Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Artea Paulino Larrañagaren ikuspegitik

Artea Paulinoren ikuspegitik. Artetik bizitzea oso zaila dela dio; zortea behar da. Erakusketa gutxi egin ditu.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Artea... Orain ikusi zaitut sututa, berotuta, eta lehen esan dizut: “Artea askorentzat erlijio modukoa da”. Eta sentitzen dut zure barnean ere, galgara bezela egiten duela, irakiten bezela.
- Bai, bai. Gustora dihardut nere lanak egitten eta beste batzueri bultza egitten aurrera urten daixen. Horixe da neria! Eta hori da, ba, erlijiñua bezela, baiña "es una vocación". "Vocación".
- Baina, ha hor. Gernikatik etorri zinen eta hau —ez dakit— lantegia da, akademia da?
- Akademia ezin leike esan. Nik ez dot zentimo bat pagatzen ezer eta... Hau da nere estudio bat eta hónek etortzen dira nere billa zerbaitt ikastera. Nik ezin neike! Gaiñera nik daukaran soldatiakin! Sekula ez naiz diruakin sartu eta! Oindiok hamaika milla duro besterik ez dittut jasotzen nik hainbeste urtian lanian jardunda, pentsau be ez! Zera, eta hau eta bestia eta: “¿Qué categoría quiere usted?”, berrogei urte nittuala. Eta: “A mí el más barato”. Eta oin nago... edozein langillek nik baiño doblia irabazten, erretirauta, nere lagunak eta.
- Eske hori da galdetu nahi nizuna: artetik bizi al daiteke?
- Artetik bizi... Bueno, bai, lagunak euki ezkero, bakotxak hainbeste emoten detsuala... Baiña bestela,
"con cincuenta y cinco mil pesetas"...
- Ez dago, ez dago, ez dago! Zulora, baina azkar asko gainera!
- Horixe ba! Horixe da!
- Eta garai haietan oraindik gutxiago seguruenera!
- Zela?
- Esan nahi dut, 60. urtean, esaterako. Orduan apenas errezago! Pintura eta... nork erosi behar ditu gauza hauek?
- Bueno, nik esposiziño gutxi egin dittut eta ondo urten! Ondo urten! Baiña, ez dago, ez dago. Artetik bizi izateko, suertia, batzuk badauke suertia ezta? Suerte haundixa dauke batzuk. Edozein kaxkarkerixa egiñ eta ta! Eta joño! Prensia eta... ti, ta, ta, eta: “Ene! Aurrera doia hi fulano!”. Eta: “Ene, zela ba?”. “Aurrera doia! Batian Donostian, hurrengo Madrillen, hurrengo Bilbon, esposiziñuak”. “Zenbat saldu dittuk?”. Eta: “Batian hamabi, bestian zera...”. Eta: “Ene!” Aurrera, aurrera doiaz! Hortxe dago ba! Hori egitten eta... Iñor ez da atrebitzen holakorik egitten, e! Inportanziarik ez noberaren buruari! Klaro, hor hori, eta...
- Beethoven, musika?
- Bai, Beethoven. Hori arpegixori hartu zeretik erretratua honen... diskuen azaletik eta: “Egurrian egingo dot hau”. Eta benga, egurra; gero, hórrek bestiok, norberak konposiziño bat egin: bioliña, arpia eta zera, eta holaxe!
- Artista ari ginen aipatzen, artista. Bizi ote daitekeen edo bizi ezin ote daitekeen bere lanetik, bere gauzetatik, saltzen den, ez ote den saltzen. Baina hasieran esan dugu eta ni sinistuta nago: ero samarra dela eta artistak irabazten duen dirurik gehiena bere arterako eramaten duela, benetakoak behintzat.
- Bai. Batzuk suertia dauke eta saldu egitten dabe, beste batzuk ez dabe... Ni neu zera naiz ba, nerekorra. O sea ke ez naiz... beti bultza eginda urten dot nik zera, esposiziño bat egittera. Eta beste batzuk dauke hori erreztasunori, zerbaitt egiñ eta hau eta bestia eta da!, agertu eta saldu eta aurrera. Baiña han bertatik bizi izateko gatxa da, gatxa.

Dokumentuaren akzioak