Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kubatik Eibarrera itzulera

Eibarrera itzulera. Iragarki baterako (Asturiar batzuek sortutako H.Upmann tabako marka) musika egin zuen. Sindikatuarekin beti arazoak: zenbat ordaintzen zuten, kuotak...


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Beraz, ia harekin, kasik esan liteke akordeoiarekin bizi zinen...
- Han, bai. Eta gero hamen be bai. Gero handik hona etorri nintzan ni: hombre, lehen `Mago de Urki´ nintzan eta gero be `Mago de Urki´.
- Baina salto izugarria da: hango libertadea, hango lagunak, hango mundu hori. Eta Eibarrera zatoz.
- Gero euki neban nik… anunzio bat egitten neban, fondo bat egitten neban H. Upmann-andako. Laguna egin nintzan ni, zerakin, H. Upmann-ekua… hórrek ziran asturiano batzuek, Ramon eta —Gonzalez ziran apelliduak—, eta hórrek zekezen koronak eta H. Upmann. Eta zekezen puru fabrikia alde batian eta zigarro fabrikia beste leku batian. Zeken. Eta fondua nahi izaten zeben zer batendako eta “hombre, pues con acordeón”. “Qué esto?”. Eta juaten nintzan CMQra —CMQ zeguan telebisiñua— eta hara juan bihar izaten nintzan zera egitteko, fonduori egitteko. “¿De qué tienes, de un minuto o minuto y medio?”. Zera eukitzen zeben ba, preziua. Orduan, gaiñera… karua izan da beti; ointxe be bai: telebisiñua beti izan da. Anunziua? Hortik karua. Bai juaten nintzan han zerian… Gero nik telebisiñora bastante lan egin neban. Egin neban, ez zeguan ba filarmonikarik. Eta askotan deitzen zesten. Txarra eukitzen neban, orkestan zelan joten neban, permisua eskatu bihar askotan. Guk geuk direktamente ezin geinkian egiñ ezer. Eskatzen zetsen eta honek, orfeoiak, kantatzen zebanian eta, juaten zan Sudupe, juaten zan…
- Baimena eskatzera.
- … baimena eskatzera, eta emon egitten zetsen. Esaten zetsen: “¿A qué hora es?”. “Pues a tal hora”. “Bueno, pues que vaya”. Permisua eskatu eta hortarako gustora eta gustora juaten… Zelan ez zeguan orduan txistularirik eta ezer be, berak ipiñi zestazen polittak: goixan dakaraz partiturak berak ipiñitta, e? Eurak zer kantatzen zeben ba ni juaten nintzan direktuak eta zerak egitten. Bai, zer batzuek egitten.
- Beraz, lehen esan duguna. Euskaldunen artean bazegoen halako mugimendu handi bat eta zu bete-betean sartu zinen han.
- Bai, bai. Suertia. Bizimoduan suertia bihar dozu. Suertia euki neban. Gero pegak eukitzen genduzen sindikatuakin. Jo! Sindikatuak beti etortzen… erakutsiko detsuraz gero zer kobratzen zeskuen orduan, e! Hortxe dakat fotokopixa… Oiñ hurrenguan, diskusiño bat euki genduan: ez zebela hainbeste kobratzen, ezin zeikiala. “Ez —esan netsen—, diskusiñua akabauko juagu. Etarako deuat ba nik, neuk pagatzen neban kuotatik, etarako deuat bai fotokopixia eta nahi badok beridikua be bai. Ekarriko deuat eta ikusiko dok zer kobratzen zesten. Orduan, e?”. Bai, asko. Sozio egin bihar!
- Derrigor gainera.
- Bai ba. Eske ni egon nintzan han "como ciudadano". "Ciudadano" eta bost urtera renunziau neikian nik "ciudadanía española" eta orduan "ciudadano cubano". Ez, "residente"! Lehelengo esaten zeben han "residente". Ni egon nintzan "residente". Eta gero "ciudadano". Eta gero etorri egin nintzan eta "se acabó lo que se daba".

Dokumentuaren akzioak