Pilota-enpresarekin eztabaidak; jokatutako partida bereziak
Enpresarekin beti egoten ziren tira-birak. Pilotari on asko zeuden garai hartan. Jokatutako partida bereziak.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
–Gero, ba, enpresiak... karo, beti eukitzen genduan txokia. Klaro. Nik orduan –ez da neuk esatiarren, baiña demostratzekuak dagoz nahi badira ikusi resultauak–, orduan jokatzen neban, en fin, segundako batekin bi onenen kontra edo... partiduetan. Neu eruaten niñuen partidu guztietara, jai guztietara. Eta orduan –hauxe da egixa– pelotarixak onak mordua egozen: bata ona eta beste bat hobia. Eta orduan astian partidu bi jokatzeko egon bihar ziñan punta-punta. Entenditzen dozu? Klaro, daneri gustatzen jakuen pelotaririk onena Logroñora edo Vitorixara edo Harora edo danera fateko.
– Gainera hemen daukat zuk jokatutako partidu asko. Zu bakarrik bi lagunen kontra jokatutakoak izan ziren. Eta badauzkat Urzelai eta Urangaren kontra irabazitakoa, Arranbillete eta Agerreren kontra irabazitakoa, Zabala eta Artazoren kontra, Etxabe IV.a eta Arretxeren kontra, Ladutxe eta Arranbilleteren kontra. Zaila izango zen halako pelotari handien kontra batek bakarrik jokatzea, ezta? Ezkerka bakarrik jokatuta ere badauzkazu?
– Bai. Ezkerka jokatu netsan Zurduari. Haixe izan zan partidurik eta onenetaikua. Jente askok entzutzen badau, bateron bat, zaharren bat, nere edadekoren bat edo afiziñua izan zebana frontoirako eta hori ikusi baeban hori partiduori, akordauko da partidurik eta onenetaikua Eibarren ixa ikusi dana, ezkerka jokatu genduana bixok. Horixe zan. Orduan periodikuak eta danak ondo egon ziran. `Mondragones´a… `Mondragones´aren aitta etorri zan dirua jokatzera nere kontra. “Migelek ezkerka honi ezin leikixo irabazi”. Baiña kontura jausi zan segiduan eta kanbixau ein eban dirua nere fabore jokatuta.
Dokumentuaren akzioak