Omenaldiak pilota utzi ondoren
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Migel, bukatzen joan behar dugu. Eta ya ailegatzen gara zure azkenengo urteetara. Eta gabon batzuk edo horrelakoren bat dira 1960an, orain dela 34 urte eta Bergaran jarritako partidua da Garcia Ariño eta zu Barberito eta Soroaren kontra. Elurra edo eguraldi txarra, ez dakit, eta Barberitok ez joatea erabaki du edo ezin joan; Soroa ere ez. Eta hantxe jokatzen duzue partidua hiru lagunek, Zurdo, Larrañaga eta zuk Ariño anaien kontra. Partidua galdu, ridikulua egin, etxera eta “gehiago ez noa”.
– Akabo. “Gehixago ez noia”.
– Zer pasatu zen han?
– Neretzako orduan izan zan desengaiño bat. Nik hori partidua ez neban nahi.
– Horrela izan zen, ezta? Elurra…
– Edurra bai. Bueno, kuartuan periodikuari sua emoten eskua berotzeko eta, en fin, zeozer ipintzeko eta. Eta nik ez neban nahi jokatzerik. Baiña zelan han enpresarixuak “jokatu egin bihar da partidua, jokatu egin bihar da”, ba, bueno, jokatu genduan partidua. Nik garbi esateko, eta hori ez noia esatera zerian, ni berotu be ez nintzan egin partidu guztian. Eta pentsau neban. Etxian be ekinda eguazen “Migel, laga egin biharko zenduke” . Eta lagun batzuek be, lagun on batzuek: “Migel erretirau egin biharko hintzake”. Eta holan ekinda eguan etxekuak be zerian. Eta esan neban: "Neri hau... Migel, sobratzen ekinda hao". Asi ke, pentsau neban ondo, ondo pentsau neban, egun bixan ondo pentsau neban. Eta esan neban: “Bueno, ez noia gehixago jokatzera”. Eta deittu esten, partidua ipiñitta deittu esten. Kontestau netsen: “Ez, ez noia gehixago jokatzera”. Bidartek deittu estan eta “ez najoiak gehixago. Ya ez najoiak gehixago. Ya suspenditzen juat. Profesional ya ez najoiak partidurik gehixago jokatzera”. Eta gero beste lagun bi edo etorri jatazen eta Vitorixatik be deittu estan horrek Efiisio Altik, baiña esan netsan: “Ez, ez. Hartu juat bai akordua eta ez najoiak gehixago jokatzera". Eta hortxe izan zan nere atzenengo partidua.
– Inoiz damutu al zinen edo gero inbidiarik sentitu zenuen?
– Bai. Inbidixia asko. Bai, bai, bai. Egixa horixe da.
– Gogorra izan behar da, Migel: goi-goian egon, hiru titulu lortu eta esatea “ni ez noa gehiago jokatzera”.
– Bai. Kostau egitten da. Baiña gero gauza politta euki neban. Gero ekin netsan bati, bestiari… Orduan mordua egongo ziran pelotatik erretirauta, batzuek eta. Eta ekin gentsagun partiduak omenajekuak jokatzen: o sea que, benefiziua, benefizioko partiduak jokatzen. Partidu mordua jokatzen genduan. Eta gustora jokatzen genduan, ondo disfrutatzen genduan eta gero afarixa egitten genduan. Eta alkarrekiñ eziñ hobeto jokatzen genduan. Eta atzenengo partidua, lagata pelotiari, jokatu genduan Jesus Abreo, Arano II.a eta ez dakitt hirugarrena zein zan.
– Hoien omenajekoa?
– Omenajia Donostian. Eta jokatu netsen Txikito Iraetari eta Artetxeri. Nik bakarrik. Nik neukazen 49 urte. Eta eruan estezen bigun-bigun-bigunak eta ezin pelotia jo. Ezin kendu eureri pelotia. Eta galdu egin neban. Eta tratu txarra hartu neban! Esfuerzo haundixa egin neban eta tratu txarra hartu neban. Baiña horixe izan zan atzenengo partidua.
– Badakit, Migel, erretiratzea beti tristea baldin bada, ba oraindik tristeagoa da urte asko enpresa bati eskaini eta omenajerik batek jasotzen ez duenean. Horrekin pixka bat oraindik ere sentituta zaude.
– Bueno, hori, egixa esateko, bai. Hori danak sentitzen dabe. Eta nik be bai, ezta? Bueno, danak… nik ez dakitt daneri egin detsen omenajia, ez detsen egin daneri. Batzuek ikusi dittut nik hor omenajia eskatzen periodikotik eta periodikotik. Eta orduan izaten zan erretiratzen zan pelotarixak eskatzen eban omenajia eta omenajia eta kostau egitten jakon enpresarixuari omenajia egittia. Orduan enpresarixuak emoten etsan: “Bueno, emongo deuat tanto bat eta negoziua geuretzeko dana”, izaten zan orduan. Eta neuk be jokatzen neban beste batzuendako, erretiratzen ziran pelotarixendako jokatuta nago. Duan jokatzen neban. Eta zuk esan destazuna, omenajerik ez estela egin: neri omenajia egin estan Aiuntamientuak Eibarkuak. Ona omenajia, e! Hori telebisiñuan be ikusi leike.
– Esan nahi dizut enpresaren aldetik.
– Bai, bai, enpresatik aparte zelako omenajia egin estan Aiuntamientuak Eibarkuak. Eta gero egin estan beste omenaje bat soziedade Kerizpek: beste omenaje bat, baiña onenetaikua. Oin enpresiak ez estala egin omenajia? Zer egingo detsagu ba? Nik sentidu dot asko, baiña ez hori disgusto haundixa hartzeko modukua e, e.
Dokumentuaren akzioak