1936ko Gerra Zibilaren ostean exiliora
Gerraosteko kontuak. Kartzelatik irten eta Ormaiztegira joan zen. Frantziarako bidea: Legazpira joan zen "Juventudes Socialistas"eko batzuekin elkartzera, baina Guardia Zibilek ezagutu egin zuten. Frantziara joatea erabaki zuen urte gutxi batzuetarako; azkenean 30 urte igaro zituen bertan. Pentsaera guztietako lagunak zituen. Komunismoa; Alderdi Sozialista. Demokraziaren aldekoa.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Gerra amaitu zen, kartzelako urteak ere amaitu ziren, eta Candido Eguren, Eibarrera ezin, eta Ormaiztegira.
- Bai.
- Baina Ormaiztegin ere, ba... santu fama ez!
- Ez neukan santu famarik, ez neukan! Neukan, pixkat gaiztua nitzala. Bueno, o sea ke, reboluzionarixua nintzala!
- Eta hor izaten zenituen... Zuk, barrutik, zeure komunismoa zeneraman!
- Bai! Baiña ni horregaittik ez naiz gaiztua! Komunistia izatigaittik! Nik danen ontasuna nahi dot! Ez dot nahi kalterik iñondako be!
- Bai, baina hori orduan ez zen hala.
- Halan ez zebela hartzen? Baiña nik halan hartzen neban! Eta nik uste dot —lehen esan detsudan moduan— danok barruan dakagula, nahittasun ona danandako. Ondasuna euki nahi dogula danok! Eta bai reboluzionarixuak eta bai relijiosuak, hori barru-barrutik dakagu!
- Baina, orduan, Candido, Frantziarako bidea hartu behar izan zenuen. Nolatan gertatu zen hori, Frantziako hori?
- Ba, Franziakua —esan detsuten moduan— ba, ikusi ninduen, karzelatik urten nebanian, nere lanak egitten nebillela ondiokan, geure "Juventudes Socialista"ko jentiagaz eta harrapau ninduen, ba, Legazpixan. Legazpin, ezagutu ninduen, Guardia Zibillak izen eta apellido eta gatxizenak emon zittuan neriak...
- Baina, noiz, nola izan zen Legazpikoa? Zertara joan zinen zu Legazpira?
- Hara juan nintzan, nere lanera; partidoko lanera! Baiña, kamuflauta, segurosko asuntua neroiala eskuan! Eta juan nintzan ni, esatera hari mutillari zelan reunidu bihar giñazen Zumarragan hango inguruko batzuek. Ni juan nintzan, geure lana egittera! Francoren kontra, ondiokan kanpuan giñazen! Ez giñazen gu Francogana jarri! Eske eze kartzelatik urten eta lehenagoko gerria pasau arren, oindiokan geure ideak segitzen zeban!
- Eta hor izan zenuen... guardia zibillak atzetik zebiltzala.
- [...] Segidu egin zesten, ezagutu egin ninduen, eta zelan, nik falta bat egitten baneban, zelan galtzen nittuan lehen irabazi nittuan deretxo guztiak, nik nere lanian, [...] sei urte gehixago egin nittuan. O sea ke, premixo moduan! Eta orduantxe ez baneban igesik egiñ, oktubrian libre neguan danetik; baiña zelan ondiokan ez zan hori oktubriori aillegau oktubria baiño lehenagotik ba, falta baten hartu ninduanian, hórrek sei urtiok irabazi nittuanak, danak galtzen nittuan. Eta atzera preso sartu bihar neban! Eta gaiñera, zelan ikusi ninduen sozialista batzuegaz —bazekixen hori gaztiori sozilistia zana. Guardia zibillak bazekixen Legazpiko hori zerori zelan sozialistia zan, responsablia gaiñera Juventudekua— ba, ikusi zeben ni lanian nebillela ondiokan euren kontra.
-Nola izan zen abentura hori Legazpin?
-Nik bi aldittan ikusi nittuan guardia zibillen trikornixuak, begiratzen, zeretik, kale eskiñatik! Begiratzen ikusi nittuan eta: “Ene! Ezagutu najuek! Ikusi najuek!”. Eta hori pasau jatan hor e, kale haundi baten, bide bat. Han ikusi ninduen lehelengotik. Eta gero, elixan. Arkupia badago ba, elixan? Ba han, alde batetik agertu zan, trikornixua lehelengotik eta gero etorri zan hori apaizori. Nere liburua eskuetatik kendu zestan hori! Eta galderak egin zestazena, aber zein naizen, nungua nintzan, zer neukan eskuetan irakurtzeko liburu hori , eta danok harek egin zestazen. Baiña zelan ikusi neban nik, guardia zibil bat aurretik pasau zala han, pentsau neban: “Hau bialdu jok aber zetara etorri naizen jakitzera”. Eta —esan doten moduan— ikusi nebanian hori, ba, nere bildurra hartu neban eta anaiari esan netsan: “Hanka egin biharko juat. Harrapau najuek nere lanetan, eta hanka egin biharko juat hamen”. Eta hurrengo egunian, juan giñazenian Zumarragara nere anaia foballista amorratua zan eta haregaz juan nintzan Zumarragako partido bat ikustera lagun batek —Balerdi, uste dot holako apellido bat zala— esan zestan: “Eguren, zelan habill hamen?” , “Partido bat ikustera etorri gaittuk”. “Hik ez dakik, hik han etxetik urten ebanian, guardia zibillak juan zirala hire izen, abizen eta gatxizenegaz? Hire preguntez, aber zetara juan haizen eta papelak ikusi zittuenak han etxian?”. Baiña nik laga netsazen hari papel batzuek, seguruetako papel batzuek laga netsazen. Baiña nahikua abiso izan zan, guardia zibillak bazekixela ni nebillela lanetan. Eta aurreko egunian, precisamente, egon nintzan Beasaiñen; deittu zesten, nik kanpora urtetzen dotela. Eta: “Bai, nik egunero liburu bategaz pasiora urtetzen dot bai Zumarragarutz edo bai Beasain alderutz, baiña etxera juaten naiz illuntzietan”. Eta, hartuta zeken: “Bai, bertako andra batek esaten desku zelan sartzen haizen etxian gaba guztietan”. “Bai, ni pasio bat hartziagaittk!”. Eta ni juaten nintzan Donostiara edo Zumarragarako partera, nere lagunak ikustera. Nik ez neban laga nire lana, kontra, Francondako. Nik ondiokan, karzelatik urtenda be, han segitzen neban, firme! Eta hari esan netsan hori, eta aurreragoko egunian guardia zibillak hartu zeben haren notizia eta bestian notizia, ba, kontradikziñua zeguan!: “Zelan dok hau! Hau alde guztietan dabik eta ez dabillela ezertan?” Orduan pentsau neban, hobe izango zala, hórrek urtiok galdu eta karzelan sartu barik, Franzian egun batzuk edo urte batzuek egiñ eta etxera etorriko nintzala gero. Eta holantxik, pasau egin neban narrutsik, bildotsik, febrero baten —edo martixan lehelenguetan?— Bidasoako errekia, kontrabandista batzuegaz. Euron pakete bat hartu buruan eta han pasau ninduen Franziara!
- Eta bai, urte gutxi batzuk izango zirela, eta zenbat urte egin zenituen orduan?
- Ba, nik esaten neban orduan —pixkat pesimistia izaten nintzan alde guztietan— bai 34an eta bai 36an esaten neban, lau bat bost bat urte egin biharko [nittuala] estranjeruan. Ixa jan egitten ninduen lagunak: “Zelan! Pesimista! Hi derrotista bat haiz!”. Eta: “Nik pentsatzen juat horrenbeste urte egingo dittugula hamen, estranjeruan”. Eta, 30. 30 urte egin nittuan Franzian.
- 30 urte ez da...
- Ez da txantxetakua, ezta?
- Ez. Urte asko dira. Egun asko dira Frantzian egoteko.
- 30 urte egin nittuan han, Franzian.
- Eta gainera, denetik tokatu zitzaizun! Era guztietako lanak egin behar izan dituzu.
- Danak! Lehelengotik egon nintzan... Nere lagun batek eruan ninduan beraren etxera, eta hárek —andra bategaz bizi zan— egitten zeben pakete batzuek. Zerrautsa batu pakete baten, eta harek saltzen zittuan zeretan, restauranetan eta, barretan eta, hoteletan eta saltzen zeban, neguan badakizu botatzeko lurrera.
- Lurrera eta botatzeko.
- Eta juaten giñazen zerrautsa batzera karro bategaz. Nik hartu hamendik soka bat eta zer guztiok, eta kaballo baten moduan, han juaten nintzan haregaz karromatuagaz zerrauts billa. Eta gero, saltzera be, haretxegaz, Toulouseko kalietan ibiltzen nintzan.
- Toulousen?
-Toulousen. Egualdi txarregaz. Negua zan, eta egualdi txarregaz gabian zera saltzen, zerrautsa saltzen. Hori lehelengotik! Gero billau neban, zerian: kontrukziñua. O sea ke, "pico y pala"!
- Bai, pioi bezala.
- Pioi bezela. Hango pikatxoia eta hango [falokan] erabilli nittuan, eta han eguraldi txar bat egin zebanian laguneri esan netsen: “Nik ez jaukat janztekorik hamen ezer be eta, zelan juango nok ba, eurixagaz lanera? Gero zer egin bihar juat ba, busti-busti eginda zer egin bihar juat ba?”. Eta, konbenzidu nittuan eta egin genduan huelga modoko bat, ezta? Nere lagunak be, ez zeben lanik egiñ. Eta kastigu moduan, nere ugezabak, arrasaldian, bestieri ipini zetsen euren lana etxietan eta ni kalian laga ninduan. Hori ikusi nebanian, beste lan bat billau bihar neban. Eta billau neban, zerrerixa baten. Han, egurrak ebaten, eta bateri laguntzen eta en fín! Eta, al mismo tiempo, egitten genduan, zelan zan konstrukziñoko materixalen almazen bat, ladrilluak, eta [bastenak], hónek egurrok haundixok, eta...
- Baina, begira, barkatu. Golpetik egin behar dizut galdera bat: badakit zeure bizitzan, irakurtzea izan dela zeure zaletasunik handiena.
- Bai.
- Eta orain ere, bista galduta edo oso baju daukazula, ONCEk eman dizu modua zerbait irakurtzeko.
- Zerbaitt irakurtzeko, bai.
- Bai, baina hala ere, zeure zaletasun hori, jakiteko zaletasun hori, amorratua da, eta zintak ere entzuten dituzu, denak.
- Bai.
- Bueno. Baina galdera hauxe da: zure irakurtzeko amorru hori ikusi, eta pioi lan egin ondoren, etxera ailegatu eta irakurtzeko gogorik izaten zenuen?
- Ba, gramatika fransesa, memorixaz ikasi neban!
- Ez ezazula esan!
- [Parker...]
- [Parker...], bai, bai, bai. Behar du, buruz!
- Ez bakarrik hori! Lekziñuetan laguntzen netsen nere lagunen alaberi eta semieri! Fransezeko temak eta egitten, eta inglesekuak, laguntzen netsen. Ordu mordua pasau dittut nik Franzian lekziñuak laguntzen nere lagunen seme eta alaberi.
- Lana bukatu ondoren!
- Lana bukatu ondoren. Eta sarrittan, afaldu barik ondiñok. Igual gabeko hamabixetan afaltzen neban batzuetan!
- Borondatea izan behar da izugarria, lan egin ondoren eta nekatuta bueltatu eta zera, liburuen artean sartzeko!
- Bai. Anekdota moduan esango detsut hau: nere lagun baten alabiak —gaur Korzegan bizi da— inbitauta nago zer batera! Hango, beraren billoba ezkontzen jako eta hara juateko. Baiña ez noia hara. Urrin da Korzega. (Zarata bat entzuten da eta Candido isildu egiten da)
- Segi, segi.
- Ba, oin juan jata pixkat, zera, hilobalia.
- Korsikako lagun hura...
- Ba, harek ikasten zeban, hamengo batxilleratua, ezta? Holako bat. Baiña, klasikua. Eta klasikuetan eskatzen zetsen ikasteko, latin. Ba, egitten neban, zapatuetan eta domeketan hárek lekziñuak astekuak ikasi neuk, eta gero hari neskatxuari neuk lagundu beraren lekziño latiñekuetan. Urtebetian jardun neban holantxek.
- Eta azkenean zeuk latina ikasi zenuen.
- Latin, edo! Orduan bai baiña gaur ahaztuta daukaraz. “Homo, hominus lupus” edo, holakotxe bat geldittu jaku! En fin, urtebetian egin neban, zapatu eta domeka guztietan, nere lekziñuak ikasi, hari laguntzeko. Anekdota moduan!
- Bai, bai, bai. Ez da anekdota txarra! Hain zuzen ere, zuk... kasik, esan dezagun, lan probisionalak egin behar izan zenituela hasiera batean!
- Ez dakit nik! Nik egin dittuten gauzak, neure ontasunian egin dittut eta pentsaurik bestieri lagundu bihar [detsetela]. Nik gauza bat ikasi neban han —eta hau zan karzelan neguala, Santanderren— Madame Blavatsky, hori e... [teosafa] bat! Harek esaten zeban: “Gizonaren ontasuna ikusteko, bihar dala, bestiak ez daben nahi lana, noberak hartu noberandako”.
- Bai, bai, bai. Besteek nahi ez duten lana, noberak hartu.
- Noberak hartu noberandako.
- Ba, denetik egin zenuen, ze nik hemen daukat, barrendero ere ibili zinela.
- Bai! Han Franzian, barrendero be bai! Lehelengotik, zerrerixan, eta hori aurretik, zerak... garbitzen azerak eta...
- Bai, kale garbitzen.
- Ha be egin genduan! Tximiñixak garbitzen be bai! Eta gero, zerak, elektrodomestikuak montatzen be bai! Eta gero almazenian egon nintzan jefe: "de jefe de recepción" egon nintzan gero almazenian azkenengoz.
- Tailerretan ere ibili zinen!
- Taillarretan ez! Taillarretan, ez.
- Tailerretan ez?
- Ez, taillarretan ez. Almazenak.
- Bitarte guzti horretan, bertako sozialistekin, komunistekin eta, harremanak?
- Nik, bat danegaz. Ni, orduan, komunistia nintzan ondiñokan! Nere ideia kanbixau zan, hantxe, Franzian! Ikusi nebanian Rusian zer pasau zan! Bueno, banekixazen, e? Kruschev-ek esan zittuan guztiak, ordurako irakurritta nenguan ni harek esan zittuan guztiak Stalin-engaittik. Nik irakurri dittut: ‘J'ai choisi la liberté’, Kravchenko-na; hau... Koestler-en beste liburu batzuek [...] kontra, eta, irakurri nittuan Rusiaren kontrako liburu... nere eskuetan jauste ziran guztiak. Eta bat, hori: ‘J'ai choisi la liberté’ "Yo escogí la libertad" Kravchenko-na, patronu batek emon zestan!
- A hor ba!
- Patrono batek esan zestan: “¡Tú eres comunista! ¡Lee esto!”
- Irakurri hau.
- Refugiau moduan emon zestan hori zerori (Barre egitten dau). Baiña ordurako banekixazen. Ni ez ninduan e...
- Bapatean, ustekabean harrapatu.
- Pentsau nebanian "Partido Socialista"ra pasatzen, ba, ikusi nittuan —[...] be irakurritta eta— hango Rusian ze pasau ziranak, hórrek be banekixazen. Baiña ez zesten meillarik egitten. Ez ninduen mudatzen nere pensamentuegaz. Esaten neban: “Gerran be egin jittuagu gauza zikin mordo bat gerria irabazteko”. Orduantxe sartu nintzan ba, ni... Gerra ixa bukatzera Asturiasen, etorri jatan: “Ni ez nok sartu komunistetan ez nebalako hartzen ontzat ‘El fin justifica los medios’, Jesuiten: ‘A mayor gloria de Dios. A mayor honra y gloria’”. Hori ez neban zertzen. Baiña gerran, zelan ikusi nittuan zenbat txarrikerixa egin ziran, eta zelakuak giñazen, orduantxe esan neban: “Hori ez dok nahikua batek noberari debekatzeko idea baten sartziaz.” Eta holantxe sartu nintzan! Baiña hori, lehelengotik, gerran ikusi nittuan gauzegaz. Ni, ez bazan izan gerria, biharbada, beti egongo nintzan... ez nintzan egongo fabore: “El fin justifica los medios”. Horren kontra egongo nintzan! Hantxe gerran azertau neban eta orduantxe, hórrek irakurri arren, Rusiakuanak, ni ez nenguan Rusian kontra. Baiña eruan ninduan Kruschev-en kontra eta komunismuaren kontra, engañau zittualako beste komunista guztiak, munduko guztiak. Han egon ziran, lehelengotik, internazionala –"Reunión Internacional de los Comunistas"– eta han, Kruschev-ek ez zeban hitz txiki bat be esan zeraren gaiñian, Stalin-en gaiñian. Eta hónek gizonok juan ziranian euren herrixetara, burgesiako periodikuetan irakurri zeben zer esan zeban Kruschev-ek . Eta orduan atzera reunidu ziran, bai Belgika, eta bai Franziako, eta bai Inglaterrako, eta italianuak, eta danak juntau ziran, prinzipalok, komunistok, eta atzera juan ziran Rusiara. Zer esan zetsen, ez dakit. Baiña hárek engaiñau egin zittuen, eta nik esan neban: “Zelan dok hau? Noberan laguneri esan ez, zer esan bihar zeban handik egun bat edo bira?”. Horixe hartu neban txarto. Horixe hartu neban txarto-txarto, eta orduantxe esan neban: “Bueno, hamen ez dagok nere lekua, beste leku batera juan bihar nok”. Eta hori lekuori, pentsau neban, Partido Sozialistia izan leikiala. Eske eze, ideak, ba, pixkat lagunak, ezta? Behintzat, kritika-ekonomika marxismuan. Eta orduantxe pentsau neban, ba: “Zerera juan bihar nok”. Baiña zelan pentsatzen neban, gerraz ez giñazela sartuko gu, Reboluziñua eta ez dala egongo Españan; sartu bihar giñazela, esan deigun, "por la puerta falsa". Eta "por la puerta falsa" sartzeko, danok egin bat bai monarkikuak, bai komunistak, bai sozialistak eta holantxe sartu bihar giñazela, baiña ez Reboluziñuagaz, baizik demokraziagaz. O sea ke, gure armia, hamendik aurrera, izan bihar zala demokrazia. Fernanado de Los Ríos-ek esaten zeban bezela beran idatzixan.
- Hor, Frantzian, zuk ezagutuko zenuen Frantziako komunisten buru, Thorez.
- Thorez, bai.
- Eta gero, Marchais.
- Bai. Ez da denpora asko hil dala Marchais.
- Bai, duela gutxi hil da. Baiña, Thorez, nor zen Frantzian?
- Thorez, gizon... langille bat zan! Baiña buru haundiko gizon bat. Eta haren komunismua zan, orduangotxe komunismua. Ondiño, pentsatzen zan, ez zittuala hórrek gauzok egitten Stalin-ek! Pentsatzen zan Partido Komunistiak ondo funzionatzen zebala. Eta ondo funzionatzen bazeban, ba, gauzak ondo eginda egongo zirala! Gero agertu ziran jentiandako, gehixenendako, ba, gero agertu zan zer egitten zeban Stalinek. Berak gerrak egin zittuan gauza guztiak! "Proceso de Moscú" eta harek egin zittuan guztiak. Teoriko guztiak, Reboluziñuanak izan ziranak, hárek danak garbittu zittuan!
- Europako gerran ibili ziren soldadu guztiak bidali zituen gero.
- Bai, Trotski be, Ameriketan, beran ordenagaz hil zeben! Hórrek jakin ziranian, mordo bat, ba, zerian... Baiña, orduan, Thorez-en denporan eta, komunismua, Franzian... intelektual, %75a ziran komunistak!
- Asko ziren, asko ziren! Sartre eta, izen handikoak! Camus bera ere bertan ibili zen, eta...
- Asko! Ha ideologixia, poetak eta... beste mundu barri bat! Ha zan! Prieto kontrarixua izan zan ba, beti, komunistiena, baiña irakurritta nago liburu baten: “Puede ser el crisol de la nueva humanidad”. Indalecio Prietok eskribidutakua da hori. Eta Toribio Etxebarriak, beraren liburu baten, esaten dau: biharbada, Grezia izan zan moduan zibilizaziño baten ama, hau be izan leikek —komunismua be izan leikek— beste zibilizaziño baten ama. O sea ke, orduan zekiguna, Rusiakua, engañu bat izan zan, Partido Komunistiak egin zeban informaziño guztia —danak onerakuak, eta danak zererakuak— ez genduan ikuste benetan, zer pasatzen zan han.
- Aizu, zuk zer irrati entzuten zenuen, Toulousetik, `Pirenaica´ ala `Paris´?
- Orduan, `Pirenaica´ zeguanian, lehelengotik, `Pirenaica´. Han entzutzen genduzen, naturalmente, Españarako zer guztiak eta! Hori entzutzen genduan! `Pirenaica´. Generalmente, españolok, `Pirenaica´ genduan gehixenok hartzen genduana.
Dokumentuaren akzioak