Eibarko Artisten Elkartea
Artea, mundua ikusteko modu bat. Eibarko artisten elkartea, Cleto Unzuetak sortu zuen.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Lehen nik aipatzen nuen hasieran eskua, aipatzen nuen artea, artea eta eskuak lotuta daudela... Baina esan behar da artea munduaren ikuspegi bat ere badela, mundua ikusteko modu bat.
- Bai, bai. Toki askotatik gaiñera! Literatuak bezela, pintoriak be beren estilua eta hartu-emonak alkarrekin; batzuk hasarre, beste batzuk ez: “Hau holan dok...”, hori danekua. Elixa barruan be bai, eta artian be bai, lanian be bai, danian dago konpetenzia edo hartu-emona edo zer esana.
- Zer da Goruntz ?
- Goruntz? Goruntz, gure lagun batzuk sortu zebena. Ni ez nintzan sartu han! Ez, ez. Baten etorri zan Oteiza zerera, estudiora, eta han ikusi genduan Oteiza eta nik han neukan gauza raro bat eginda eta harek esan zeban: “¡Este es muy bueno!”. Eskultura txiki bat zan eta: “Muy bueno, bai! Heure klasekua dalako!”, nik isillik.
- Goruntz, azken batean zen artista kuadrilla bat, ezta?
- Bai, kuadrilla bat, bai. Baiña hori da izen bat geratu dana, izen bat. Baiña danak sakabanatuta: bata Deban bizi dala, bestia —ez dakit— Bilbon ala, Eibarren beste bat eta zera, eta... en fin!
- Baina zeu, Eibarko artisten elkartekoa bazara?
- Bai, bai, honbre! Urtietan! Urte batzuk, hogeta urtiak edo, izango giñan. Hori sortu zebana, Cleto Unzueta. Hori izan zan zera, idazten zeban pixkat, periodikuetarako artikulo koxkor bat edo beste, eta gizon argixa zan! Eta, en fin, artisten laguna eta ha sartu zan Eibarren aiuntamentuan eta, en fin, toki bat guretzat aukeratu zeban: eskolak. Beste eskola berri batzuk egin zittuen Eibarren eta hara pasau zittuen umiak. Guretzat lokal bat majua eta handik hasi giñan eta...
- Zenbat lagun juntatzen zineten?
- Lehenengo, ni maixo bezela egon nintzan han, eta orduan hamabi-hamalau bat lagun bai. Etortzen ziran gaztetxuak eta... Bai, eta hárek pare bat ordu egunian duan. Bai, ba! Sozidadian...
Dokumentuaren akzioak