Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sozialismoaren hastapenak Eibarren

Sozialismoaren sorrera Eibarren. Tira-birak karlista eta liberalen artean. Eibar liberala zen. Liberalismoak edo industriak ekarri zuen sozialismoa? Gremioen inguruko azalpenak. Sindikatuek gero eta indar handiagoa (UGT). Bilboko sozialisten eragina: Indalecio Prieto, Madinabeitia, etab. Meabe.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Baina, beste Eibar bat esaten dugu, eta tira-birak ere baziren. Ze... zu hazten, eta orduantxe ari zan, esaterako, Eusko Alderdi Jeltzalea hazten.
- Bai...
- Sozialistak lehentxoago mugitu ziren Eibarren.
- Bai.
- Eta beren artean... tira-birak eta, baziren. Hemen, Eibarren, Karlistak alde batetik, eta gero liberalak...
- Liberalak, konserbadoriak...
- Denetik.
- Danetik, bai. Eibarren, e... Eibar, Eibar liberala zan gu umiak giñanian. Liberala zan. Sozialismua jaixotzen. E... liberalismuak ekarri eban sozialismua, ala industriak ekarri eban sozialismua?
- Hori zuek jakingo duzue; eibartarrok.
- Zegaittik eze, industriak hamen gremixuak ziran. Sindikatuetan, gremixuak. Bat zan famosua: kanpotarreri, "pistoleros".
- Eta, zergatik zan?
- Euren e...banderiakin! "Pistoleros". Pistolia, eta "Primero de mayo" egunian, hárek urtetzen eben, akabatzailliak... Orduan e... sindikatua zan UGT; bat. UGT zan, ezta? Baiña bakotxak bere... aparte: akabatzailliak alde batetik, baskulagiñak beste aldetik... euren grupuak ekezen. Klaro! Sidikatuetan hasi ziranian lutxan, ba, Bilbo eguan hurrian. Bilbo eguan hurrian, eta Eibarko “Casa del Pueblo”ak hartu eban influenzia Bilboko sozialistak.
- Bai, Bilbok markatu zuen... Nahiz eta Meabe nahiko inportantea izan!
- Bai, ba!
- Baina... Bilbotik Indalecio Prieto ere, bera etorri zen...
- Eske guk ez genduan pentsatzen, e...
- Madinabeitia...
- Madinabeitia, asko Eibarrera etortzen zan itxuria!
- Hori lehenago, lehenago.
- Bai, ba. Toribio lagun haundixa zan.
- Beraz, hor dago beste zera bat, beste Eibar bat. E... zuk esaten duzun bezala: bata hemengo, bestea hango, bestea alde guztietako.

Dokumentuaren akzioak