Gallastegi pilotaria; hasierako urteak
Frontera joan beharra egokitu zitzaion. Gaixotu egin zen eta Gasteizen egon zen denbora batez. Pilotan jokatzen zuen bertan. Enpresari batek ikusi eta kontratatu egin zuen. Partidak jokatzen hasi eta jendeari gustatu egin zitzaion.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Eta gero Gasteizera, Vitoriara, joan zinen. Eta han ere bazenuen nonbait tenienteren bat edo lagunen bat pelotarako bidean jarri zizuna, ezta?
– Lagunak egin nittuan. Lehelengotik, bueno, Vitorixara fan baiño lehenagotik fan nintzan frentera. Frentetik etorri nintzan Vitorixara. Picos de Europa, Peñas Blancas… hori danori egin genduan frentetik. Eta gero Teruelera juan biharra euki genduan. Teruelera eruan ninduen. Eta handik gaixorik etorri nintzan Vitorixara. Eta Vitorixan elgorrixa pasau neban. Eta, bueno, hantxe ekin netsan: lagunak euki nittuan onak eta, pixkaka-pixkaka, gustau egitten jakuen nik pelotia joten neban modua. Jokatzen ikustia eureri be gustau egitten jakuen, itxuria. Eta beti... Bueno. Ba orduan eguaztenetan edo faten nintzan ensaiatzera. Eta afiziñua, Vitorixakuak: faten ziran, zain-zain. “Etorriko dok ba gaur jokatzera? Ez dok ba etorriko?”. Eta hantxe. Eta igual biren kontra edo jokatzen genduan eta, en fin, baiña pelotari handixa. Eta akordatzen jata, egun baten, bertako enpresarixua, Efisio Alti, gizon ona…
– Gaur egungo Juan Carlosen aita.
– Aita.
–Juan Carlos Altiren aita.
– Hori da. Juan Carlosen aita. Eta esan estan: “¿De dónde eres, chaval?” esan estan. “Holako lekutakua nok” eta bestia ta: “Eta nun hago? Eta nun hago?”. Eta: “Ospittalian”. “Ospittalian?”. Eta: “Bai. Ospittalian nagok”. Eta: “Koño, ba pelotarixak falta jittuagu” eta bestia eta zerian eta esan netsan zein zan kapitana eta zein zan komandantia eta zein zan eta "bueno, bueno" aber beste egun baten aber berba egitten genduan. Beste… handik zortzi-hamar egunera-edo handik pelotan, handik ikusi zan eta deittu estan eta: “Oye, bixar etorri hari. Bixar etorri hari eta lagunduko deuat”. Eta lagundu ein estan. Eta, bueno, lagunak, pixkaka-pixkaka, eta partidua ipiñi estan. Eta, karo, orduan zortzi duro kobratzia edo hamar duro kobratzia zan millonarixua zan, ez geunkaun dirurik eta. Eta, bueno. Jokatu neban partidua eta, bueno, ekin netsan lehelengotik sustauta zerian, baiña sartu nintzanian, berotu nintzanian frontoian, jo nittuan pelotazo batzuek, baiña terribliak! Hurrenguan gora be bai, galdu be bai mordua, e! Baiña jentiari gustau egitten jakon. Nik ezkerrakin hartzen neban diaz joten neban zabalera eta antxitxiketan eta han egoten ziran pelotia hartu ezinda. Eta, bueno, kortadia joten neban besagain, ba, bueno harek estu ibiltzen ziran danak, pelotia jasotzeko.
– Noiz hasten zara pentsatzen, Migel Gallastegi, “ni pelotaria izango nauk, honexetara bakarrik dedikatuko nauk”? Noiz hasten zara pentsatzen? Noiz ikusten duzu jada zure burua, zure gorputza, pelotatik jarri behar duzula?
– Esaten detsut: soldadutzan. Soldadutzan. Vitorixan soldau nenguala. Eta nere buruari esan netsan… Orduan, pentsaizu, nik garbi esanda, nik orduan pitillo rubixua erretzen, ezta…? Pixkat pitillua emon egitten eskuen eta erre egitten genduan. Eta kuartelian kapitan bat zan Andaluza, baiña medikua zan. Eta egun baten kafian zertu giñan eta, klaro, saludau neban eta bestia. Eta partidua ikustera etortzen zan! Eta esan estan egun baten: “Hi, gauza bat: heurekin egon bihar juat egun baten. Deittuko deuat”. Eta, en fin. Bueno, hori zan kuartelian, barruan. Esan estan eta: “Deitzen deuat atzo pitillo rubixua erretzen ikusi hinduaten . Eta horixe dok txarrena deporterako”. Eta esan netsan: “Bueno, eskerrik asko hori esatiarren eta egingo dot ahalegiña kentzeko”. Eta, efektibamente, suertia euki neban, ni artian ondo erretzen ikasi barik nenguan eta ez neban gehixago erre. Oin, gero, ba, erre dot, puruak erre dittut, afari on baten, Logroñora edo faten giñanian eta puru bat erretzen neban. Baiña pitillua be noixian behin, bateren batek emoten detsunian edo bestia. Baiña bat be ez, astian eta bat be ez.
– Pitilloak eta koartela aipatu dituzu baina badakit Migel –entxuferen bat edo zer izango zenuen–, baina koartelean bertan kalean baino ogi hobea jaten zenuela. Hori nolatan?
– Asko hobia. Asko hobia.
– Hori nolatan zan, ba?
– Hobia egitten eben kuartelian. Ogixa hobia egitten eben kalian baiño. Kuartelian ogixa hobia egitten eben. Eta txusko bi hartu biharrian sarri hiru hartzen nittuan. Eta emoten netsan bat lagun bateri.
– Zer zinen, apetito onekoa? Ehun kilotan jartzeko ez zinen apetito makalekoa izango.
– Bai. Orduan apetito ona. Orduan apetito ona. Ona. Baiña beti zainduta, e! Ez naiz izan hori asko jan eta betetzekua eta ez dot nahi izan. Ondo bai jan. Eta ondo zaindu.
Dokumentuaren akzioak