Eibar liberala
Eibar liberala. O'Donell jenerala. Liberalismoa vs. Karlismoa. Ondoren etorri ziren errepublikanismoa eta sozialismoa. Eibar Karlistadetan. Inguruko herriak (Bergara, Durango) eta Eibar. Nondik datorren Eibarrek duen izen txarra. Candidoren bataioan, aita besoetakoak ume txikiari esan ziona: "ai, ume; ze leku txarretan lagatzen haut!". Eibar, Sodoma eta Gomorra.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eibarko eta sozialista esan dugu. “Eibartxarra”…
- Ez. “Eibartxarra” zelan izango zan ba? “Eibartxarrak” fama hartu zeban, bai. Hori badakigu. Baiña hórrek datoz… Liberalismua agertu zanian Eibar liberala izan zan. Zergaittik izan zan? Batetik esango genduke hórrek "Caballeritos"…
- Azkoitikoak.
- … Azkoittikuak, Oñatiko Unibersitatia, Bergarako seminarixua… Eta orduan, Zabala, bat, Rousseau-gaz laguna zan…
- Altuna.
- Altuna, Altuna, Altuna. Zabala esan dot. Altuna. Bai holan ekarri destazu nere burura. Hárek liberalismua ekarri zeben. Hárek geretxarrez juan ziran eta desaparezidu ziran Oñate eta Seminarixua Bergarakua eta desaparezidu ziran. Hórrek egon baziran eta laguntasuna eukin bazeben, Salamancak eta euki egin zeben moduan, ze modutan ikusiko genduan […] Euskadi orduan? Alde haundi bat egon zan… Galanta egongo zan.
- Dudarik ez.
- Hórrek ekarri zittuen haixiak Eibarren hartu ziran itxuria. Baiña beste gauza bat dago: Gobierno liberalak, eta O’Donell generalak, kale bat daka Eibarren. Eta zegaittik? Ba hárek emon zittuen laguntasunak eta legiak hamen Eibarko armerixia eta lanak laguntzekuak. Liberalismua burgesiak ekarrittakua da, ezta?
- Burgesia ilustratuak.
- Bai, ba, burgesia ilustratuak, baiña burgesiak ekarrittakua. Eske eze nobleziaren eta elixiaren kontra; libertadiak eskatzen zittuen eta hortitxik etorri zan liberalismuori. Eta hamen, guretako, Eibarrendako, liberalismuak esaten detsuten moduan, zelan O’Donellek kalia daukan euki zittuan hórrek ontasunok. En cambio, lehengo jauntxuak eta karlistak pixkat gogorrak ziran. Eurena bakarrik [...], eurak agindu. Lagundu bai bestieri, baiña eurak agindu, euren zerakin. Eta hori albo batera lagatzeko, eibartarrak, nik uste dot, hartu zebela liberalismua, komerziuan, lantasunian… En fin. Eta horregaittik izango zirala nik uste dot lehelengo sustraixak liberalismuanak Eibarren. Hórrek izango zirala. Eta gero etorri zan republikanismua eta sozialismua eta geroko zerak dira hórrek, gero etorri ziranak.
- Bai, horiek gero beste seme batzuk dira.
- Horregaittik. Liberalak ez ziranak, karlistak, Eibarri fama txarra emon zetsen. Eske eze Eibar zan punto bat Donostiagaz eta Bilbogaz eta, ez dakitt, Irunegaz, ziran ez ziranak karlistak; mordo bat zeguazen han liberalak. Lehelengo gerran asko resistidu zeben Eibartarrak, baiña gero Zumalakarregik irabazi zeban batailliori eta Eibar hartu zeben. Baiña borroka haundixa eginda. Eta bigarren Karlistadan zientuka gizonak iges egin zeben Donostiara Aiuntamientu guztiagaz. O sea ke, Eibarrek ez zetsan emon laguntasunik karlismuari. Eta hórrek ekin zetsen eibartarrak gaiztuak giñala, madarikatuak giñala.
- “Eibartxarrak”.
- Eibartarrak. Hórrek ekin zetsen. Eta esango detsut: bat, nere aitta besuetakua , Elorrixoarra, ez dakitt kabua ala sargentua izan zan karlistegaz; eta harek, ni bautizau ninduanian, despedidia izaterakuan, “Ai, ume, ze leku txarretan lagatzen haut”.
- Eibarrengatik.
- Eibarregaittik. Hori amak eta tiak neri kontatzen… sarrixan esaten zesten hori: “Hire aitta besuetakuak hauxe esan zeuan”. Bai, bai, “eibartxarra”. Eibarrek fama txarra euki zeban, madarikatua zan Eibar.
- Beltzak.
- Hori beste bat da. Fama txar bat euki genduan. Nik ezagutu dittut Bergaran dominikuak. Han egon nintzan urte bixan komerziua ikasten. Eta zelan zeuken Bergara bertan dago ba, dominikuak ez dira zer batzuek ez dakixenak irakurtzen–, hárek zeuken Eibarregaittik txarrak giñazela, jente txarra zeguala Eibarren. Eta gu ikusten ginduzen han, sei bat eibartar gebizen han kolegixuan. Eta ni egunero komulgatzen nintzan. Baiña eibartar danak txarrak eurendako. Eta behin etorri ziran, eskursiño baten etorri giñazen, eta hamengo jentiagaz egin zeben hitz eta etorri ziranian kolegixora esan zeben : “Bueno, eibartarrak bestien modukuak dittuk: onak eta txarrak”.
- Gogoan hartu behar da, Candido, bada liburu bat, mende bukaerakoa. Titulua hauxe dauka: ‘Liberalismoa pekatu da’.
- Ez dot hori… hori ez daukat aittu biharrik! Esaten detsut herri madarikatua giñala. Nik euki dittut lagunak Bergaran eta Durangon, aittak esaten zetsezena eibarrera ez etortzeko! Hau Sodoma eta Gomorra zala!
- Jesus, Maria!
- Kriadak morduak etorri dira hamen, Azkoittittik eta Azpeittitik eta hor aldetik, eta ez zetsenak lagatzen, esate baterako, Eibarrera etortzen. Eta gero Eibar ikusi zebenian zer zan, “Ene, baiña ez dok hau Eibar, gure aittak eta gure senidiak esaten zeskuena! Hau beste Eibar bat dok!”. Asi ke, hortitxik dator Eibar txarra izatia.
- Gizakiok beti izan dugu joera bera. Ezezaguna, ezagutzen ez duguna, hori kondenatu eta, gainera, ezagutu nahi ez.
- Bai, hori da. Hori umetatik ikusten da: lehelengo kalera urtetzen dozunian edo herri batera juaten zaranian, herri batera, neri pasau jatana, neri pasau jatazenak dira, lehelengo laguna ikubilkadaka, burruka bat egiñ eta gero.
- Egitten dala?
- Así ke, hor badakagu hori famiori.
Dokumentuaren akzioak