Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko herriak izaera berezia; lagun taldeak

Eibartar guztiek familia handi bat osatzen zuten. Eskola munizipalak. Lagun taldeak auzoen arabera egituratzen ziren. Estaziño kalekoak geltokian lapurretan egiten trebeenak ziren; Untzagakoek dantzan lehenago ikasten zuten; Errebalekoek Merkatu Plaza dominatzen zuten. Behetarrak arrantzan ondo moldatzen ziren. Erreka aberatsa.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Baina, garai hartako Eibar... Zuek guztiok, zeuen artean, denok ezagunak izango zineten.
- Bueno, orduan pentsatzen genduan danok, e... famelixa bat, famelixa haundi bat giñala. Baiña zelan eskolak munizipalak ziran, por ejenplo: Bidebarrixetako mutikuak danok eskola batera juaten giñan; Estaziñokuak beste eskola batera; Untzagakuak beste batera... Eta ohitturetan pixkat bagenkagun; guk ohitturak diferente genkaguzen.
- Eskolak markatzen zuen, orduan.
- Bai, ba... Estaziño kalekuak Estaziño dominatzen eben. Orduan errezagua zan bagoietatik eta...
- Zerbait ekartzia.
- ... zerbaitt ekartzia. Hamen plaza ingurukuak plazan egitten eben lapurretan. Untzagakuak ziran pillu... intelijentienak. Zelan musikia egoten zan, ba, hárek guk baiño —behe aldekuak baino—lehenago ikasi eben zera: neskekin dantzan egiñ eta neskengana [arrimatzera]. Gu, berriz, behetarrak, peskarixak giñan onak. Maltzaga zelan genkagun hurrian, ba... gure dibersiñua zan: txirrinboliakin Maltzagara juan, igari egiñ eta loiñak harrapau.
- Orduan bazegoen eta...
- Bai, ba!
- Eta erreka garbiago orain baino.
- Hombre! Orduan e... ezkaillua eta kangrejua eta...
- Beste Eibar bat, orduan, hura!
- Hombre! Konpletamente diferentia.

Dokumentuaren akzioak