Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sozialista intelektualak

Meabe (poeta), Madinabeitia (medikua), etab. Sozialismo intelektuala, poetikoa.

Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Lehen aipatu ditugu Meabe eta…
- Meabe eta Madinabeitia. Hórrek Eibarren.
- Madinabeitia hori da!
- Madinabeitia, Jose Madinabeitia. Horrek ekarri zeban Eibarrera beste haixe bat. Toribiori, Etxebarriari, sarrixan entzun detsat: karzelan junto egon giñazen ordu mordo baten hizketan eta harek esaten zestan hórrek ekarri zebela beste sozialismo bat: "socialismo intelectual" esan deigun. Hárek ekarri zebela.
- Esan egin behar da: Madinabeitia medikua zen.
- Bai. Medikua zan, mediko gogorra zan. Oñatiarra. Hamen haren entierrua… pasau zan hamen trena beraren gorputzagaz eta hamen banda musikalak urtenda; jo zeben jo Chopin-en martxiori. Hori akordatzen jata […]. Ha mediku haundi bat zan eta Meabe zan poeta bat, poeta bat, mistiko bat zan. Eta hárek bixak ekarri zeben beste modu bat sozialismuana. Eta haixe sartu zan Eibarren lehengo zaharretan: Toribio Etxebarria eta Baskaran eta Erkiaga eta Bueno eta hor mordo bat, ezta? Háreri irakutsi zetsen ze sozialismo izan bihar dan. Sozialismo intelektual bat, sozialismo poetiko bat.

Dokumentuaren akzioak