Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Casa del Pueblo"aren inaugurazioa

"Casa del Pueblo"a. Lehenengo Txirixo kalean egon zen; gero, Bidebarrietan. Galarragak esandakoa: "Bai mutillak, Casa del Pueblua egin bihar juau, baiña elixia baiño hobia, e? hobia!". Inaugurazioa 1916an: Prieto, Amuategi, etab. Hitzaldiak frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz egin ziren. Ospakizun handiak.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Hor dago eta orain bai aipatu behar dugu "Casa del Pueblo".
- "Casa del Pueblua". Zeguazen lehelengotik hamentxe, Txirixo Kalian, gaur republikanuen sed… Bueno gaur dago han Dardai, "sociedad Dardai". Geruago republikanuak egon ziran. Baiña aurrez egon ziran han sozialistak. Baiña txikixa zan eta gehixago, haundixagua nahi zeben eta hartu zeben lehelengo piso bat Bidebarrixetan. Eta hantxe euki zeben soziedadia. Han ikusten zeben eurak indar gehixago zekela eta ha lekua baiño haundixagua egin bihar zala. Eta euki zittuen reunixo mordo bat eta batek, Galarragak , esan zeban: “Bai, mutillak, Casa del Pueblua egin bihar juagu, baiña elixia baiño hobia e! Hobia! Elixarik onena baiño hobia egin bihar juagu, jentia pozik juan deiñ”. Bueno, egin zan "Casa del Pueblua"; bueno, parte bat egin zan bakarrik. Eske eze Casa del Puebluak zeukazen piso bi: ha behia eta piso bi. Baiña ikusgarrixa, e! Ederra. Ederra. Han juan bihar zan teatro bat eta reunixuetarako salak eta en fin. Baiña behia bakarrik geldittu zan. Eta kafe haundi bat geldittu zan alde batetik besteraiño. Kafe edar bat, haundixa: poste barik, e! Dana, oso-osua. Lau metroko altuerako zer bat: ederra geldittu zan. Baiña halantxik pentsau zan reunixo batzuek eginda –ez bat bakarrik–, reunixo mordo bat eginda, 1916xan egin zan hori. Bueno, inaugurau zan. Inaugurau zan denporan jentia pozik zeguan hamen. “Egin juagu behintzat lehelengua eta gero segiduko detsagu aurrera”. Inauguraziñora etorri zan lehelengotik lehelengo harrixa ipiñi zeben gizonak . Eta egin zeben hitz orduan: León Jouhaux, hori zan "secretario de la UGT de Francia" —orduan bat zeguan bakarrik eta—, Franziako sindikatuko burua zan, harek frantses egin zeban hitz; bestia zan Indalecio Prieto, harek erderaz egin zeban; eta hirugarrena zan Amuategi eta harek, euskeraz. Hor gure internazionalismua, Eibarko gure euskeria, hor, bat eginda: frantses, erderaz eta euskeraz. Eta jentia […] han bertan? Danok internazionalak eta egitten genduan bat zerian. Eta festejo haundixak egin ziran orduan, 1916xan. Baiña ez, diskutidu barik ez zan egin. Baiña gero dirurik gehixagorik ez zan agertu, gerria etorri zan eta harek pixkat modifikau zittuan pixkat Eibarko gauza mordo bat: lehelengo gerriak, 1914tik 1918ra artekuak .

Dokumentuaren akzioak