Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pilota Frantzian; Bartzelonako eta Madrilgo partidak

Pilota Frantzian. Plazarik onena: Frantzia. Ondo ordaintzen zuten, lan-baldintzak onak ziren... Trinketea ere probatu zuen, baina "ridikuloa" egin zutela dio. Bartzelonan eta Madrilen ere jokatu zituen partidak. Pilotalekuetako baldintzak.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Migel, lehen aipatu dugu... Ladutxe eta Arranbillete aipatu ditugu eta Iparraldean ere partidu asko jokatu zenituen, ezta?
– Bai.
– Eta han, hemen aldean, askoz ere gehiago irabazten omen zen dirua.
– Neretzako nik euki dotenik plazarik onena Franzia izan da. Partidu gitxi jokatu eta bastante ondo dirua etara. Eta, gaiñera, herri guztietan garbittasuna, dutxia edo beti preparauta danak. Eta gero, partidua akabatzen genduanian be, afarixa edarra, txanpan frantsesakin. Hori be emoten eskuen. Baiña ni… Oin, plaza batzuetan ño! tratu txarra hartzen genduan pelotan jokatzen, e! Han asko ibili bihar da: batian batera eta bestian bestera. Honek fransesok amor propixo haundixa [euken] honek, Agerrek eta Arranbilletek eta Ladutxek. Honek ziran gogorrak, mutil gogorrak eta ondo preparauta, e! Mutillak ondo preparauta. Horrek hona etortzen ziranian be nik ekartzen nittuan noixian behin, Españiara partiduak hona jokatzera. Eta hamen be papel ona egitten eben. Papel ona eta estu hartzen ginduezen geu be danok.
– Zer moduzkoa da plaza librean jokatzea?
– Ikasi egin bihar da. Plaza librian jokatzeko ikasi egin bihar da. Asko ikasi bihar da eta ni ensaiatzera faten nintzan astelehenian. Partidurik euki barik be San Juan de Luz-era eta faten nintzan ensaiatzera. Ikusten neban han dirua irabazteko…
– Zer kobratzen zen pezetatan ala frankotan?
– Batzuetan frankotan. Beste batzuetan pezetatan. Baiña en general nik pezetatan kobratzen neban.
– Eta badauzkat hemen ikaragarri kobratutako diruak ere bai. Sasoi hartarako, Migel, bat behintzat berrogeitik…
– Bai. Badago bat… Nik record, gehixen kobrau dotena partidu bat, gaiñera, fanda zerera, tanto porzientura fanda, a 33% fanda. Eta kobrau nittuan 57.500 pezeta.
– Orduan hori deklaratu egiten al zen? Orduan ez zen deklaraziorik egiten?
– Orduan deklarauta. Billetiak. Hamengo dirua.
– Ez, esan nahi dizut Haziendara eta… Dena poltsikorako?
– Orduan guretzako ez zeguan Haziendarik!
– Trinketea ere probatu zenuen, Migel.
– Bai. Baten fan giñan, jokatu gendun eta ridikulua egin genduan. Gizajua hil zan… Arrienek eta bixok jokatu gentsagun Arranbilleteri eta egin genduan ridikulo bat, bueno, gehixago ez arrimatzeko modokua.
– Baina hor badakit azkoitiarrak, Atanotarrak, ondo moldatzen zirela trinketean.
– Hor Atano III.a eta Atano IV.a izan bihar ziran. Hor Salegi… Horrek izan bihar ziran fenomeno. Baiña horrek gazte-gaztetatik ekin etsen. Trinketian jokatzeko, neretzako, gaztetatik ekin bihar jako. Behiñ urte batzuk pasauta eta hamen akostunbrauta, ikastia gatxa. Bateron batek ikasiko dau. Ogetak pentsatzen jata papel ona egin ebala. Partidu bat edo partidu bi edo jokatu zittuan Ogetak eta papel ona egin ebala pentsatzen jata.
– Badauzkat beste datu batzuk ere. Bartzelonan ere ibili zinen, Recoletosen, Madrilen, ere bai. Eta oso gustuko partiduak izan zenituen.
– Nik hor, garbi esateko, diru asko etaratzen neban. Hamen oingo enpresarixuen aldian asko. Biren kontra jokatzen neban eta hamendik eruaten nittuan neuk…
– Eta badaukazu 22-0 irabazitakoa Ladutxe eta Arranbilleteren kontra…
– Ladutxe y Arranbillete. Fronton Madrid.
– 22 eta 0 irabazi zenuen?
– Bai. Bero bat egitten eban! Demasa.
– Jende asko joaten al zen orduan Madrilen ere frontoira?
– Kalian jentia geldittu zan. Eta Recoletosen-eta bueno! Ibiltzen zan… Jentia faten zan goixetik.
– Zer zen Madrilgo jendea ala hemendik joandakoak, han bizi zirenak?
– Orduan hamengo jentia Madriden asko bizi zan. Eta hamengo jentia be asko juaten zan. Baiña beste bat –pentsatzen jata ez dakazula hor apuntauta– beste partidu bat jokatu neban: “El día de la pelota” egin zan Madriden. Eta jokatu genduan Onaindia eta Kortabitarte, Atano III. eta ni. Eta jokatu genduan partidu bat! Egitten eban bero bat! Goixetik partidua, Recoletosen. Baiña jentia...! Jentia kalian, e! Eta orduan esaten eben: “Bueno, ez dakak kolorerik! Onaindia eta Kortabitarte Atano III.akin? Atano III.a bi-bixan ya pixkat gastauta dago”. Bueno. Ba guk irabazi gentsegun: 22-18 edo 22-19. Baiña partidu gogorra jokatuta.
– Aizu, Migel, zuk nolatan daukazu holako buru freskoa, orain dela berrogei urteko kontuez hain ondo akordatzeko?
– Horrek partiduok, dudia badakazu, nik apuntauta…
– Ez, ez, ez, horixe hala da, honbre! Ni askotan harritzen naiz, urteak pasatu arren, gauza horiek ez zaizkizulako ahazten, Migel. Ez, zuri bakarrik, Migel, jende bat badela memoria onekoa.
– Gauza batzuetan be ekibokauko naiz ni be, ezta? Baiña horrek gauzok… Gauza batzuk neri buruan sartzen bajataz ondo, hor egongo dira.
– Eta ur hotza ez omen zitzaizun batere gustatzen dutxatzeko.
– Nik frontoian… Ez noia esatera. Nahi badozu esan egingo detsut, baiña frontoian dutxa hotza eguan lekuan, baten baiño gehixagotan suspendidu dot partidua, dutxa berorik ez daualako. Eta atzenian horrek frontoiorrek dutxa berua ipiñi egin bihar izaten estan partidua jokatzera fateko.
– Baina ez zen zuretzat bakarrik izango, denentzako izango zen dutxa beroa, ezta?
– Ez.
– Zuretzat bakarrik?
– Ni aparte eruaten ninduen.
– Dutxa berora?
– Dutxa berora. Aparte eruan, piso batera.
– Eta zer esaten zuten beste pelotariek?
– Pixkat izaten zan “baiña zelan dok hau, hi horra zerera eta guk hamen dutxa hotzakin hartu bihar”. Eta: “Ahal dabenak ahal dabena”, kontestatzen neban. Eta holaxen.
– Garai hartan zer zen inportanteago: pelotari bat ala zineko aktore bat jendearentzat?
– Nik hori ezin neike…
– Badakit ordungo garai hartako neska askoren begiak zuri begira gehiago egoten zirela zineko artistei eta baino.
– Baaa!
– Ondo kotizatuak zinetela.
– Bueno, pixkat egitten genduan. Saludau asko eta…
– Fans asko zeneukatela.
– Guk saludau asko: “Hola!” eta bestia. Baiña ez genkagun tranparik guk. Gu pixkat bastante formalak izan giñan.
– Baina idoloak zinetela.
– Bai, klaro, neri be neska gaztiak gustatzen jatazen eta neska gaztieri be neu eurendako eta danerakuak. Danerakuak.

Dokumentuaren akzioak