1936ko Gerra Zibila eta kartzela; epaiketa
Asturiasko herri txiki batean harrapatu zuten urrian, eta abenduan heriotza zigorrera kondenatu zuten. Handik Donostiara bidali zuten. 34 hilabete egin zituen Santanderren, 4 urte eta erdi Donostian eta 6 hilabete Eibarren lanean. Epaiketak zelakoak izan ziren. Kartzelatik irtendakoan, Ormaiztegira joan zen lehenengo, gero Bartzelonara. Anekdota polita kontatzen du: afari bat egiteko zortzi lagun elkartu zirenekoa (karlista bat, sozialistak, errepublikanoak, komunistak...).
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Candido, zu ere nahiko idealista joan zinen baina, gerra bukatu, eta non harrapatu zintuzten zu?
- Ba, ni, hamentxe: Asturiasen. Bueno, hobeto esanda, Asturiasen eta Santanderko herri txiki baten: Corios o Lorios. Holakotxia zan izena, herri txiki bat mendixan. Guk Asturiastik —Oviedon neguan ni, zerian, orduan momentuan. Nere batalloiagaz, han; Aranda eta, han onduan— ... ba, han harrapau genduzan eta igesik urten genduan, aber mendiz mendi aillegatzen garazen Franziara. Santanderren geldittu giñazen, [...] Santanderren sartu ginduazen. Gero, kondenau ninduen han, Santanderren. Oktubrian... kondenia, ez. Harrapau, oktubrian eta kondenau, dizienbrian. Santanderren kondenau ninduen, "a la pena de muerte".
- Non, ze lekutan?
- Bertan, kapitalian.
- Kapitalean bertan.
- Eta 34 hillebete, "pena de muertia"gaz egon nintzan.
- Hori bai, hori bai. Heriotz zigorra, hiltzeko zigorra; orduan, hiltzera kondenatu, jendetza izugarria kondenatu zuten.
- Pentsau egizu, ba! Esango detsut; ipuin batzuek esan leikez hor! Lehenengotik han kondenau ninduen, eta gero bialdu ninduen Donostiara. Hamen beste prozeso bat neukalako eta, en fin, hona bialdu ninduen. Eta nik pentsatzen neban afusillatzera bialdu ninduela! Eske eze, orduan, Santanderren eta, afusilamento asko zeguan baiña Gipuzkuan, afusilamentuak eta, bajatuta zeguazen. Gero neuk ikusi nittuan, neure lagun batzuk hil zittuen afusilauta Donostian, baiña orduan ez zeguan. Eta pentsatzen genduan danok, ba, ni ekarri ninduela "como fusilable".
- Bai, bai, bai, bai.
- Horretxegaz buruan etorri nintzan: hamen afusilatzera etorri giñazela. Baiña 34 hillebete egin nittuan...
- Ondarretan.
- Hamentxe. Ondarretan. Urtebete Santanderren; eta beste lau urte eta erdi Donostian. Eta sei hillebete Eibarren, errekan, "pico y pala"n lanian.
- Hori beste kontu bat zen. Baina nik ulertzen ez dudana, eta sarri askori entzun diot, epaiketak nola izaten ziren, juizioak nola izaten ziren.
- Esango detsut, bueno. Bat: Santanderren egon giñazen, 32 bat. Danak leku diferentetakuak, eta prozeso baten.
- Denak batera?
- Danak batera. Bat agertu zan, eta esaten zetsen oradoria zala, ezkerrekua, propaganda haundixa egitten zebala... Eta nik pentsatzen neban, ba, en fín, gizon zeren bat izango zala... Eta gertatzen da, ha oradoria tartamutua zala!
- Totel egiten zuela!
- Eta oradoria zala hori! Bueno, hori harena. Neria: Hori jakin izan baneu, ekarriko netsuan nere kondenia, "La pena de muertia" emon zesten. Ba, ez nintzan komunista ondio; ez neguan... bueno, bai. Orduan bai, sartuta neguan, gerran sartu nintzan, Asturiasen sartu nintzan "Partido Comunista"n. Baiña gerra denporan ez nintzan komunistia; esan doten moduan, "marxista extremista". Baiña, ez nintzan. "Comunista"n ez neguan sartuta ondiok, Asturiasen sartu nintzan. Ba, nintzala, “un hombre peligroso, amigo del Comisario Político”. Eske eze, nik nire defensa egin neban, ez nintzala neu komisarixua, komisarixo txikixa esaten zestela, "el pequeño comisario" esaten zestela batailloian. Eske eze nik mendiko barri eta zelan nekixan, komisarixuak beragaz eruaten ninduala eta horregeittik jentiak ipini zestala hori. Eta batzuk hartuko zeben ni komisarixo nintzan moduan. Eta horixe da dagona zerian, papelian: “Amigo del Comisaro” O sea ke: “Hombre peligroso de sus ideas, amigo del Comisario. Pena de muerte.”
- Bai, bai, bai, bai. Abokaturik eta, bat ere ez.
- Ha defensoriak egin zestan zera, hitzak. Erderaz esan biharko dittut: “El procesado, mi defendido Cándido Eguren, es un muchacho romántico, que se ha dado a sus ideas con puro romanticismo. Al cual no se le puede acusar de persecución ni de sacrilegios contra la Iglesia, ni de persecuciones a ninguna parte, ni de robos. Y por lo tanto, pido la pena inmediata inferior: treinta años”. Defensoriak.
- Bai, bai, bai.
- Bakarra, defendidu ninduala, e! Beste iñok ez zeban euki defensorerik; hitz bat egingo zeban iñoren fabore. Danak: “Ene! Zer dakak hik, gero? Zein sartu dok hor barruan hire alde zertzera?”. Defensoriak egin zetsena: ezergaittik ez ninduen akusatzen, ze [...] ona nintzan, defensoriorrek, eta hala eta guztiz be, "pena de muerte" emon zesten. Halantxe ziran kondenak orduan. Eta hori baiño gehixagokua da bat, hórrek pasauta, ba, urtebete Santanderren Donostian urte bat edo bi neroiazela agertu zan periodiko baten, esaten eze: zelan... —ez, "Pena de muertia"gaz neguala etorri zan hau. O sea ke, ba, handik e... ixa urtebetera bai. Ba, urte pare bat edo hiru bat Donostian neroiala— Hauxe etorri zan periodiko baten: “Ordenamos que todos los procesos ocurridos antes de diciembre del año treinta y siete, sean revisados, porque los juicios se hicieron sin garantías para los acusados”.
- Hori periodikoan etorri zan?
- Periodikuan etorrittakua da hori. Ez dakizu kontua? Zein modutan hiltzen zan orduan jentia!
- Bai, bai, bai.
- Batek, karneta zekala PNVkua, bestiak solidarixotakua, bestiak CNTkua, bestiak UGTkua, eta hor bai ekin, zeretik, Naparruatik eta Madrid bittartian mordo bat garbittu zittuen holantxek. Karneta edo, zeukalako, beste leku batekua. Orduan hiltziak ez zeukan balorerik!
- Bai, bai, bai, bai. Baina bizirk ateratzea ere!
- Suertia euki neban, suertia! Hamen esan zestan, etorri nintzanian —libre etorri nintzanian—, zerak, "jefe de Los Requetés" hamen egon zanak, [Tantana]. Harek esan zestan: “Aitta etortzen jatan ba, sarrittan etortzen jatan ba, hire notizien barri eta aber zeoze egitten genduan hire alde eta zerian. Eta esaten netsan baietz baiña nere barruan ez nekixan hurrengo egunian hilda egongo hitzanik be. Hire bizitzagaittik ez najuan emongo lamaiko bat be.” Hori "Jefe de Requetiak" esandakua da, e!
- Bai, bai. Sei urte egin zenituen.
- Sei urte eta hille bi.
- Eta bueltan Eibarrera.
- Gero, bueltan, bai, Eibarrera. Ez, hobeto esanda, Ormaiztegira. Nere aitta eta anai-arrebak han nittuan. Hamen ez zeguala lanik zerian, eta hara juan ziran, eta han neguan ni. Baiña beti, urtetzeko zeozer egittera, eta gero Barzelonara juan nintzan sei hillebetian, "como viajante", hemengo artikuluak saltzen. Baiña, hara juan nintzan, bai. Eibarrera etorri nintzan egun baten —hau anekdotiau kontauko biharko detsut— billau neban karlista lagun bat.
- Hara! Gerra irabazi zutenetakoa!
- Bai, eta hortxe agertu giñazenian plaza barrixan gaur Dardaiko soziedadia dagon han inguruan: “Akordatzen haiz?”. Eta: “Bai”. Eta: “Egingo juagu?”. Eta: “Bai”. Eta lagunak esan zeban: “Zer darabizue hor, bai eta bai?”. Eta: “Ba, pasau jakuan, nik karzelatik urten nebanian —maiatzian edo juniuan— 36an, hamen egon giñuazen kafe bat eta kopa bat hartzen. Eta handik, urten genduanian, Valentinek —hori karlistiorrek— esan jestan: ‘Zuen asturianuak abentura gogorra egin juek, baiña gure reketiak agertzen diranian hamendik bera, ikusiko dok hárek zer egitten daben!’ Eta esan netsan: ‘E! Horretara, gerra bat juagu!’, eta ‘Bai!’, ‘Aber zeiñek hobeto afinatzen dogun geure tirua, fusillekua. Baiña bizirik bagauaz, orduan afari bat edo bazkari bat egingo juagu junto’, eta ‘Bai!’”. Eta handik zazpi bat, zortzi bat urtera, horixe agertu zan eta egin genduan afari bat. Baiña han afarixan —esan netsun lehengo egunian— zortzi lagun juntau giñazen, eta zortziretatik bat karlistia, beste bat sozialistia, beste bat republikanua, bi komunista eta hiru PNVko. Zer esan gura detsu horrek? Zortzi lagunen artian, bost ideologixa.
- Eta etsairik ez!
- Eta ez giñuan alkarri, ezer be, ezer be esan. Danak gure kantuok izan ziran, geure zerok, eta akabo! Ez giñan aittatu bata be; ezer, geure ipoñik, gerrakorik eta ez politikakorik. Danok lagun-lagun izan giñazen.
Dokumentuaren akzioak