Eibarko sozialismoa eta euskara
Eibartar sozialistak, euskaldunak. Euskara. Anekdota bat kontatzen du gai honen inguruan ("ikasi deixela!").
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Bai, hori da zeratako bat. Eibarko sozialisten ezaugarrietako bat: zuek, danok, euskaldunak zinetela. Eta zeuen artean bileretan ez dakit baina kalean behintzat euskaraz egiten zenutela.
- Danian euskeraz! Ademas, anekdota polit bat kontauko detsut. Eibarren Albistegi —Alfan biharrian egitten eban, gero semia Rusian-eta egondakuak ziran...— akabatzaillia zan. Jaixotzez Elgetakua zan. Baiña orduan inguruko mutillak etortzen ziran Eibarrera ofiziua ikasi... Eta asko irakurtzen eban gizona zan. Eta baten, sindikatuan, “Casa del Pueblo”an , asanblea baten, euskeraz erantzun eban. Eta esan etsan e... Toyosek esan etsan eze: “¡Oye! Háblale castellano que no te entiende!”, “¡Que aprenda!”.
- Berak?
- Bai. Asi ke ez da oingua, “Ikasi deixela!”. Oin dala berrogeta hamar urte edo hirurogei urte, “Casa del Pueblo”an Albistegi akabatzailliak esan eban estreiñako hori: “Ikasi deixela!”.
Dokumentuaren akzioak