Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Musika; erromeriak

Musika. Lehiaketa asko egoten ziren. Solfeoa jakiteak gauzak asko errazten ditu. Kontserbatorioa, pianoarendako bakarrik. Trikitiak izan dituen aldaketak. Berak trikitia asko jotzen du, baina soinu handiarekin. Erromeriak. Beste herri batzuetan ezin izaten zuten dantza-loturik jo.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Hor... Zuk esan duzu —eta hori inportantea, gerorako izango da inportantea— solfeo irakurtzen eta jotzen ondo ikasi zenuela.
- Bueno, ondo... Ondo edo, bai.
- Irakurtzeko eta, bueno, manejatzeko moduan.
- Bai. Ikasi... ikasteko bentaja haundixak euki nittuan. Bai.
- Ze hor esan duzu... Lau urte edo zenbat egin zenuen?
- Lau, lau. Lau egin nittuan, bai.
- Lau urterekin karrera egin liteke, karrera bat, akordeoi karrera. Dexente aurreratu liteke.
- Bai, ya lo creo.
- Baiña gero dago beste problema: zer jo behar da? Ze, zuk oraintxe bertan esaten zenuen honetan, ba “zer joko dot ba?”. Orduan zer karrera modu egiten zenuten?
- Bien. Baiña orduan gauza bat zeguan ona: orduan egoten zan konkurso asko egoten zan zeretan...
- Herrietan eta.
- Portugaleten be bai, Eibarren bertan be egon zan. Baiña Eibarren gitxi. Baiña gogorrak ziran Donostia, Victoria Eugenian, eta Portugaleten. Bilbon be bai. Egitten ziran zerak. Eta orduan gehixenak, hónek maestruok eta, erakusten zeben batian ‘Poeta y Aldeano’, bestian ‘La Boda de Luis Alonso’. Badakat nik obrak jotera aillegau nintzanak. Ondo edo gaizki, baiña jotera aillegau nintzan, visto buenua emonda maixuak, e!
- Bai, bai, bai.
- ‘Rapsodia Húngara nº 1’ de Liszt. Hónek: ‘Caserio’, ‘Preludio de El Caserio’.
- Klasikoa, musika klasikoa.
- Bai, eta zerak, zarzuelak. ‘Agua, azucarillos y aguardiente’, ‘Katiuska’... Bueno, kantidadia! Kantidadia, e? Hórrek beste bentaja bat zeken, holako... pixkat astunago ikasten dozunak gero fazilla joteko, beste fazil... fazilidade bat daka.
- Vals bat jotzeko edo...
- Eta gero, orduan, ‘Princesa Napoleon’ joten zeben "Radio Andorra"tik. Eta guk errenterua genkagun, ba, radixo zahar bat, potiakin egindako radixo zahar bat, zekana. Gure aittak entzutzen zeban: hónek fransesok bizixak eta elegantiak, garbixak eta. Fransesak hori tokiori beti euki dabe, e?
- Bai, bai, bai.
- Eta esaten zetsan: “Kaguen! Hori nun jirau ete leike?” Eta hartu diskua eta honek, Bastidak, kopixau egin zestan; diskotik etara zestan.
- Musika.
- Bai. Musikia. Bai, partiturak jarri. Jolin! Haura zan... Orduan hori jotia eta... Hónek, zerak, ‘Zarras de Monti’ eta, ‘Sitios de Zaragoza’... ni juaten nintzan ‘Sitios de Zaragoza’ jo barik eta... Ointxe be bai, ointxe be juaten naiz... Atzo gabian be juan nintzan: “Hori jo barik ez haiz juango etxera”. Eta derrigor jo bihar ‘Sitios´-a. Eta batian hamen eta bestian eta holaxe.
- Beraz, horrek esan nahi du karrera egiten zela, baina kasik premien arabera.
- Bai. Orduan gure konserbatorixua hauxe zan! Orduan ez zeguan; egongo zan, baiña pianorako. Filarmonikarik ez zeguan. Oin, bai. Oin dakazuz konserbatorixuak eta oin dakazuz, gaiñera, filarmonikistak be danak; danian, e? Pentsaizu illara bikuak ze diferenzia egin daben ordutik hona. Illarak, trikitixak. Oin, gehixena, estropeatzen doiaz: hónek trikitixaonek. Bai, bai! Formal esanda, ez nik zera egittiarren. Baiña trikitixa jo bihar badozu, trikitixa joizu. Oin, ipiñi trikitixa-rock, trikitixa "no se qué", trikitixa bestia...
- Zuretzako ez da.
- Ez. "No le pongas trikitixa rock! Pon rock. Y listo. No?" Hori degeneratzia da eta. Trikitixa da trikitixa. Dakazu txistukua, dakazu goittarra —por ejenplo Bizkaikua— eta dakazu behetarrena eta dakazuz Naparrak —sueltuak, fandanguak eta zerak—.
- Beraz, karrera horrela egin zenuen eta gauza esan egin behar da: zuena eta trikitia bi mundu diferente dira.
- Bai. Nik asko joten neban trikitixa.
- Nik ere bai.
- Bai, soiñu haundixakin.
- Soinu handiarekin, gainera?
- Bai, bai. Nik, haundixakin, bai. Txikixa jotera aillegau nintzan: ‘No me mates con tomate’ eta aittakin. Barre egingo dozu, baiña egixa da hori, e? ‘No me mates con tomate’! Baitta Habanerak be joten nittuan, aittak erakutsitta zerian. Baiña esaten zestan honek numeraziñorako eta, gero diatonikua zelan zan illara bikua, "que era malo para la"....
- Batak bestea.
- Bai, ba, kostunbre txarra zera... Ohittura txarrak zertzeko esan zestan: “Hik ez jok kasorik egin eta ba zera”. Baiña trikitixa, ba, gero... erromerixak egoten ziran. Orduan, erromerixak. Eta badakizu, gure gazte denporan, erromerixetan! Pentsaizu: bandiak Azkoittixan dana sueltuan joten zeban orduan. Dana, geldur (sic) gero, baiña gero, e?
- Gero gertatuko ziren istillu...
- Bai, neri pasau jatan, neri pasau jatan: juan naiz erromerixara jotera juan Aizarnara —Aizarna, badakizu nun daguan, ezta?— , juan naiz eta orduan zeguan panderistia, Arruabarrena, eta nerekin ibiltzen zan. Eibarren igeltsero zeguan, baiña panderistia neuk ezagutu dotenik onena, panderua joten. Eruan gaittue bixok. Eta juan gara. Eta erromerixan zegozen gazte kuadrillia eta. Gero etorri giñazen Aiuntamientora. Eta: “Bueno, ekiñ egin bihar detsagu erromerixia”, eta ekin gentsagun. Eta jo genduzen biña trikiti hasteko... badakizu orduan! Eta jo dot pasodoble bat. “Ene hor dator aguazilla” eta esaten desta: “Hi, txotxo, hori ez egik jo, e, hamen heldurik, hamen prohibiduta dago eta!”. “Zer?”, nik zenbat pixauko nittuan ba orduan, palilluaren modoko flako-flakua nintzan eta. Neuk baiño gehixago pixatzen zeban filarmonikiak. Eta esan netsan: “Zer? agarraurik ezin leikiala jo, ala?”, “Ez, ez. Hamen prohibiduta dagok”. Di-da itxi soiñua eta "Guazen etxera”. “E?”. “Bai, bai, gu etxera goiaz”, “Hori ez dozue egingo?”, “Baietz ba! Ni ez najoiak honekin soiñuonekin... bertan gelditzeko, ala? Ezta bat be ez”. Hartu —motuan juan giñan— hartu motua eta etxera. Eta gero Iziarrera juan eta `Txankarta´ zeguan, ona: `Txankarta´, soiñujolia, ona, ona, holan... baiña artistia, e? Eta haura eruan zeben. Gu behera eta bestia gora...
- Beste akordeonistaren bila...
- Bai. Bidian kruzau giñan.
- Bai, istoriak.

Dokumentuaren akzioak