Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar gerraostean; dantzaldiak, orkestrak...

Jai giroa: orkestrak, dantzalekuak... Orkestina bat prestatzen hasi ziren. Bolera amerikarra jarri zuten. San Silvestre egunean, "cena cotillón" (angulak...) eta gero dantzaldia. Bi bikote bakarrik joan ziren. Handik hilabetera, bi hogerlekoan ipini zuten dantzaldia. Jai Alai. "Orquesta Urki".


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Beraz, Migel Sagastume, Kuba bukatu zen eta amak esan bezala…
- Etorri giñan etxera. Etorri giñan Eibarrera. Eta “hombre, aillegau dok zera”. Eta bodetara. Gero hamen bodetan filarmonikistia filarmonikiakin. Baiña lehen esan doguna: ya juan giñan orkestinak preparatzen. Saxofoi bat, tronpetia, baterixia eta filarmonikia.
- Estilo aberatsa.
- Bai, baiña "un poco más cargado de bombos". Ez dakizu? [...] Hortan ekin giñan.
- Amerikanoago.
- Hori da. Bai.
- Amerikanoago.
- Bai. Orduan zegozen etxiak hamen Barzelonan: bialtzen zetsuezen, "para conjuntos pequeños", zerak eginda, orkestaziñua eta. Bialtzen zeskuezen eta hortxe ekin giñan. Ekin netsan nik… Boleria ipiñi zeben, Bolera Americano. Orduan Eibarren zeguan "la danza de los millones". Orduan Eibar, el año 54-55 zeguan… era… Espaiñian zeguanik…
- Herririk aberatsena.
- Bai. Aberatsena eta lana. Danetik egitten zan hor. Eta Eibar zan Eibar. Etortzen ziran biajantiak eta zerak eta ipiñi zeben Bolera Amerikanua ipiñi zeben. Baiña errial bi tiradia. Orduan, e? Pentsaizu. Errial bi, e? Tiradia. Ipiñi zeben baiña errial bi eta bolia aguro juaten da eta bestia be bai. Eta, ño, zerian, eta miniori bajatu zan eta ipiñi zeben barriakin eta zerakin. Eta horko ugezaba zan un tal Gallastegi, Paco Gallastegi. Eta zekan damaskinauen denda bat Bidebarrixetan, baiña gero zekan almazena: danera egitten zeban. Sartzen zittuan harek, edozer. Txapelak saldu bihar baziran, txapelak; ez burdiñia bakarrik, danetik. Bueno. Hortik. Eta okurridu jakon: “Kontxo, hamentxe bailia ipintzia, baile zerraua, zer pentsatzen jak?” Eta: “Ez dakit ba nik”. “Ba ipiñi egin bihar juagu”. Eta zekazen… lau zer zekazen, lau karril: bata atzian eta hiru sarrera onduan eta mostradora parian. Eta esan zestan: “Kontxo, gabon zaharretan egingo juagu”.
- Prueba?
- Bai. "El día de San Silvestre cena".
- "Cotillón".
- "Eso es: cena de cotillón" ipiñi zeban. Han Iciartarra zeguan restaurana, Iciartarra, eta menua esango detsut. Ipiñi zittuan: "entremeses, angulas" —angulak, e? Orduan. Pentsaizu oin ze prezio daken, baiña orduan—, gero gaiñetik nahi zebanak un tournedo, postria txanpan botella batekin eta ardau berezixakin: "400 pesetas", entrada eta guzti.
- Garesti!
- Klaro. Ba pentsaizu orduan, 400 pezeta! Baiña bi matrimonio juan ziran, euren andrekin. Bai. Ipiñi zeban eta iñor be ez. Bata zan Rekalde difuntua, okulistia, eta beste zer bat, Izagirre medikua. Bixak juan ziran. "Se acabó". Ene! Ikusi zeban haura eta, zelan zan negoziantia haura, jausi jakon bihotza hanketara. Eta zer egin zeban? Hartu eta jentia zain, han, bailia noiz ekingo eta zerian, kanpuan… Hasi zan daneri sarreria duruan ipintzen! Eta jentiari sartzen laga. Jolin! Afaldu zebenak ikusi zebenian haura esan zeben: “Baah!”. Urten, 400 pezeta pagauta; ez dakizu? Jente gehixago espero zan. Baiña bestia abariziosua zan eta duruaren billa, duruan ipiñi entradia eta bete zan jentez eta esan zeban: “Gehixago ez najoiak ipintzera bailerik”. Eta "se acabó". Hantxe akabau zan bailiori. Baiña ezin zan egon eta handik hillabetera edo bi hillabetera deittu zestan: “Hi! Pruebia egin bihar juagu. Duruan ipiñi eta jente mordua sartu zuan bai eta oiñ hamar pezeta ipiñitta, ipiñi egin bihar juagu bailia”. Holaxe ipiñi zeban karril baten. Ekin zetsan jentiak sartzen. Zu, triunfo, e! Haura karrilla bete egitten zan; kendu eta hamarretatik ordubatak arte, hamar eta erdietatik ordubatak arte.
- Gauean.
- Gabian. Ordu batetan fuera.
- Bai, bai. Baina garai haietarako berandu zen.
- Bai ba. Bai. Baiña ipiñi zeban. Ipiñi zeban. Ya, baiña, orduan ya, Eibarrek zekan kategorixa bat Donostiak baiño… Donostiak beste bai. Kapital batek beste: Bilboren eta taillan —ez dakizu?— hor asuntuan. Eta gero Durangotik eta etortzen zan… Durangon eta ez zeguan ezer be. Badakizu zelako bueltia zekan? Elgoibar, Durango, Bergara… anbientia eta danak hara. Jolin! "Dicho y hecho". Triunfau dau! Triunfau, e! Eta orduan haura ikusi zebenian hor zegozen kontratista batzuk zabaldu zeben Jai Alai "sala de fiestas". Baiña "sala de fiestas bien hecho", e! Atrakziñuekin eta danekiñ. Eta atrakziñuak zelakuak? Ekartzen zeben haura… Eta hara deittu zesten. Klaro, orkestia Bilbotik ekarri bihar zeben, konjuntua eta, bueno, neri deittu zestan eta ipiñi neban Orquesta Urki. Ipiñi neban como Orquesta Urki. Hara eta bodetara eta juaten giñan. Bueno. Aranzazun… Aranzazun eta Arraten eta danian ibiltzen giñan. Bueno, hortik. Eta gero hara juaten giñan eta hara juan nintzan. Gero Bergaran zabaldu zeben eta gero Bergarara etorri nintzan eta "ahí se acabó". Gero pastelero.

Dokumentuaren akzioak