Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gerra Zibilean, San Andres batailoian

Gerrara boluntario 18 urterekin. San Andres batailoia. Beasainera lehenengo. Frontea Eibarren; Otxandio, Bilbo, Laredo... Leonera preso eraman zuten. "Batallón de Trabajadores"ekin Nafarroara joan zen; gero, Terueleko frontera. Handik Bartzelonara eraman zuten eta Gobernu Militarrean marrazkilari bezala egon zen. Gerra amaitu zenean, mobilizazioa etorri zen eta soldadutza egin behar izan zuen.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta gerra. Hori beste kontu bat da. Bestelako tristura bat, bestelako mundu bat, ordura arteko ilusio guztiak hankaz gora...
- Bai, famelixak apurtu, eta... bai!
- Zuk hamazortzi urte zenituen.
- Bai, ni hamazortzi eginda. Abrillekua naizenetik, gerriak urten zeban eta lehelengo egunetik hasi giñan gu hor zihar.
- Baina zeure borondatez joan zinen? Boluntario?
- Bai, bai, boluntarixo. Orduan, bueno, jaten eta emoten zebela eta hau eta bestia, eta txanpon batzuk eta... Bueno, aurrera! Trintxerak egiñ eta benga! Ez zeguan danontzat lain fusillik, baiña egoten zan fusil bat lau edo bost lagunentzat ezer estuasunik baldin bazan jaurtitzeko eta zera, eta bestela trintxerak egin, zakuak bete, telefonuak e...
- Hariak.
- ...harixok erabilli trintxera batetik bestera eta holan. Horixe zan gure lana. Bai.
- Orduan armamentu, instrukzio eta horiek guztiak?
- Orduan instrukziñua neri ez jatan tokau. Francoren denporan instrukziñua, orduantxe ikasi!
- Gerra pasatu eta gero?
- Gerria pasau eta gero. Orduan ez neukan nik bildurrik! Hor konpon! Orduan, jolin!: “¡Ahora sois soldados de España!”. Eta han danak firme eta: “Ahora no sois prisioneros, ahora sois soldados de España”. Hori entzun nebanian: “Ahora decid lo que querais”, gure artian. Hamen ez jagok tirorik eta hor konpon!
- Bale, konforme. Lehenengo egunetik beraz, ze ibilbide egin zenuen zuk? Zu —lehen esan didazu—San Andres batailoikoa izan zinen.
- Bai, baiña hori gero etorri ziran. San Andres batailloia, "zarpadores". Eibartar bat zan —eibartar kubano bat zan— zera, Sarasketa. Eta harek erabiltzen ginduzen gu. Ez dakit ba nik, injenierua ala zer zan edo, eta ha gizon majua zan eta ha ibilli zan frentiak guriak zertzen: frentiak erakutsi, eta zela gorde bihar giñan eta atakia baldin bazatorren zertu, eta en fin! Han ofizial bat edo beste be egoten ziran. Ofizialak be, zer? Geure modukuak, ez estudixo... Soldautzia eginda eukenak eta, batzuk sargentoraiño igotakuak eta, hórrek gero ba...
- Kapitan gutxienez izango ziren horiek!
- Bai ba! Haundixak, bai jauna! Eta hamengo basarrittarrak ziran. Basarrittarrak, igeltsero eta holakuak! Eta hárekin, benga, aurrera eta atzera.
- Aurrera eta atzera, zu non hasi zinen lehenego?
- Ni Beasaiñen.
- Beasainen hasi.
- Beasaiñen. Han, lehelengo reketiak handik sartzen ari ziran eta Eibartik hara, benga! Ba, kamioikada bat... Por ejenplo, kamioikada bat, ezta? Eta igual juaten giñan hogei lagun edo hogeta bost, eta ez ziran juango sei fusill. Jo, háren kontra! Hárek instrukziñua, ofizialak eta... zer? Eta gaiñera noixian behiñ artillerixiakin, daunba! Jo! Háren kontra! Baiña gaztiak ez dau orduan peligrorik ikusten beste batzuk albuan eta ikusi ezkero, eta bai, kaiñonazo bat edo beste inguruan, eta makurtu eta braust!, eta azpixan! Horixe zan gerria! Erromerixa bat bezelakua! Noixian behiñ ikusten genduan bat heriduta edo, eta hartu haura eta lagundu zerian, eta beste bat: fulano hil dala, eta ha emoziñua eta, háretxek ziran lehelengo eguneko zerak. Baiña... e! Jolasian! Lehelengo egunak jolasak bezelakuak ziran!
- Gero etorriko zen gogorrena!
- Gero, gero, bai: “E! Zerkua datorrela!, ¡Cerco!, E, eta kontuz!”. Eta erderaz eta euskeraz ofizialak eta bestia eta: “Atzera egin bihar dala!”. Eta, joder! Zumarragan zihar, benga!
- Atzeraka?
- Atzeraka! Eta Eibarren geratu zan: Eibar eta Kalamua eta... Bai, hórretxek ziran nere lehenengo egunak. Gero Otxandixon be ibilli giñan!
- Otxandio gogorra izan zan, ezta?
- Bai, Otxandixon gogorra. Lehelengo bonbardeua hantxe ezagutu genduan, Otxandixon. Bai, ni ez nenguan herrixan. Kanpuan nenguan, ezta? Baiña herrixan, e... bai!
- Gero handik atzeraka, Bilbora.
- Atzeraka, ba, atzeraka-atzeraka, Bilbora! Gero, e, Bilbotik be, atzera eta atzera-atzera eta Laredon, e, ba...
- Barrura.
- ...barrura. Italianuak harrapau ginduezen , eta, en fin!
- Eta oraindik, kasik esan liteke... Bueno garai hartan hemeretzi urteko mutila, mutila zan!
- Bai!
- Nor ba zan. Hemeretzi-hogei urteko...
- Bai! Esperienzia gitxi, ezta? Herrittik urten barik eta esperienzia gitxi gerrarako eta edozertarako! Klaro, gu lanian bakarrik... Besterik ez geunkan guk! Lan puxkat egiñ eta haxe zan gure bizimodua! Guk, e, zer? Gerran, bateron batek agindu biharra: “Hau egiñ eik”, edo “Bestia egiñ eik”, edo “Makurtu hari!” eta...
- Baino kasik esan liteke... Nik esan dut: Mutila zen bat hogei urterekin, hogeita bat urterekin, hemeretzi urterekin, baina hala ere, oraindik zuk esaten duzuna esperientzia gutxi, gaztetxo gerra egiteko!
- Bai, bai, bai. Gaztetxo. Gaiñera instrukziñorik egin bage, manejorik be ez fusillanik, han bertan erakusten zebena, frentian. Baiña esaten doguna, fusil bat sei lagunentzat! Bat jausten bazan ba, bestiak hartu eta holaxe!
- Zu telefonoarekin ibili zinen gehienbat.
- Bai.
- Nahiko peligrosoa ez da hori, telefonoarena? Haria tiratu behar izatea eta? Batetik bestera eta?
- Peligrosua, peligrosua! Baiña, hor sasoi horretan peligrorik ikusten da ala? Hor, peligrua, albuan bateron bat jausten baldin bazan, orduan ikusten zan: “Joño! Hi! Hau eta bestia, eta hau heriduta, eta benga hi, hartu eta benga behera!”. Horixe izaten zan! Baiña peligro hori, dinbi eta danba!... Hantxe ibiltzen zan jendia!
- Paulino, Laredo.
- Bai, Laredo.
- Eta han barrura, preso. Handik nora joan zineten preso?
- Handik, zerera, León. "Batallón de trabajadores" formatzen ari ziran prisioneruekiñ. Eta hantxe, gero formau ziranian "Batallón de trabajadores", "destinos". Bueno, da, eta bestia! Naparruara tokau jatan. Han e, Andosilla inguruan edo, Carcar eta hórrek herri txikixok eta. Ofizial bat, —hau esatekua da— falangistia zan, bere zerekiñ eta, e! Baiña gizon majua! Alfereza zan, alferez Rufino edo. Eta harek gu defenditzen ginduezen gizon moduan. Berak eukiko zeban igual bere falangismua barruan edo, ezta? Baiña han ibilli ziran Tolosako —esan leike?— reketiak, gipuzkuakuak eta, enteratzen ziranian gipuzkuarrak zegozela gure batailloietan, billa etortzen ziran, billa etortzen ziran. Eta bildurtu egin zan. Gure lagunak —bi edo hiru— eta esan zeben: “Hórrek bazetozek”, eta... danok gaztiak! Baiña bat musikua zan gaiñera, eta zera, eta zeragana juan zan, alferezagana. Alfereza ona zan ba! Gurekiñ ondo portatzen zan! Bai, bai, juaten zan Carcar-en hara eta pagatzen zeban han, tak!, —orduan dirua zan— hiru duro igual eta: “Los chavales que entren en este bar que tomen vino”. E, holan! Ona, gizon ona!
- Bai, bai, gizon jator horietako bat.
- Bai. Eta harengana juan ziran eta: “Mi alferez: aquí andan algunos que nos quieren y nosotros —ya puede pedir informes nuestros— en el pueblo nos hemos portado como unos ciudadanos corrientes. No nos hemos metido en política ni nada, pero sabemos que andan buscando”. “¡Coño! Buscando, ¿eh? Muy bien”. Pistolia ipiñi zeban eta: “A ver si me indicáis quiénes son”.
- Berak hori?
- “A ver si me indicáis quiénes son. ¡No se van a mover!”. Jolin! Tira, nasaittuta geratu ziran mutillak. Beti bide onduan ibiltzen zan eta zera, baiña harek pistolia gertu zeukan, kargauta. “A ver si me indicáis quiénes son. A ver si veo”.
- Edozer gertatuta ere, bera prest.
- Bera prest defenditzeko. Hórretxek dira guardixak eta “tengo responsabilidad”, e! Presuak giñan, baiña...
- Bera nor zan!
- Bai.
- Zu, beraz, Nafarroan egon zinen eta gero berriro soldadu bialdu zintuzten gerrara edo...
- Bai, trintxerak egitten berriro zerera, Teruel-ko frentera.
- Negu guzti hura pasatu zenuten!
- Negua, bai. Negua, jo, gogorra! Baiña, zer? Eguzkixak urtetzen zeban eta dana zorriz beteta genguazen eta kendu geure erropa zaharrok, uretan sartu narru gorririk, han jo-eta emon garbittua gorputzari. Garbittu bat ez, ura pasau, ez geunkan jaboirik eta ezer. Hamazazpi gradu!
- Zeropetik.
- Bai, azpittik.
- Bai, bai, bai.
- Han, jo-eta garbitzen zertu, sikatu zela edo halan eta jantzi. Zorrixak kendu ezin! Jertsixak ondiokan barri samarrak, onak, ezta? Baiña, bueno, hárek egosi egin bihar ziran! Benga!
- Hor hotzak hildakorik ere izan omen zan, e!
- Bai, egongo ziran. Bai, bai, bai.
- Teruelgo hortan...
- Bai, hotzak hildakuak, bai!
- Eta gero, gainera, frente oso gogorra izan zan hori. Hildako asko eta...
- Gogorra! Bai, atzera eta aurrera ibilli zan eta! Kapitala —Teruel— hartzen zeben batak eta gero bestiak. Eta buelta bi edo emon zeben han eta, en fin! Bai, gogorra izan zan haura! Nere osaba bat hantxe hil zan. Nere aittaren anai bat, bai.
- Eta handik Bartzelonara izan zan?
- Handik gero, ba, gerria amaitzen zoian eta Barzelonara be, ba preso oindio. Baiña Barzelonan, ba, hor, martxuaren azkenerutz: “Se ha terminado la guerra y esto y lo otro”. Eta, “Joño! Si se ha terminado, pues ¡está bien!”, danok han zertzen genduan, bai. Eta, bueno, amaittu zala gerria, Francok: “Tal, esto, lo otro, el primero de abril...”. Bere triunfo eta bere guztiok eta: “Bueno esan genduan danok pozik”. Bueno, gerria galduta, baiña danok pozik. Eta gero han espezialidade billa hasi ziran, eta: “¿Usted qué oficio tiene?”. “Yo, pues dibujar, grabar, y tal y cual”. O sea ke ofiziuak aparte. “Bueno, usted a Barcelona”. Barzelonan, zerian, "Gobierno Militar"ian.
- Ofizinista edo.
- Dibujante! Hango arkitektueri-eta zubixak eta etxiak han jausi ziranak-eta, hari zera, háreri kopixak egiñ eta háreri laguntzen. Háreri laguntzen.
- Lan nahiko lasaia, orduan!
- Bai. Eta gero, ba, denpora...
- Baiña...
- Zelan?
- Ez, zerbait pagatzen al zizuten lan horrengatik?
- Bai, sei errial egunian, soldauak baiño gehitxuago. Esplotauak giñan baiña, esplotauak! Bueno, en fin! Isillik egon bihar! Nundik e, gure etorrixa edo gure jatorrixa... jatorrera, ba, “Estos son presos”, y...
- Bai, bai, bai. Baina oraindik preso zeundeten, soldadu eta dana ibili eta gero?
- Ez, ez. Behin soldau egiñ ezkero, ez. Ke ba! Oiñ: “Hori handik etorri da”.
- Klaro, nondik zentozen, hori...
- Bai, horixe! Horixe zan. Baiña ofizial batzuk katalanak eta hárek ondo portatzen ziran. Eta euren etxerako... Bai ba!, hárek be, ba, gerria amaittu zanian, ba, falta ziran arkitektuak euren herrixetan. Hárek be, gu bezela, bata falta, bestia hil dala, bestia Frantziara juan dala... Kataluña be zeguan Euskal Herrixa bezela, dana zertuta, deseginduta, akabo! Eta háreri laguntzen ni. Kopixak egiñ eta zera, eta... Batian juaten nintzan euren etxietara eta hantxe beren ofiziñan kopixa batzuk egiñ, eta bueno! "¡Alguna propina me daban!" Holaxe, bizi!
- Bueno, kejatzeko behintzat ez.
- Keja? Ez, keja ez. Jaungoikuari eskerrak dana ondo urten jatan neri! Batzueri ez, beste batzueri bai!
- Baina hor okerrena-okerrena azkenean etorri zan, ezta? Dana bukatu eta gero, soldadutza egin behar!
- A, bai! Gero etorri zan mobilizaziñua. Hasi ziran amerikanuak Italian sartzen: "Invasión de Europa". Bueno, hasi ziran eta berriro mobilizau ginduezen . Bueno, beste... ez dakit nik, gerria amaittu arte, ba akabo! Jo! Bueno, amerikanuak eurak zertu ziranetik eta, bueno, beste urte bi pasau ziran etxetik kanpora.
- Total, hamazortzi urtekin irten...
- Eta hogeta laukiñ edo, buelta.

Dokumentuaren akzioak