Besoa indartzeko, aizkoran egitea onena
Aizkorarekin 20 bat minutu egiten zituen, entrenatzen. Besoarendako ez dago ezer hoberik. Frontoian biren kontra ere jokatzen zuen.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Eta atentzioa eman dit zure inguruko kronika batzuk elkarrizketa prestatzerakoan irakurtzen aritu naizenean. Ba ikusi dut zure entrenamenduetan ia egunero aizkora ere sartzen zela. Joaten zinela baserrira eta hogei bat minutuz-edo beti aizkoran saioren bat egiten zenuela.
– Nik lagunak beti euki dittut panaderuak. Bueno, hau, nere zera, managerra izan zan, partiduetan laguntzen zestana, panaderua zan. Eta beste panadero bat be, Jesus Ugalde, zan panaderixia eukana. Eta orduan panaderixara egurrak ekartzen zittuen: bertan brinkatzeko eta laban sua egitteko. Eta ni han beti egoten nintzan. Eta nik egitten neban –baiña hori sarri, e– fan eta ordu laren bat edo hogei miñutu aizkoran. Eta neretzako, besuetarako eta eskuetarako aizkora kertena baiño hoberik pelotarixandako ez dago. Batzuek barre egitten esten. Baiña nik nere zera egitten neban. Eta han etara bai izardi pixkat eta kotxia hartu eta frontoira, fronton Astelenara. Eta Fronton Astelenan igual biren kontra, entrenamentura. Baiña gogor gaiñera, e! Igual kilo bi kendu. Sarrittan kendu dittut nik kilo bi entrenamentuan, frontoira fanda. Kilo bi, e! Eta nere... orduan izan zan nere... nere pentsamentua orduan izaten zan: nik entrenamentuan ondo ez baneban jokatzen –biren kontra jokatu bihar nebanian edo hiruren kontra edo–, ez badozu ondo jokatzen entrenamentuan, partido bat ezin dozu ondo jokatu. Neretzako entrenamentuan jokatu bihar da ondo. Eta gero, ya partidua jokatzera zoiazenian, “honbre, hau dok erreztasuna dakatena pelotan jokatzeko!”. Hori, ba, batzuek siñisten dabe; beste batzuek ez dabe siñisten. Orduan denporan be horixe: pelotari batzuk pentsatzen eben… Mano y mano jokatu bihar, eta juaten ziran frontoira ensaiatzera eta izardi pixkat etaratzen eben eta “bueno, nahikua egin juagu eta ondo daok”. Eta ez. Ni ez naiz holan. Ni sarrittan fan naiz, partidua jokatuta baiño, kantsauago eginda entrenamentutik etxera.
– Zer errekuerdo dauzkazu Gasteizko Hotel Fronton hartaz?
– Onak. Onak, bai. Neri Hotel Frontoian, Vitorixan, bentaja haundixa ein esten. Neuk be bai berari, e! Baiña bixok ondo. Jaten ondo emon, nahi nebana emoten esten jaten. Eta gitxi pagau. Orduan pagatzen neban nik hamahiru pezeta: pagatzen neban lo, jan… dana egittia.
– Eguneko?
– Eguneko. Nik orduan janordu baten jaten neban hamahiru pezeta –jaten netsen hareri–. Emon eitten esten eta jan. O sea ke, gauzarik onenak, gaiñera.
Dokumentuaren akzioak