Baserritarren eta kaletarren arteko hartu-emana
Baserria eta kalea Eibarren. Baserritar asko egunero jaisten ziren plazara eta ezagunak ziren herrian. Kaletarrek ere mendira joateko joera handia izan dute beti.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Beste gauza bat: Eibarren kalea badago —eta lehen aipaitu didazu kalea—, baina baserri oso urrunak daude. Horiek, baserritarrek, kalekoekin bat egiten zuten ala baserrikoa baserrian bizi zan?
- Bueno, basarrittarrak asko etortzen ziran kalera! Sobre todo andrakumia. Ez dakizu? Esnia ekarri... ortuko gauzak ekartzen zittuen, eta relaziño haundixa eguan! Gero Eibarren zelan... izan dan beti afizionaua, urtetzia: mendira pasiora, Arraterutz edo Kalamuarutz edo...
- Bai, hemen mendira irten behar da! Beste inora ezin liteke hemen irten.
- Bai, ba! Ba, kaletarrak basarrittarregaz relaziño haundixa eken. Zegaittik eze erreza zan, urtetzen ebenian, ba, edo Gisastura edo Zumaranera edo... ba, [hitzaldira] alkarregaz, zera, ezta?
Dokumentuaren akzioak