Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jokatu gabe utzi zuen buruz buruko finala

Final eztabaidatua. Lehenbizi soldatarengatik eztabaidak. Adostasuna lortu zutenean, beste arazo bat: jendeak lau jaialditarako bonua erosi behar zuen pilota finala ikusteko eta Gallastegi ez zegoen erabaki horrekin konforme. Arazoak ez ziren konpondu eta jokatu gabe geratu zen. Gobernadoreak deitu zion. Isuna jarri zioten eta sasoi batean partidak jokatu ezinda geratu zen, baita Frantzian ere. Ez zen hartutako erabakiaz (finala ez jokatzeaz) damutu.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Eta ailegatzen gara, seguruenik, zeure bizitzako –kirol bizitzako, batez ere– momenturik polemikoenera. Grosen jokatu behar zen finala Barberitoren kontra, 1943ko abuztuaren 23an eta final hori ez zen jokatu. Eta nik neure datuetan daukat ez zenuela jokatu zure enpresarekin diru akordio batera iritsi ez zinelako. Zer gertatu zen, Migel, final hori ez jokatzeko?
– Bueno. Pasau zan… Nik enpresarixuari diru gehixago eskatzen netsan. Eta enpresarixua…
– Jakiterik ba al dago garai hartan finala jokatzeagatik zenbat kobratzen zen?
– Bai. Orduan, aurreko urtian kobrau nittuan "36.000 pesetas", 36.000 pezeta. Eta hurrengo finalian 38.000 pezeta nahi zestezen pagatzia. Eta nik gehixago nahi neban. Eta hor eukin genduan lutxa bat. Baiña atzenian autoridadiak eta danak hartu eben parte eta deittu esten Donostiara federaziñora. Eta bueno, fan giñan federaziñora eta, bueno, ba, azeptau bai baiña kondiziño bat ipiñi neban: zenbat kobrau bihar dan entradia. Eta esan esten: “Igez, fan dan urteko moduan. Entradia fan dan urteko moduan”. Eta, bueno, zelan 2.000 pezeta igo esten neri, ba, ixildu egin bihar izan nintzan. Eurak entradia aurreko urtekuaren moduan eta ni 2.000 pezeta gehixagokin geldittu nintzan. Baiña pasau zan handik egun bat edo egun bira, periodikua hartu dot eta gure partidua ikusi bihar ebenak etara eben lau abono.
– Hori da. Eta uzten badidazu, Migel, gure entzuleei gogoratuko diet zer abonotako partiduak ziren, guztiak ere abuztuan eta partidu nagusienetan ziren Garitaonaindia eta Lazkano Felipe eta Etxabe VI.aren kontra; larunbatean Soroa II.ak Mendietaren kontra eta gero Arrien Etxabe “Txikito Iraeta” Lazkanoren kontra; final egunean, lehenik finala, Gallastegi-Barberito, eta gero Bolinaga-Gallastegi II.a Arriaran III.-eta II.aren kontra eta gero, egun berean, arratsaldean, Ogeta-Irureta Akarregi-Kortabitarteren kontra; Txikuri-Leiaristi Ariño I.-Etxabe VI.aren kontra. Beraz, enpresak bazekien zer egin nahi zuen dirua ateratzeko. Jendea behartu, finala ikusteko aitzakiarekin, lau festibaletarako entradak hartzera, ezta?
– Hori da. Hori holaxen da. Hori holaxen da.
– Eta ez zineten konpondu.
– Ez. Neuk suspendidu egin neban. Pentsau eban enpresiak nik ez nebala eukiko balorerik partidua suspenditzeko. Eta deittu esten… Gobernadoriak deittu estan.
– Orduan ia "escándalo público" izango zen, ezta?
– Bai, bai. Gobernadoriakin egon nintzan eta gobernadoriak deittu etsan pertsona bateri deittu etsan. “Hau Migel Gallastegi zelakua dok?”. “Mutill ona da. Mutill ona da. Benetako mutilla eta mutill ona”. Harek informe onak emon etsazen, Garikano Loidik. Eta orduantxe akabau zan dana. Baiña gero zer ein esten? Bat ein eben danak eta ni kastigau ninduen hiru hillebeterako. Eta orduan neukazen… Orduan Franzian jokatzen neban eta Franzian eginda neukazen partido batzuk eta Franziakuak be kendu egin estezen. Eta hamenguak be danak kendu egin estezen eta, bueno, etxian: mendira fan eta…
– Inoiz damutu al zinen, Migel, hartutako erabakiaz?
– Ez.
– Penatu al zinen?
– Ez, ez, ez, ez! Ez, ez, ez!
– Ez zinen iñoiz damutu?
– Ez, ez, ez! Ni… Zelan dana aprobetxatzia nahi eben eurak, ba, horixe ez jatan gustatzen.
– Hartutako erabakiarekin lagunik galdu al zenuen?
– Lagunak galdu?
– Lagunak. Esan nahi dizut... Enpresakoekin haserretu zinen. Jende asko haserretu zen zurekin hartutako erabakiarekin?
– Batzuek esan esten ez nebala ein ondo. Eta beste batzuek felizitau ein ninduen. O sea ke danerakuak egon ziran.

Dokumentuaren akzioak