Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar eta sozialismoa

Pello Zabaletak Eibarko herriaren gorazarre egiten du. Eibarko sozialistek historia luzea dutela herrian dio. Jose Etxeberria `Querido´, eibartar sozialista. Gaitzizenaren inguruko azalpenak.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eibar: herri berezia, lehenago eta gaur. Historia bizia du. Bizitasunez egindako historia. Eibarren, sozialistek ere, historia luzea dute. Izen inportanteak badira Eibarren eta eibartar sozialisten artean: Toribio Etxebarria bat, edo Benigno Baskaran bat, eta beste hainbat eta hainbat. Gaur sozialista bat dut solaskide, baina eibartarra.
- Zer zara zu gehiago, eibartarra ala sozialista?
- Eibarko sozialistia; eibartar sozialistia.
- Gero ikusi beharko dugu hori zer den, ezta? Jose Etxeberria. Hala esan behar da ala Jose `Querido´?
- Zuk Eibarren galdetzen badozu "Jose Etxeberria", igual ez detsue emongo erantzunik. "Jose `Querido´"? Jose `Querido´, askok pentsatzen dabe, kanpotik etorri dan... nere abizena dala zera...
- `Querido´ hori.
- ... `Querido´. Eta ez; da gatxizena esaten dabena. Nere [iriaitonari] jarrittako gatxizena da. Asieske... bastante urte askoko zera...
- Historia da hori.
- ... historia.
- Ze, zuk, ia laurogeita sei edo, zenbat egin dituzu?
- Larogeta sei urte egin dittut.

Dokumentuaren akzioak