Taberna giroa: txikiteoa; erruleta...
Taberna giroa. Nagusiek eta beharginek bizimodu berdina egiten zuten tailarretik irten eta gero. Txikiteora joaten ziren (orduan ardo zuria edaten zen). Tabernetan erruleta bat egoten zen, eta galtzen zuenak ordaindu egin behar izaten zuen. Kubako egoera.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Nik… Bueno, bueno. Eta hamen ezagutzen zeben Tropicana. Han ez detse emoten inportanziarik. Ez da… Bueno, zuk entzutzia eukiko dozu: ez da hamengo moduan por ejenplo, "pues este es Patricio Etxeberria, si señor, es un don. Pero allí puede ser Patricio Etxeberria y es igual que otro". Nik Eibarren ikusten neban hori. Eibarren lehen asko zeguan. Nik lagunak euki dittut, nik, Balenziagatarrak eta zerak. Balenziagatarrak. Orduan txikiteua egitten zan, goixian zurixa eta zerian. Eta ni akordatzen naiz hónek Balenziagatarrak, fabrikantiak, obreruekin: urten taillarretik eta txikiteora. Orduan ruletia egoten zan tabernetan. Eta obreruak eta ugezabak, e! Eta danak buzuakiñ! Han ez zetsazun igartzen haura Balenziaga zan edo azkenengo zera zan, monigotia zan. Danak igual. Pagatzen zeban galtzen zebanak. "A pagar", rondia. Orduan errial bi kostatzen zan txikitua. Eta ruletan. Ra! Benga. Eta ezagutzen zebanak bai. “Koño, hau Jose Luis eta bestia…”. Baiña Habanan zan "todos"…
- Bai, bai, igual.
- Igual, bai. Gero… Eta ointxe be bai. Hórretan beti egongo da hori. Hor eta Venezuelan, hónek danok, hónek zerok, hórretan… Pentsaizu, Habanan ni egon nintzanian, kañako zafra zerian, haitianuak eta jamaikanuak etortzen ziran kañia ebatera. Pentsaizu. Eurak lotsatu egitten ziran.
- Bai, bai, oso lan bajua da…
- Eta ezer be ez. Han jatekorik be ez dozu euki… Bai, ba, han egitten zeban beruakin janztekorik be ez. Eta frutia nahikua eta zera. Txokatzen jata, esaten dabe gosiak bizi dirala. Han ez dozu bihar jatekorikan fuerte, esnia euki ezkero, esnia, eta ogixa. Eta zera, "viva la Pepa". Hango jentia alperra da, alperra, bai. Eta egunian bizi!
- Egunean egunekoa eta.
- Egunian. Ni akordatzen naiz, esan detsut, ba, juaten nintzan "a la fábrica" H.Upmann-era. Eta zegozen fabrika silla de ruedetara juaten nintzan eta dominuan, taillar barruan.
- Jolasean.
- Jolasian. Dominuan, e! Laurak: makinistia; zerak, kajak eruaten zittuana zigarruakin; bestia filtruetan goixan egoten zana —goixan? Ez, ez, bota hebria eta haura etortzen zan zerian—; eta bestia mekanikua. Laurak. Dominuan. Eta esaten zestan, neri ugezabak esaten zestan: “¿Ves ésto? Estos son los amos. Yo soy el pagador”. Orduan eta sindikatuak. Sindikatuak gogor egitten zetsen. Gero Batista etorri zan, ipiñi zittuan makiñak eta etara zeban… Ya problemia euki zeban han, puruen zerekin. Puro de… "Tabaqueros de portal" esaten zetsen, "zapatero de portal" moduan. Kafia-eta be holantxe egitten zeben. Tinbriakiñ eta. Zelako kafiak eta. Puruak-eta edarrak, e! Edarrak.
- Beste mundu bat.
- Bai.
Dokumentuaren akzioak