tristia! Lantegixak hutsik, eta guk zer gehixago bihar, toki gehixago bihar eta dirurik ez sartzeko!

Dokumentuaren akzioak