Dantzaldiak Untzaga plazan
Gaztetan dantzan egiten zuten Untzaga plazan. Korro handia / txikia dantzan egiteko. Korro txikian 18 urtera arte egiten zuten dantzan mutilek. Neskatan-mutiletan. Musika amaitu eta paseatzera joaten ziren.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Lehen aipatu didazu beste gauza bat! Grazia egin dit! Untzagakoak, hau da: herrikoak, plazakoak, horiek dantzan eta neskatan, gainerakoak baino azkarrago ikasten zutela.
- Bai.
- Hori, nolatan da hori? Batez ere, garai hartan. Mutil eta neska oso aparte ibiltzen ziran eta... Edo Eibarren bestela zan hori? Eibarren ez zegoen gainerako herrietan zegoen legea: emakumeak hemendik, neskak hemendik, eta mutilak hemendik?
- Ez, ez, ez, ez, ez. Sokasaltuan alkarregaz egitten genduan!
- Baino zenbat urtera arte egiten zenuten? Hamabi urtekin egingo zenuten baina hamabostekin igual ez!
- Bueno, baiña dantzan alkarregaz egitten genduan. Zelan egoten zan musikia Untzagan! Es más, Candido be gogoratuko da! Korruak ziran Untzagan: korro haundixa eta korro txikixa. Korro txikixan egitten genduan neskak eta mutillak alkarregaz dantzan, ba, hamasei bat urtera arte edo. Gero neskak, gu baiño lehenago zelan nagusitzen ziran, hamasei urtekin, neskak orduan lagatzen eben korro txikixa eta juaten ziran korro haundira. Eta ez zan...; naturala zan! Baiña gu egon bihar izaten giñan beste pare bat urtian edo, ondiok, korro haundira juateko. Eta klaro! Untzagakuek han, ba, musikia amaitzen zan eta gero alkarregaz pasiora urtetzen genduan, eta ez genduan galtzen hori, umetako laguntasun hori.
- Bai, ze gero hemen izango zen —gainerako herrietan bezala—, ba, neska-laguntzak izango ziren, eta...
Dokumentuaren akzioak